Etika, Erantzukizuna eta Botere Politikoa: Giza Kontzeptuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,14 KB

Heldutasun Morala: Kohlbergen Teoria

Immanuel Kantek zioenez, heldutasun morala prozesu bat da: heteronomia moralean hasi eta autonomia moralean amaitu. Lawrence Kohlbergen teoriak ideia hori oinarri hartu eta hiru maila bereizi zituen:

  • 1. Maila: Aurrekonbentzionala

    Norberaren interesak osatzen duena hartzen du bidezkotzat. Heldutasunik txikiena dutenek, bulkada egoisten arabera jokatzen dute; ez dira autonomoak, heteronomoak baizik. (heteros-beste, nomos-lege). Beste norbaiten arauari jarraitzen diote. Komeni zaiena da bidezkoa.

  • 2. Maila: Konbentzionala

    Gizarteko legeekin bat datorrena. Giza talde bateko kide sentitzen dira eta zenbait aurreiritzi onartzen dituzte. Heteronomo samarrak dira; baina gizarteko arauetara moldatzeko jokatzen dute hala. Gizartean normala dena da bidezkoa.

  • 3. Maila: Postkonbentzionala

    Printzipio moral unibertsalak. Autonomoak dira. Norberaren kontzientziaren arabera printzipioei jarraiki jokatzen dute. Bidezkoa da diskriminazio oro gaindituz eta gizaki guztiok duintasuna dugulako, ondo pentsatuta hartutako erabakia. Gizadiko kide sentitzen dira, elkartasun globala dute, eskubide unibertsalak errespetatuz. Autonomia da heldutasun moral handieneko maila.

Carol Gilliganen Ekarpena

Carol Gilligan, Kohlbergen kolaboratzailea, gizabanakoa moralaren aldetik heldua dela dio, justizia-balioetan aurrera eginez eta zainketa-balioetatik abiatuz. Laguntza behar dutenekiko errukia eta ardura garatu behar ditu.

Erantzukizuna: Kontzientzia Planetarioa

XX. mendean kontzientzia planetarioa sortu zen. Aurrerapen zientifikoaren eta teknikoaren ondorioz, gizakiak mundu mailako hainbat arazo ditu; gu guztion erantzukizuna da eta denok lagundu behar dugu hobera joateko.

Hans Jonas eta Aurrerapenaren Kontzeptua

Hans Jonasek dioenez, gure zibilizazioaren oinarri nagusia "aurrerapena" da, baina hori faltsua da. Lurra suntsitzen ari gara. Horregatik, aurreko ikuspegia aldatu behar da: gure ekintzen ondorioak erantzukizunez gure gain hartzea da benetako aurrerapena, hurrengo belaunaldikoek jasoko duten mundua guk hartutakoa bezain egokia izateko.

Herritarren Erantzukizuna eta Herritar Kosmopolita

Herritar batzuk denoi dagozkigun kontuetan parte hartzen dute, aktiboki eta arduraz. Herritar onek moralki nahiz legez berez dagozkien eskubideak erabiltzen dituzte, eta gainerako kontuez arduratzen dira. Herritar kosmopolita da eredua: norberaren bizi-egoera jakinak oinarri hartuz gizadi osoaren arazoekin solidarioa dena.

Etika Profesionalak eta Bikaintasuna

Jardun profesionalean garrantzi handiagoa hartu du erantzukizunaren auziak. Hortik sortu dira etika profesionalak. Helburua da lanbide bakoitzak zer barne-on dituen eginkizun hori betetzeko bereganatu beharreko balioez eta ohiturez gain. Azken helburua bikaintasuna da: profesionalek beren gaitasunez baliatzea.

Botere Politikoa: Jatorriaren Argudioak

Botere politikoaren jatorria azaltzeko hainbat argudio historiko eta filosofiko daude:

  • 1. Argudio Teologikoak

    Jainkoek sortu zutela diote. Hierarkia batzuk finkatu zituzten gizakientzat. Horien arabera, gizaki batzuek agindu behar zuten eta gainerakoek esana bete. Argudio horiek Erdi Aroan erabili ziren batez ere.

  • 2. Argudio Naturalistak

    Gizakion berezko beharra dela diote botere politikoa. Komunitateek agintariak behar dituzte eta kideek agintarien esana bete. Aristotelesek eta bere jarraitzaileek erabili dute. Aristotelesen arabera, nekez iraun zezakeen bizirik familia bakartuek eta herri txikiek. Aldiz, gizakiak komunitate politikoan biltzen ziren eta ondo bizi ziren.

  • 3. Argudio Funtzionalistak

    Hainbat filosofok argudiatu dute botere politikoa gizarte gehienetan dagoela, erabilgarria eta onuragarria baita agintari politikoak ordena sozialaz eta bizikidetza baketsuaz arduratzea. Filosofo anarkistak estatuen kontrakoak dira, baina haien ustez ere beharrezkoa da botere politikoa egotea, betiere boterea herritarren batzarrek aukeratuz eta botere politikoaren zeregina mugatua izanik.

Entradas relacionadas: