Etika, Giza Eskubideak eta Herritartasuna
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 11,69 KB
1. Gaia: Etikaren beharra
Moralari buruz hausnartzen duen filosofiaren adarra da (filosofia morala), gizakiaren dimentsio morala aztergai duena. Pertsonen eta gizarteen portaerari buruzko gogoeta kritikoa egiteko tresnak eskaintzen dizkigu. Hala ere, ez digu zuzenean esaten nola jokatu behar dugun. «Zergatik egin behar dugu hori?» galderari erantzuten laguntzen digu, gure jokabideak arrazoitzen.
Morala eta etika
- Bizitza arruntean, sarritan etika eta morala sinonimotzat erabiltzen ditugu, pertsonen eta giza taldeen bizitza arautzen duten printzipio, arau, agindu eta balioen multzoa adierazteko.
- Pertsona baten izaera adierazten digute, ontzat ematen diren ohitura batzuk praktikara eramanez eraikitzen joan dena.
Bizitza ona: Zoriontasunaren eta justiziaren etikak
Bizitza ona zentzua duen bizitza da; ongi bizitzeko hartzen ditugun erabakiek izaki osoak eta askeagoak bihurtzen gaituzte.
- Garai batean, bizitza ona zoriontsu izatearekin lotzen zen. Galdera nagusia: nola jokatu behar dugu bizitzan zoriontsu izateko, banaka eta gizarte mailan? → Zoriontasunaren etikak (Teleologia).
- Gerora, zoriontasunari beste irizpide bat gehitu zitzaion: justizia. Galdera nagusia: zein betebehar moral errespetatu beharko genituzke bizitzan, zuzentasunean, bakean eta askatasunean oinarritutako elkarbizitza edukitzeko, zoriontsu izateko modu asko daudela jakinik? → Justiziaren edo betebeharraren etikak (Deontologia).
Maximoen etika eta minimoen etika
- Justiziak eskatzen du gutxieneko batzuk denok errespetatzea (minimoen etika), nahiz eta bakoitzak zoriontasuna bilatzeko bere bidea erabaki (maximoen etika).
Bakoitzak gure balio eta arauak ditugu, baina gutxienekorik zehaztu behar dugu? Arauren bat behar dugu beti, edonon eta edonork bete beharrekoa?
- Batzuen iritziz, ez dago arau unibertsalik, dena da erlatiboa. Kultura bakoitzak bere balio moralak ditu eta besteok errespetatu egin behar ditugu.
- Beste batzuek uste dute gutxieneko batzuk edozein egoeratan eta kulturatan errespetatu behar direla. Beraz, arau unibertsal batzuk badaude, nahiz eta sistema moralak askotarikoak izan.
Minimoen etikak
Gizarte anitzetan guztiok partekatzen ditugun gutxieneko balioak ematen dizkigu, denok bete beharrekoak. Hala, ez dugu onartzen gutxieneko balio horiek ez errespetatzea dakarren jokaerarik. Elkarrekin bizitzeko oinarria dira.
Maximoen etikak
Norberak bere bizitzarako aukeratzen duen bideari egiten dio erreferentzia, norberak baitaki zerk egiten duen zoriontsu, zerk “betetzen” duen. Gure bizitzari zentzua ematen dio eta gure aukerei eta portaerari, koherentzia.
Askatasuna eta erantzukizuna
- Hasteko, gutako bakoitza geure bizitzaren erantzule gara, geure bizitza proiektuaren erantzule.
- Eta gure ekintzen eta gure hitzen erantzule ere bagara.
- Gure buruaren aurrean erantzun behar dugu.
- Besteen aurrean ere erantzun behar dugu. Izan ere, zerbait egiten dugunean, gure ekintzek beste norbaitengan eragina dute, zuzenean edo zeharka (guk nahi ala ez).
Kontzientzia (ahotsaren eta epaimahaiaren metaforak)
- Erabakiak askatasunez hartzen kontzientziak laguntzen digu. Kontzientzia pertsona ongia egitera eta gaizkia saihestera eramaten duen barne indarra da.
- Ekintzara eramango gaituen hausnarketa eta erabakitze prozesuaren gidaria da.
- Ahotsaren metafora: Barneko ahotsak esaten digu nola jokatu hemen eta orain, ez teorian, baizik eta egoera jakin baten aurrean zer egin behar dugun esaten digu.
- Epaimahaiaren metafora: Kontzientzia epaile baten modukoa da, gure ekintzak epaitzen ditu eta errudun edo errugabe izendatzen gaitu. Egin duguna epaitzen du.
Etika eta beste arlo batzuen arteko desberdintasuna
Etika eta zuzenbidea
- Etikak eta zuzenbideak justizia dute helburu; gizarte bidezkoagoa eta gizatiarragoa eraikitzen laguntzen digute.
- Zuzenbidea eta etika berdintzera jotzen badugu, bi arrisku izango ditugu:
- Etikak okertzat ematen dituen portaera guztiak legeen bidez zigortu nahi izatea. Horrek ekarriko luke dena legeetan araututa egotea, zehaztasun osoz. Gaur egun, gizarte bizitzarako jokabide oker esanguratsuenak eta larrienak jasotzen dira legeetan.
- Etikari dagokion funtzio kritikoa baliorik gabe uztea. Baina funtzio hori oso garrantzitsua da, legeak zalantzan jartzea eta, behar izanez gero, aldatzea ahalbidetzen baitigu, gure gizartea gero eta bidezkoagoa izan dadin.
Etika eta erlijioa
- Askok uste dute erlijioaren ekarpen nagusia pertsonei zein gizarteei kode moral bat eskaintzea dela.
- Morala erlijioaren dimentsioetako bat da, baina ez da bakarra. Erlijio guztiek moralaren ikuspegi jakin bat dute eta norberaren ekintzak bideratzeko printzipioak eta arauak eskaintzen dituzte: nork bere doktrina morala proposatzen du.
- Erlijioa esperientzia bat da. Esperientzia hori hiru elementuren bidez adierazten da: pentsamendua (alegia, sinesmenak); ekintza (errituak edo ospakizunak eta zerbitzua); eta komunitatea (erakundeak). Mendebaldeko sistema moralen oinarriak, urrunago joan gabe, erlijioan –zehazki, kristautasunean– aurkituko ditugu.
- Gizarte askotan, kode erlijiosoa eta kode morala bat etorri dira eta elkarrekin jaso dira.
Etika eta ohiturak
- Etika eta ohiturak (tradizioa) ere nahasten ditugu zenbaitetan.
- Ezin dugu esan jokabide bat moralaren ikuspegitik egokia dela, «beti horrela egin izan delako» bakarrik.
- Ohiturek, teorian, ez dituzte eskubideak urratzen. Baina batzuetan ez da batere erraza izaten jokabide bat ohitura besterik ez den edo moralaren esparrua ere ukitzen duen jakitea.
2. Gaia: Etika zibikoa
- Etika zibikoak aniztasuna ezaugarri duen gizarte bateko talde desberdinek partekatzen duten eta mundu hori elkarrekin eraikitzeko aukera eman dien balio moralen multzoa aztertzen du.
- Gaur egungo ikuskera etikoak garrantzi handia ematen dio askatasunari. Norberak nahi duena erabakitzeko autonomia du. Aukeratu egin behar dugu eta horrek lagunduko digu gure burua eraikitzen.
- Askatasunak, ordea, ezin du justizia ahantzi: gure askatasunak ezin du bazterrean utzi gainerako pertsona guztien askatasuna. Libre gara nahi duguna egiteko, askatasun hori besteei kalte egiteko erabiltzen ez dugun bitartean.
- Era berean, justiziak aukera berdintasuna bermatu behar digu: guztiok gutxieneko behar materialak, sozialak eta kulturalak asetzea eta, norbaitek zailtasun bereziren bat badu, hari laguntza ematea, elkartasunez, autonomia maila handiagoa eskura dezan.
- Gure erabakiak hartzeaz gainera, beste pertsonek egiten dituzten aukerak ere errespetatu behar ditugu. Errespetu horrek, hala ere, aktiboa izan behar du, tolerantzia landu behar dugu, elkar hobeto ulertzeko.
- Eta desadostasunen bat sortuz gero, elkarrizketa izango da bizikidetzari lotutako arazo horiek konpontzeko biderik onena.
Giza eskubideak
- Zer dira: Gizakiok gure bizitza zentzuz bizi ahal izateko gutxieneko baldintzak zein diren proposatzen digute. Giza eskubideak gizakiari dagozkion eskubideak dira, gizaki delako.
- Helburua: Giza eskubideek pertsonaren duintasuna babestea dute xede nagusi. Duintasuna gizaki guztiok berez dugun ezaugarria da, pertsona egiten gaituena da.
- Dimentsioak:
- Giza eskubideek, hortaz, dimentsio etiko argia dute.
- Baina, horrekin batera, dimentsio politikoa ere badute, gizarte bidezkoak eraikitzeko bidea direlako. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean bertan jasotzen da. Adierazpen horretan zehazten diren eskubideak gauzatu ahal izateko gizarte eta nazioarteko ordena egokia bermatu behar dela.
- Hori bermatu ahal izateko, giza eskubideak ordenamendu juridikoetan ere txertatu behar dira.
Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala: Zer da, egitura eta itunak
- Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala: Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1948ko abenduaren 10ean Parisen onartu zuen adierazpena da, oinarrizkotzat hartzen diren giza eskubideak biltzen dituena.
- Egitura:
- Hitzaurrea: Dokumentuaren asmoak azaltzen ditu.
- Artikuluak: 1etik 30era doaz.
- 1 eta 2: Eskubideen oinarrian dauden printzipioak.
- 3tik 27ra: Eskubideak (3tik 11ra norberaren eskubideak, 12tik 17ra gizabanakoaren eskubideak elkartearen aurrean, 18tik 21era pentsatzeko, kontzientziako, erlijiozko eta askatasun politikoei lotutako eskubideak, 22tik 27ra eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak).
- 28tik 30era: Eskubide horiek gauzatzeko baldintzak eta mugak.
Duintasuna: Zer da eta giza eskubideekiko desberdintasuna
- Duintasuna pertsona egiten gaituen ezaugarria da.
- Pertsonok duintasuna dugu ordezkaezinak garelako, bakarrak eta bereziak garelako, eta gure bizitzak balio absolutua duelako.
- Duintasunak esan nahi du autonomia dugun gizakiak garela, nork bere zoriontasun proiektua eraikitzeko, baina besteekin batera, elkarrekin biziz.
- Duintasunak nolako pertsona izan nahi dugun eta nola bizi nahi dugun erabakitzea dakarrenez, zer dagoen ongi eta zer gaizki galdetzea ere badakar. Eta ez da:
- Identitateen araberakoa (familiari, etniari, nazioari, erlijioari, sexuari eta abarri lotutakoak).
- Norberaren gaitasunen araberakoa.
- Norberaren ondasun materialen edo immaterialen araberakoa.
- Gure askatasuna erabiliz, egin dugunaren araberakoa.
3. Gaia: Herritartasuna
Herritartasun kontzeptua
Herritartasun kontzeptuak eskubide osoz gizarte unitate edo erkidego politiko jakin bateko –Estatua, normalean– kide izateak dakartzan eskubide eta betebeharren konbinazioa adierazten du.
Herritartasun motak (liberala, soziala, komunitarioa, zaintzailea)
- Herritartasun liberala edo askatasunari lotutakoa: Gizabanakoak eskubide zibilak eta politikoak dituela aitortzea, bere askatasuna eta autonomia errespetatuta, eskubide horiek babestuko eta benetan gauzatzen lagunduko duen sistema politiko baten barruan.
- Herritartasun soziala edo berdintasunari lotutakoa: Eskubide zibilak eta politikoak berdintasunez gauzatu ahal izateko, ezinbestekoak dira eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak. Estatuak eta erakundeek modu aktiboan esku hartu behar dute pertsona guztien aukera berdintasuna bermatzeko, ekitatearen irizpidea erabiliz, oinarrizko gizarte baliabideak emateko.
- Herritartasun diferentziala edo aniztasunari lotutakoa: Askotariko subjektuen identitate desberdinak eta berariazkoak aitortzea, modu kolektiboan (aniztasuna = berdintasuna desberdintasunean).