Etika, Justizia eta Zoriontasunaren Ikuspegiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,95 KB
Ona zoriontasun proiektu gisa
Onaren eremukoak dira bai errealizazio pertsonala, bai norberaren zoriontasuna edo bizitza. Horiek ez dute zertan pertsona guztientzat gauza bera izan, eta arau horiek norberarentzat baliagarritasun morala dute.
Beharrezkoa da zoriontasunerako egitasmo bat aurkitzea. Horretarako nahitaezkoa da trebatzea, bertute multzo batean sakontzea; zuhurtasuna da horietan guztietan garrantzitsuena.
Zuhurra da bai haien erdigunea topatzen dakiena, bai eta laguntasuna estimatzen dakiena ere.
Hala ere, hiru arazo ditu teoria honek:
- Alde batetik, ez dugu zertan denok zoriontasunaren ideia bera izan.
- Bestetik, norbaitek pentsa dezake bere zoriontasunak beste batzuen sufrimendua justifikatzen duela.
- Azkenik, zoriontsu izatea ez dago norbere esku bakarrik, beste pertsona batzuen esku egotea ere gerta daiteke.
Justua elkarbizitza proiektu gisa
Justua da gainerakoekin ditugun harremanetako zuzentasun eremua. Eremu horretan arauen asmoa unibertsala da, bakoitzak bere onerako zer den uste duenaren menpe egon gabe. Justizia arauek gutxieneko batzuk ezartzen dituzte, edozein pertsonak izate hutsagatik bete beharrekoak.
Zerbait justua dela baieztatzen dudanean, xede dudana ez da bakarrik nire sentimendu bat adieraztea, ezta ontzat dudana ere. Helburu dudana da nik justutzat dudana halakotzat izan dadin, ikuspegi inpartzial batetik.
Esaterako, gaur egungo aberastasun banaketa ez da justua.
Ondorioz, justua eta onaren artean bereizten baldin badakigu, irizpide moral ona izango dugu.
Herritar etika eta ordena moral unibertsala
Bi fenomeno:
- Lehenik, askotariko eduki moralak egotea eta, aldi berean, zenbait judizio moral unibertsal egotea.
- Bigarrenik, gizarte demokratikoaren pluraltasunean justizia gutxieneko batzuk denok onartzea.
Helburuak:
- Herritar etika demokratikoa ezartzea.
- Minimo horiek gizarte bizitzako alderdi bakoitzari aplikatzea.
- Etika unibertsal bat ezartzea.
Azkenik, justizia minimoak historikoki zabalduz ari dira, gupidaz akuilaturik bai eta arrazoimenari esker ere.
Utilitarismoa
Helburua du ahalik eta zoriontasun gehien sortzea. Hume izan zen teoria honen aintzindaria, eta behin eta berriz azpimarratu zuen gizakiak sentimendu sozialak ditugula.
Ondoren, gure erabakien ondorioak kalkulatzen ikastea zela helburua esan zuen Benthamek.
Plazerak zenbatesteko, ezinbestekoa da horien mota bat baino gehiago dagoen jakitea, eta hori da hedonismoaren arazo handienetariko bat.
Utilitarismoak bi ikuspuntu kontrajarri ditu:
- Ekintzaren utilitarismoa: Hauek esaten dute kasu jakin bakoitzean jarduteko zein modu den egokiena galdetzean datza, helburu izanik ahalik eta pertsona gehienen zoriontasuna handiena.
- Arauaren utilitarismoa: Printzipio utilitaristak eskatzen duenaren beste interpretazio bat da.