Etika, Morala eta Gizarte-Egiturak: Oinarrizko Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,84 KB

Zer da Etika?

Etika judizio moralak egitean zertan oinarritzen garen ikertzeaz arduratzen den filosofiaren adarra da. Disziplina praktikoa da; zer den jakin nahi dugu eguneroko bizitzan aplikatu ahal izateko, alegia, zuzen jokatzeko.

  • Morala: Pertsona baten jokabidea edo gizatalde batena zuzentzen duten arauen multzoa.
  • Etika: Kode moralak oinarritzeko erabiltzen diren irizpideei buruzko gogoeta arrazionala da.

Izate eta Kontzientzia Morala

Gizakiak bere burua egiten du; izan ere, animalien jarraibidea aurretik programatua dago, eta giza jokabidea, irekia eta librea. Ekintza libreak gizakia ekintzen erantzule bihurtzen du.

Gizakia, izatez, morala da askatasuna duelako eta erabakitzeko gaitasuna. Hona hemen desberdintasunak:

  • Morala: Arau onartuen arabera jokatzea da.
  • Inmorala: Libreki arauak ez betetzea da.

Ezin du morala izan, izatez morala delako (askatasunagatik).

Balio Moralak

Balio moralen ezaugarriak hauek dira:

  1. Polaritatea: Balio positibo bakoitzari beste balio negatiboa edo disbalioa dagokio.
  2. Ideiak: Balioek gure ideiak erakusten dituzte, baliotsua eta lortzeko litzatekena.

Etika Aplikatuaren Garrantzia

Etika aplikatuak eguneroko bizitzan, bai eremu pertsonaletan bai eremu sozialetan, sortzen zaizkigun auzi zehatzak aztertzeaz eta erantzuteaz arduratzen da, inguruan ditugun teoria etikoen proposamenak kontuan hartuta. Zalantza berriak sortzen zaizkigunez, Etika aplikatuak gero eta garrantzi handiagoa hartu du, eta era askotako arloetan gainera, hala nola enpresetan edo ingurumenean.

Enpresaren eta Lan Munduaren Etika

Etikaren ikuspegitik, ekoizpen-aparatuko kide guztiei tratu pertsonal duina eman behar zaie, eta segurtasun baldintza egokiak berritu. Baita ere, eskubide eta soldata-berdintasuna bermatzea, eta lan bizitza eta familia bateragarria izatea sustatu behar da.

Estatuaren Beharra

Gizakia gizartekoia izateak ezinbestez dakar berarekin estatu baten beharra izatea? Izan litzateke estaturik gabeko gizarterik?

Anarkismoa

Anarkismoaren arabera, Estatua aberatsek eta boteretsuek herria zapaltzeko erabiltzen duten bitartekoa da. Gizakia izatez askea dela diote eta horrenbestez, berdintasunezko komunitate libre batean, estatua ez litzateke beharko.

Estatua Beharrezkoa da

Beste ikuspegi batetik, beharrezkoa da; indarkeriaren monopolioa duenez sor ditzakeen indarkeria egoerak orekatzeko, guztien alde egiten duen instantzia bat ezinbestekoa da.

Zuzenbide Estatu Soziala

Sistemak sortzen dituen berdintasun ezak konpondu behar ditu:

  • Berdintasun soziala: Estatuak zuzenean hartu behar du esku, eskubideak (etxea, lana...) benetan lortu daitezen.
  • Ongizale Estatua: Herritarren ongizatea materiala eta segurtasun ekonomikoa sustatu behar ditu.

Zer dira Distopiak?

Zibilizazioan gehiegi balioesten diren ezaugarrietako batzuk neurriz kanpo geratu ondoren sortuko litzatekeen gizarte baten deskribapena dira. Ispilu makabroak dira, gizartea zertan bihur daitekeen erakusten dutenak. Kontakizun futuristak dira, ez idealizatzaileak; gizartea hobeto baino gizakia itota agertzen dute. Beraien funtzioa uneko gizarteari kritika egitea da.

Adibideak
  • Aldous Huxley: Gizartea zorion garaienera bideratzea, jendea pozik estatuaren menpe (adibidez, ingeniaritza genetikoaren bidez).
  • George Orwell (1984): Gizarteak lehentasuna, herritarrak kontrolatu eta zapaldu (pentsamenduaren polizia, propaganda masiboa, zaintza etengabea).

Entradas relacionadas: