Etika Formala, Morala eta Giza Eskubideak Kanten arabera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,11 KB
Bere iritziz, etika formalak dira eredugarri kontsideratu beharko genituzkeenak. Helburu bezain inportanteak metodoak dira, gizalegez jokatzea izugarri garrantzitsua da. Norberarenganako jokabideak eta besteenganakoak printzipio etikoetan oinarritu beharko genituzke, morala norberak duen kontzientzian du bere jatorria. Alegia, gutako bakoitzak kontzientzia morala du ongia eta gaitza zailtasunik gabe bereizteko. Segidan Kantek aipatzen dituen beste bi moral mota jasoko ditugu:
MORAL AUTONOMOA: Gizabanakoa aske denean, arduraz jokatzen eta giza eskubideekin bat egin nahi duenaren autonomia morala praktikatu nahiean dabil. Moral autonomoa askea da, ez da menpekoa eta norberaren kontzientziari jaramon egiten dio.
MORAL HETERONOMOA: Moraltasun hau, inposaketan, obedientzian edo makurketan oinarritzen da. Kanpoko eragile batek (eliza, estatua, ekonomia…) jokabide moralak ezartzen dizkio pertsona bati.
Gure ekintzak, jokabideak, portaerak gutako bakoitzaren kontzientziak, arrazoiketak edo sentimenduak zuzendu behar ditu. Jokabide etikoak burutu ditzagun, besteekiko sentibera izan beharra dago. Gizartea pertsona desberdinek osatzen dugu eta harreman etikoak guztiok merezi ditugu. Kantentzat giza eskubideak funtsezkoak dira eta hauekin batera betebeharrak (besteekiko jokabide etikoak: elkartasuna, kooperazioa, adiskidetasuna…)
Esan dugun moduan, Kantentzat gizakiak kontzientzia morala du, honen lekuko “INPERATIBO KATEGORIKOA” kontzeptua dugu.
Kantek, pertsonak bere kaxa arrazoimenaz baliaturik pertsonaren duintasunean sustraituta eta besteenganako arduran sentsibilizatuta, inperatibo kategorikoa proposatzen digu: “Neretzat eta ingurukoentzat oinarrizkoak diren jokabide etikoak nik erabakitzen ditut. Honetarako, giza eskubideen printzipioak nire jardueraren abiapuntu eta helmuga izango dira.”
5. Arrazionalismoa eta enpirismoa Kantengan
Kanten pentsamendu filosofikoari gogoeta desberdinak egiten dituela jabetu gara. Gizarte antolakuntzaz, gizakiaren protagonismoaz, kontzientzia moralaz edo errealitatea ezagutzeko sistema zientifikoaz hitz egiten dugu. Errealitatearen teoriari dagokionez, Kant metodologia zientifikoaren aldeko filosofoa da. Existentziaren berri prozedura zientifikoak ematen digute. Eskura dezakegun jakintza sendo eta ziur bakarra zientifikoa da.
Gizakiak kapazitate ezagutzaile apartak ditu: ulermena, arrazoimena, oharpenak, esperientzia, kuriositatea, izpiritu kritikoa… Dena den, jakintza osorik/perfekturik ez dago pertsonak ezagutza mugatua duelako. Ezin gara orojakile izan.
Teoria epistemologiko nagusietatik Kantek ondorengo eragina jaso zuen: