Etika eta Heldutasun Morala: Kontzeptu Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,71 KB

Erantzukizunaren Etika

Erantzukizunaren etika uste osoaren etikaren kontrakoa da. Hau da, eginkizuna egin aurretik, ondorioak aurreikusten ditu eta horietan jartzen du enfasia. Printzipio eta balioak bigarren maila batean uzten ditu. Bi etika mota hauek kontrakoak dira, baina elkar eragiten diote. Hauetako bat ere ez da egokia. Ez da mutur batekoa, ezta bestekoa ere izan behar.

Heldutasun Morala: Kohlberg eta Gilliganen Teoriak

Kohlbergek heldutasun moralera heltzeko 3 etapa zeudela zioen:

  • Maila aurrekonbentzionala: Bidezkoa da norberari komeni zaiona. Ondorioetan pentsatuz egiten dira gauzak. Etapa honetan heteronomia da nagusi.
  • Maila konbentzionala: Bidezkoa da legeek diotena. Legeak eta gizarteak kontuan hartuz egiten dira gauzak. Jarrera batzuk gizartean ondo ikusita daudelako egiten dira. Heteronomia eta autonomia daude etapa honetan.
  • Maila postkonbentzionala: Bidezkoa da printzipio moral unibertsaletatik datorrena. Gauzen aurrean jarrera bat dugu eta autonomoak gara zer nahi dugun egiteko, baita manifestatzeko ere.

Gilliganen ustez, heldutasun moralera heltzeko, maila postkonbentzionaletik haratago joan behar dugu. Besteekin solidarioak izanez eta besteetaz arduratuz heldutasun moralera iritsiko gara. Errukia egon behar da.

Ezinbestean Moralak Al Gara? Zergatik?

Pertsonak ezinbestean moralak gara, gure aukerak imajinatu, bat hautatu eta justifikatu egiten ditugulako. Moraltasunez edo ez-moraltasunez joka dezakegu, baina moralak izaten jarraitzen dugu. Gainera, izaki aske eta kontzienteak izan behar gara. Askatasunez jokatu behar dugu, ona eta txarra zer den gure barnean gogoeta egiteko gaitasuna dugulako.

Askatasunak eta moralak erlazio zuzena dute. Azken batean, gizakiak askeak gara, barneko askatasuna dugu, eta hori baldintzatuta egoteak ere askatasuna ahalbidetzen du zenbait kasutan. Moralaren aldetik, gure aukerak askatasunez aukeratu behar ditugu. Autonomoak izan behar gara eta ez ditugu zertan besteen legeak geure gain hartu behar; geuk geureak sortu behar ditugu.

Gizakiok determinatuta egoteak gure askatasuna erabat ukatzen digu. Baina moralari dagokionez, aukerak hartzea ez luke ahalbidetuko, gauza guztiak kasu bat dutelako eta jada 'idatzita' egoteak.

Hala eta guztiz ere, gizakiok moralak garenez, askeak garela esan dezakegu, eta aukera bat edo bestea hartzeak bertutea edo bizioa bihurtuko du.

Izaera Lantzea

Hartzen ditugun erabakiek gure izaera zehazten dute. Horregatik, hobe da ohitura onak izatea.

Kontzientzia Amorala eta Haren Funtzioa

Kontzientziak epai praktikoa ematen du eta pertsonak badaki tiro egitea ez dela jarrera egokia.

Entradas relacionadas: