Etika, Morala, Hizkuntza eta Gizakiaren Pultsioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,79 KB

Zer da etika?

Etika gizakian ongi bizitzeko nola bizi behar duen aztertzen duen zientzia da. Nola bizi behar du gizakiak? Hori da etikaren kezka. Gizakia eta animalien arteko desberdintasuna gizakiaren askatasuna da, eta ondorioz bidezkoa dena eta ez dena bereizteko gaitasuna. Etika gizakiari dagokion zerbait da, eta ez animaliari. Morala momentu jakin batean, gizarte bateko balio, arau eta jokabideen multzoa da. Gizarte horrek, momentu jakin batean ontzat ematen dituen arau, balio eta jokabideek osatzen dute morala. Gizakiaren jokabidea ongi dagoen horretarako bideratzea da. Gizakia animalia soziala da. Morala praktikoa da, eta moralaren inguruan gogoeta teorikoa etika da. Nolakoa izan beharra du gizakiaren jokabideak? Galdera honen inguruko gogoetak burutzea da etikaren zeregina: morala osatzen duten arau eta balioek bere oinarria non duten aztertzen du etikak. Pentsalari ezberdinak: Platon, Aristoteles...

Zerk bereizten du gizakia animaliarengandik?

Gizakia eboluzio prozesu bat jasan zuen, baina animaliak gara. Genetikoki gainontzeko animaliekin parekotasun handiak ditu. Gizakia hizkuntza duen gizakia da, komunikazioaz haratago doan hizkuntza. Hizkuntzak bereizten du gizakia beste animalia guztiengandik. Hizkuntzaren helburu nagusia ez da komunikatzea, gizaki izatea du helburu. Animaliak gauzak antzeman ditzake, baina hitzak ezin ditu kontzeptu moduan hauteman. Animaliak ez du kontzepturik, baditu sentimenduak baina ezin die zentzurik eman, ezin ditu interpretatu. Gizakiak hizkuntza du, horrek egiten du gizaki. Hizkuntzak esanahiak dituzte eta hauek pertsonei mundua irekitzen diete. Hizkuntzaren eraginez sortzen da pultsioa, hizkuntza beharrezkoa da pultsioa erregulatzeko.

Nolakoa da gizakiaren hizkuntza?

Hizkuntza izugarri aberatsa da. Honela ikus daiteke: aniztasun handia du eta elementu askoz osatuta dago; esanahiaren alderdiak sintaxiarenak gainditzen ditu. Gizakiengan hizkuntzak dena busti edo hornitzen du. Gizakiak, animaliak ez bezala, bere ideia eta pentsamenduen eraginez sufritzen du. Hizkuntzak barne markak (poza, tristura, amorrua) subjektiboki uzten ditu.

Zer da pultsioa?

Gizakia ez da animalia hizkuntza duelako. Animaliak instintua du eta horrekin ongi funtzionatu dezake. Instintua esaten dio zer egin, gosea duenean jan... Gizakiak aldiz ez du instinturik, hizkuntza duelako; horregatik animaliarengan instintua dena gizakiarengan pultsioa da. Pultsioan ez du neurririk, hizkuntzarekin eta disziplinarekin jartzen zaio neurria, muga. Animaliak ase arte jaten dute, gizakiak askotan beteta egon arren jaten segitzen du.

Zer da jasotzea?

Jaiotzen garenean genetikoki zerbait elkartzen dugu, baina ez gara guztiz osatuta jaiotzen, ingurunetik ikasten dugu. Honekin esan nahi da, norbaitek jaso beharra gaituela, normalean gurasoak izaten dira, heziketa bat eman beharra digute humano bihurtu dadin. Jasotzea izen bat ematearekin hasten da, eta heziketarekin jarraitzen. Heziketaren bidez pultsioa erregulatzeko behar diren mugak jartzen dira, mugak hizkuntzaren bidez jartzen dira. Humano izateko leku bat eman beharra digute. Ikerketa izan zen, umeena.

Ba al dute loturarik askatasunak eta erantzukizunak? Zein da?

Animaliak estimuluen aurrean erantzuna emateko programatuta daude, gizakiak ez, askatasuna dugulako, horrek instintutik libre uzten gaitu. Gizakia animalien erreinuko beharren mundutik askatzen da. Aske izateak, badu beste alderdi bat. Gizarte batean, badira ongi funtzionatu ahal izateko beharrezkoak diren arauak. Gizakiak bere jokabidea arau horietara egokitu edo ez, erabaki dezake. Hau da, gizarteko arauak bete beharra ditugu gure erantzukizunarekin. Gizartera egokitutako aktibitate horri moralitatea deritzo. Gizakiaren ekintzek, besteengan eragin dezakete, horregatik erantzukizuna bete beharra dute.

Entradas relacionadas: