Etika eta Gizartea: Utilitarismoa, Sokrates eta Intsumisioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,13 KB
Utilitarismoa
Utilitarismoak esaten du ekintza onak erabilgarriak direnak direla; zehazki, zoriontasuna handitu eta sufrimendua txikiagotzeko balio dutenak. Etika honen arabera, moraltasunaren helburua ahalik eta izaki bizidun gehienentzat zoriontasun handiena lortzea da.
Utilitaristen arabera, ekintza bat ona izango da zoriontasun-maila orokorra igotzen badu, eta txarra, jaitsi egiten badu. Hortaz, utilitarismoa ekintzak ondorioen arabera epaitzen dituen pentsakera etikoa da.
Utilitarismoaren aldeko eta kontrako argudioak
- Aldeko argudioa: Ekintza bat ondo ikusten bada, zoriontasun-maila igotzeaz gain, eredutzat har daiteke beste hainbat ekintza egiteko eta zoriontasuna gehiago handitzeko.
- Kontrako argudioa: Norbaitentzako ona dena ez da zertan guztientzako ona izan; gobernuen legeekin gertatzen den moduan, batzuentzat onuragarria dena besteentzat kaltegarria izan daiteke.
Sokrates eta Mendebaldeko Etika
Esan ohi den bezala, Sokrates da mendebaldeko etikaren sortzailea. Bere interesa gizakiak gizartean nola bizi behar zuen aztertzean jarri zuen.
K.a. V. mendean erretorika menderatzea oso garrantzitsua zen; ondorioz, diruaren truke erretorika erakusten zuten sofistak (jakintsuak) agertu ziren, askok ikuspegi erlatibistak defendatu zituzten. Aldiz, Sokratesek kontzeptu moralak (ongia, justizia…) unibertsalak direla zioen.
Intelektualismo morala
da. 5.Desobedientzia zibila definitzeko kasua nik intsumisioa erabiliko dut. Intsumisoak Espainian beharrezko soldaduska zegoenean berta joan ez zirenak izan ziren. Hau da, etxeetara soldaduskara joan beharra zutela adierazi zitzaien momentuan lege horri uko egin zioten, batzuk bertara joan eta ez-gaituak zirenak eginez eta beste batzuk protesta moduan ez joaten ez baitzuten moralki ondo ikusten bertako prestakuntzaren helburua. Orduan, hori egiterakoan legearen aurkako ekintzak egin zituzten ez betetzeko legeak eskatzen zuena, hortaz, bertan ikus daiteke desobedientzia zibila, legea betetzeari uko egiterakoan.