Etika eta Filosofia Politikoaren Oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,97 KB

Erlatibismo Morala

Erlatibismo moralaren jatorria aspaldikoa da; Grezian sortu eta sofistak izan zituen aitzindari, Protagoras bereziki. Irizpide moral unibertsalak aurkitzea ezinezkoa zela ondorioztatu zuten. Erlatibismoak ondorioztatzen du balio eta arau moral guztiak dagozkiela talderen bati, edo banako bakoitzari.

Erlatibismoaren Kontrako Argudioak

  • Gizatalde edo banako sinesmen eta praktikak moralki okerrak izan daitezke.
  • Erlatibismoa zuzena balego, ezingo genuke kode morala kritikatu.
  • Erlatibismoa eta aurrerabide morala bateraezinak dira.
  • Oituretan desberdintasun handiak dituzten gizarteek, antzekotasun handiak dituzte balioetan.

Eszeptizismoa

Eszeptizismoan, Pirronen (Grezia) arabera, ezinezkoa da bereiztea benetan justua eta ez-justua dena, ona eta txarra dena… Eszeptikoen argudioei aurre egin dakieke, zer den egokia eta zer ez argi eta garbi arrazionalki bereizteko balio, printzipio eta arau moralak daudela esanez.

Subjektibismoa

Zientziaren arloan objektibotasuna lor daiteke datuei eta esperimentuei erreparatuta. Aitzitik, judizio moralak ezin dira objektiboki frogatu; beraz, arazo moralak subjektiboak dira eta ezinezkoa da arrazoiketen bidez adostasunera iristea. Weber filosofo eta soziologoaren arabera, subjektibismo morala arrazionalizazio prozesu baten bidez zabaldu da mundu modernoan.

Emotibismoa

Enuntziatu moralen helburu bakarra emozioak eta sentimenduak adieraztea da, ez gure ezagutza zabaltzea. Emotibismoa XVIII. mendean sortu zen, David Humeren lanari esker, gure aurrean sentitzen dugunaren arabera ekintza baten gaizkia eta ongia hautematen baitugu. Ayer eta Stevensonen arabera, predikatu moralek bi zeregin dituzte: sentimendu edo emozio subjektiboak adieraztea eta solaskideengan eragitea, emozioak senti ditzaten.

Arrazoibide Moralaren Garapenaren Teoria: Piaget eta Kohlberg

Ondorioetako batzuk:

  • Moralaren esparruan judizioak adierazten ditugu; beraz, moraltasuna argudiagarria da.
  • Arrazoitzeko modua oso antzekoa da pertsona guztientzat.
  • Kontzientzia morala erabaki justuenak hartzeko ezinbestekoa da.

Arrazoibide moralaren garapenak etapa ezberdinetan banatutako sekuentzia bat jarraitzen du, Kohlbergen arabera:

  • Maila aurrekonbentzionala: Maila honetan dauden pertsonek beren interesak asetzen dituena dute justutzat.
  • Maila konbentzionala: Pertsonek beren gizarteko gehiengoaren oiturekin bat datorrena dute justutzat.
  • Maila postkonbentzionala: Pertsonek beren gizarteko arauak eta printzipio moral unibertsalak bereizten dituzte. Eskubide batzuk defendatzen dituzte, eskubide horien unibertsaltasunean sinesten dute.

Filosofia Politikoaren Erronkak

Zein da gizarte-errealitatea antolatzeko modurik onena? Galdera horri buruz egiten du gogoeta filosofiaren atal honek, filosofia politikoak. Filosofia politikoak botere politikoaren oinarrian dauden instituzioak eta argudioak ditu aztergai; nolakoa izan beharko lukeen. Politika esaten dugunean, gauza askotaz ari gara: Estatua, alderdi politikoak, gobernua eta oposizioa, hauteskundeak, legeak, baina baita giza eskubideak ere. Aldagarriak dira, eta horixe da filosofia politikoaren funtzio nagusia, López Aranguren filosofoaren arabera: “Guztioi erakustea gizartea nolakoa izan behar duen eta nola antolatu behar den”.

Legezkotasuna eta Legitimitatea

Gizarte-ordenaren eraikuntzan legezkotasuna (legeak betetzen badira) eta legitimitatea (justifikatuta badago) bereizten ditugu. Gizarte-errealitatea baloratzeko hiru ikuspegi ditugu:

  • Baliozkotasun morala: Araua zuzena edo bidezkoa den moralaren edo justiziaren arabera.
  • Baliozkotasun juridikoa: Arauaren legezkotasunak esaten digu legeek betetzen duten ala ez.
  • Jadanekotasun soziala: Gizartekideek onartzen dute. Arau batzuk erabat jadanekoak dira, indarrean daude, beste batzuk, ez.

Estatu Modernoaren Oinarrizko Ezaugarriak

Komunitate politikoko kideen eskubideak eta betebeharrak ziurtatzeko eta politika publikoak garatzeko autoritatea du. Makiavelok esan zuen, ertsatzeko boterea estatu modernoaren funtsezko osagaia dela. Errealismo politiko deritzo: gizakia berez egoista denez, botere-egitura bat behar da, bestela ez baita berma daiteke gizarte-ordena, ez biziraupena. Max Weberrek honela definitu zuen estatua: lurralde-eremu jakin batean indarkeria legetimoki erabiltzeko monopolioa duen elkarte instituzionala da. Botere politikoak behar bezala funtzionatzeko, ezinbestekoa da gizarteak onartzea. Weberren esanetan, hiru arrazoirengatik onar dezakete herritarrek: lider edo buruzagiaren dohainengatik (legitimitate karismatikoa), tradizioagatik (legitimitate tradizionala) edo prozedura legalekiko konfiantzagatik (legitimitate arrazionala).

Askatasunerako Eremu Bat

Gizarte zibila herri-ekimenez eratutako elkarte eta erakunde ugariek osatzen duten sare trinkoa da. Eremu horretakoak dira gizartearen gainerako jardunek oinarri dituzten sinesmen, balio eta arauak.

  • Elkarte eta erakundeak libreak eta borondatezkoak dira. Elkarri laguntzeko, ez etekina edo boterea lortzeko.
  • Batzuetan, talde jakin batekin lotutako interesen alde aritzen dira. Beste batzuetan, interes orokorren alde.

Iritzi publikoa sortzeko eta botere politiko eta ekonomikoa kontrolatzeko ezinbesteko oinarria da gizarte zibila. Bidegabekeriak salatzeko.

Gizarte Zibilari Buruzko Bi Ikuspegi


● Merkatu gisa: gizarte zibil eta sektore pribatu sinonimoak dira.
● Hirugarren sektore moduan (estatu eta ekonomia dira besteak) hainbat balio komunek bultzatuta jokatzen dute.
Ekonomia etikorantz
Zer da ekonomia? Gizabanakoen betebeharrak asetzeko eta baliabideak banatzeko jardueren multzoa. Sistema ekonomikoa
ondasunak eta zerbitzuak sortzeaz, banatzeaz eta kontsumitzeaz arduratzen da. Aristotelez zioenez, etxea zuzuen
administratzean datza ekonomis; familiaren ondasunez ari zen etxe zioenean. Adam Smith ekonomiaren eta etikaren arteko
lotura azpimarratu zuen. Ez da nahikoa interes partikular hutsa kontuan hartzea; aitzitik, interes hori justizia sozialaren
esparruan sartu behar da. Amartya Sen, ekonomia da askatasuna gauzatzeko bidea ekarriko digun ekonomia modua, nahi
duen bizitza egiteko. Ekonomia etikoa oso bestelakoa da: gizarte-ordena ekitatiboago eta ekologikoago bat lortzeko diharduen
ekonomia modua.

Estatu absolutista. Monarkia absolutua errege-erreginek botere guztia zuten. Ez zegoen kontrolik eta herriak ez zuen
gobernu kontuetan parte hartzeko modurik.Zuzenbidezko estatu liberala. Ez dago inor, ez monarka, legeen gainetik. Gizabanakoen eskubideak babesteko lege-esparru bat ezarri zen: bizitzeko, mugitzeko, jabetzak izateko, elkartzeko, iritzia emateko, erlijio-sinesmenak aukeratueta aldatzeko eskubideak konstituzioa ezarri zuten. Botere-banaketaren helburua hiru botereen independentzia legegile, betearazle eta judiziala zen.Zuzenbidezko estatu demokratikoa. Tradizio demokratikoa, antzinako greziarrek sortua, gobernatuek politikan partehartzearen aldekoa da, gobernarien boterea kontrolatzeko eta askatasuna bermatzeko. Herritar guztiek parte hartu
beharko lukete legeak egin eta ezartzeko prozesuan. Botere politikoa legitimoa izan dadin, gobernatuen adostasuna
ezinbestekoa da eraginpeko guztiek benetan parte hartzea. Baina, nola? Erantzuna ordezkaritzako sistema izango
da. Zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoa. XIX. eta XX. mendeetan langile-mugimenduak erakutsi zuten zenbait
eskubide jasotzea ez dela nahikoa, baliabideak izatea ezinbestekoa dela. Tradizio sozialistak beste balio gehitu zuen
demokraziaz dugun ikuskeran: berdintasuna:- Justizia sozialerako: hezkuntza, laguntza medikoa, langabezia-babesa, zahartzarokoa. Aberastasunaren birbanaketa
eta diru-sarrera gutxien duten kolektiboen aldeko zerga-politikak ere.- Estatuak ekonomiak, enplegu beteko politikak, enpresa publikoak sortzea eta gastu publikoaren igoera koordinatu
behar du.Ordezkariak hautatzea:Gaur egungo gure sistema demokratikoak antzinako Atenasko demokraziatik badatozkigu ere, XIX. mendean sortu ziren.
Ordezkari bidezko sistema giza eskubideak demokraziaren muin morala dira. Gaur egun, ordezkaritzako sistema baldintza
hauek bete behar dira:1. Sufragio unibertsala= herritar bat, boto bat.2. Aldizkako hauteskunde erregularrak.3. Botere-banaketa: legegilea (parlamentuan), betearazlea (gobernuari dagokie) eta judiziala (epaileei).4. Ezinbestekoak dira adierazpen-askatasuna, biltzekoa eta elkartzekoa, legearen aurreko berdintasuna.5. Denak hautagai izan ahal izateko aukera-berdintasuna.6. Gehiengoaren araua onartzea.7. Gutxiengoekiko errespetua.
Parte-hartzearen garrantziaDemokraziaren funtsa, sistema politiko bat den aldetik, herritar guztiek hura onartzean datza. Gizartekideen arteko adostasun
horretara iristeko, ezinbestekoa da haiek parte hartzea. Gizartekideek parte har dezaten, sistema demokratikoak funtsezko lau
alderdi bermatu behar ditu.1. Gutxieneko justizia-maila ziurtatzea.2. Ordezkaritza-mekanismoak hobetzea. Gardentasuna ziurtatzea eta prozedura demokratikoak exijitzea.3. Herritarrei protagonismo handiagoa ematea.4. Herritarren parte-hartze aktiboa sustatzea. (fomentar)

Entradas relacionadas: