Etika eta Enpresa: Enpresaren Kudeaketa Etikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 18,24 KB
Etika eta enpresa
Enpresa komunitate eta subjektu moral gisa
Enpresaren eredu tradizionala→ enpresaburua zen jabea eta arduraduna, boterea nahiko mugatua egon.
Eredu ekonomiko kapitalista→ enpresa pertsona juridiko bat da, eta enpresaburuaren erantzukizuna mugatzen du.
Globalizazioa→ oso enpresa handiak agertzen dira, jabetza hainbat akzioduni dagokie, boterea herrialde askorena baino handiagoa da, beharrezkoa da enpresaren elementu bakoitzaren jarduera eta erantzukizun-maila zehaztea:
Enpresa: sozietate anonimo gisa, nortasun artifiziala duen erakunde juridiko bat da, eta ezin zaio gaitzespen moralik egin, ezin baita zigortu askatasun-gabetzearekin eta abarrekin.
Jabeak: enpresa handietan, akziodunak dira. Gehienek ez dute erabakitzeko ahalmenik, baina etekin ekonomikoak jasotzen dituzte, dibidendu-eran.
Zuzendariak: planak formulatzen eta garatzen dituzte, eta erabakiak hartzen dituzte akziodunak ordezkatzen dituzten administrazio-kontseiluek ezarritako helburuak lortzeko. Zuzendariek ematen diete aholkua akziodunei, erabakiak har ditzaten eta helburuak ezar ditzaten.
Kudeatzaileak (erdi-mailako arduradunak): akziodunen aginduetara zuzendariek formulatutako planen garapena koordinatzen dute, eta akziodunak ere izan daitezke.
Langileak: enpresan egiten dute lan, eta planak garatzeko behar diren atazak egiten dituzte; ez dute parte hartu planak egiten, zuzendariek egin baitituzte akziodunen aginduetara.
Enpresa berez subjektu morala izateak ez dakar hura haren helburuak betetzeko hartzen diren erabakien erantzule bakarra izatea. Erabaki horiek hartzen dituztenak eta eginarazten dituztenak dira erantzule moralak; elkarte handietan, zuzendariak dira, eta, elkarte txikietan eta enpresa pertsonaletan, kudeatzaileak eta jabeak.
Enpresa pertsonen komunitate gisa
Elkarren artean antolatuta helburu komunak lortu nahi dituzten pertsonen elkarte bat da enpresa.
Enpresa batek oinarrizko ezaugarri hauek izan behar ditu pertsonen komunitate bat izateko:
Denek jokabide jakin batzuk betetzeko konpromisoa hartu behar dute.
Beren artean eta kanpoko jendearekin komunikatu behar dute, eta balioak partekatu.
Helburu komuna lortzeko jarduera jakin guztiak egin behar dituzte; horretarako, liderren batek erabakitako planifikazioari eta balio jakin batzuei jarraitu behar diete.
- Ezaugarri horiek dituzte funtzionamendu efizientea duten enpresa guztiek, eta leialki islatzen dira enpresaren kulturan, zeina faktore hauek osatzen baitute:
- Faktore etikoak
- Jokabide eredu gisa ulertzen diren balioak
- Balioak esplikatzen eta funtsatzen dituzten sinismenak
- Jokabide errepikakorrak diren eta enpresak inplizituki onartzen diren ohiturak
- Faktore sozialak
- Pertsona erakundera maldatzea
- Enpresa osatzen duten taldeen egitura
- Zereginak banatzea
- Enpresaren autoritatea garatzeko lidergo estiloa
- Pertsonak zein taldeak motibatzeko teknikak
- Faktore teknikoak
- Lana antolatzeko modua, enpresaren helburuekiko koherente dena
- Ekoizpenari aplikatutako tresna teknologikoak
- Faktore etikoak
Lanaren baldintza fisikoak, lan jarduera garatzean kalitatea eta segurtasun lortzeko egokiak direnak.
Enpresaren kultura esplizituki onartzeak erakundearen estrategia planifikatzeko oinarrizko hiru elementuri eman die bide.
Xedea: enpresaren identitatea eta nortasuna dira, bai gaur egungoak, bai horien proiekzioa etorkizunean.
Ikuspegia: enpresak izan nahi duena da; haren formulazioa erakundearen irudi ideala da, gizarteari erakusten zaiona.
Enpresaren balioak: enpresa-bizitzako egoerei buruzko iritzi etikoak dira, eta, oro har, ontzat ematen dituzte enpresako kide gehienek.
Enpresaren funtsezko balioak ezartzea: enpresaren jarduera guztietarako balio behar dute, barrukoetarako zein kanpokoetarako. Unibertsalki onartutako balio etikoak Giza Eskubideen
Balioen eskala hierarkikoa zehaztea: bi balio aplikatzea bateraezina bada, aurretik zehaztuta egon behar du zein den lehentasunezkoa.
Balioak enpresako kide guztiei jakinaraztea: denek izan behar dute haien ezarpenaren eta nagusitasunaren jakitun. Modu ugari daude balioak jakinarazteko: hitzaldiak, estilo-liburuak argitaratzea, jokabide-arauak...
Plan bat praktikan jartzea: enpresak kanpoan zein barruan dituen harremanetan sortzen diren jarrerak koherenteak izan daitezen zehaztutako balioekin.
Enpresan sortzen diren jarrerak zehaztutako balioekin bat datozela ebaluatzea: zehaztutako balio-eskala praktikan aplikatu egiten dela egiaztatzeko balio du horrek, eta eskala hori egoera berrietara egokitzeko aldatu ahal izateari buruzko informazioa ematen du.
Balioak eta haien hierarkia epe luzera begira definitu behar dira, eta, haiek aldatzekotan, etengabe hobetzeko izan behar dute.
Enpresako interes-taldeak
Enpresa pertsonen komunitate gisa definitu ondoren, hura osatzen dutenen talde bakoitzaren posizioa mugatu behar da. Talde horiei interes-talde deritze, enpresaren jarduerak zuzenean eragiten baitie.
Enpresarekiko duten harremanaren arabera sailkatu daitezke, taula honi jarraikiz:
Barnekoa
- Akziodunak
Dibidendu ekonomikoa
Gardentasuna eta zintzotasuna kontuetan
- Zuzendariak
- Enpresaren garapen estrategikoa
- Garapen pertsonala
- Ordainsaria
- Erabaki ahalmena/ boterea
-Langileak
- Lan baldintzak
- Laneko osasuna
- Ordainsaria
- Trebakuntza eta sustapena
- Laneko giroa
- Erabakietan parte hartzea
- Familia eta lana bateragarri egitea
Kanpokoa
- Bezeroak
- Produktuen eta zerbitzuen kalitatea
- Bezeroentzako arreta zerbitzua eta saldu osteko zerbitzua
- Ekoizpen kostuei lotutako prezioak
- Hornitzaileak
- Lankidetza eta ordainketa bermea
- Banatzailea
- Bidezko baldintzak kontratazioan eta lankidetzan
- Lehiakideak
- Lehia leiala
- Produktuaren edo merkatuaren garapena
- Administrazio publikoak
- Legeak betetzea
- Zergak leialki ordaintzea
- Finantza erakundeak
- Likidezia eta kaudimena
- Hurbileko ingurune soziala
- Tokiko garapena eta enplegua sortzea
- Ingurumena
- Ingurumen jasangarritasunaren irizpideak aplikatzea
Enpresak interes-taldeekin izan behar dituen harremanak zenbait fasetan garatzen dira:
- Taldeen deskribapena: enpresari lotutako interes taldeen zerrenda eta talde bakoitzaren interesen adierazpena
- Interesen arteko erlazioak: talde bakoitzaren interesen azterketa eta taldeen interesen artean gerta daitezkeen erlazioak
- Taldeek bat egitea: interes bereko taldeek egin ditzaketen bat egiteak zehaztea, partekatzen dituzten interesak babesteko
- Interesen legitimazioa: aurreko faseetan hautemandako interesak aztertzea, moralki legitimoak diren zehazteko
- Erantzun moral egokia: enpresak erantzun morala eman behar die interes legitimoei
Enpresak interes-taldeekin dituen harremanen prozesu hori garatzeak konponbide zaileko arazo logiko batzuk ditu:
Nork garatzen du prozesua? Normalean, zuzendariek garatzen dute —eta interes-talde ere badira—; beraz, epailea eta aldea direla esan daiteke.
Nork zehazten du zer den zilegi? Pertzepzioek, ideologiek eta mota guztietako interesek baldintzatu egiten dute talde bakoitzaren interesak zilegitzat jotzea.
Nola definitzen da erantzun moral egokia? Enpresak erantzun egokia eman behar die interesei, baina erantzun horrek talde baten aldekoa ere izan behar du batzuen eta besteen aldeko interesak daudenean.
Galdera horien erantzuna negozioei aplikatutako etikak bakarrik eman dezake; horri enpresa-etika deitzen zaio.
Enpresa etika
Askotariko arrazoiek egiten dute komenigarri enpresek printzipio etikoei jarraikiz jokatzea, baina arrazoi horiek guztiak bat datoz gauza batean: bidezko harremanak eta harreman orekatuak bilatzea interes-talde guztiekin.
Jabetza eta kudeaketa bereiztea: Enpresak txikiak zirenean eta kudeatzaileak jabeak zirenean, ez zegoen inolako arazorik enpresaren erantzukizun moralari dagokionez. Gaur egun, enpresa handietako akziodunek ez dituzte beren enpresak zuzenean kontrolatzen, eta enpresaren erantzukizuna barreiatu egiten da hura osatzen duten taldeen artean.
Globalizazioa: Enpresa handiak sortzen ditu, eta haien ekintzek mundu guztian dute eragina. Lege-sistema desberdinak aplikatzen zaizkie, eta, herrialde batzuetan, lege-hutsuneak daude, non enpresek libreki joka baitezakete.
Ekonomiaren desarautzea: Gaur egun munduan dagoen joera da, oro har, enpresa-jarduera desarautzea. Lege-muga horiek desagertzea konpentsatzeko, muga etikoak jarri behar dira.
Jasangarritasuna: Enpresek irabazi-asmoa dutenez, epe laburrari begira jokatzen dute, ahalik eta etekin handiena lortzeko. Horrek ondorio negatiboak ditu gizartean eta ingurumenean, baina enpresak ez ditu haiek bere egiten, interes-taldeen esku uzten baititu.
Horregatik guztiagatik, printzipio etikoen enpresa-kudeaketak lege-betebeharren gainetik egon behar du.
Kultura etikoa hartzen duten enpresak besteetatik bereizten dira harreman orekatuak eta bidezkoak dituztelako haien enpresa-jarduerak eragiten dien interes-taldeekin.
Enpresa-etikaren kontzeptua
Enpresa-etika enpresan planteatzen diren auzi moralak aztertzeaz arduratzen da. Auzi horiek lotura zuzena dute enpresak gizartean duen eraginarekin eta hark interes-taldeekin duen harremanarekin.
Enpresa bateko zuzendarien etika pertsonalak ondorio erabak
igarriak ditu enpresa-etikan, baina korporazioaren eta pertsona baten erantzukizunak eta erabaki-metodoak desberdinak dira; beraz, enpresa-etikaren osagaiek argi eta garbi bereizten dira banakoaren etikatik.
Enpresaren kudeaketa etikoa
Jokabide etikoa izan nahi duten enpresek enpresa etikoki kudeatzeko sistema bat ezarri behar dute, printzipio unibertsal hauei bide ematen dieten oinarrizko balioetan oinarritua:
- Giza eskubideak errespetatzea eta babestea: mundu-mailan aldarrikatzen dira enpresaren ekintza guztietan, eta pertsonen kontrako gehiegikeriak diren jardueretan esku hartzea saihesten da.
- Lan-eskubideak betetzea: Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) zerrendatu ditu: negoziazio kolektiborako eskubidea, elkartzeko askatasuna, lan behartua ezabatzea, haurren lana deuseztatzea eta enpleguaren aurrean edozein diskriminazio-mota kentzea.
- Ingurumen-jasangarritasuna: enpresek ingurumen-jasangarritasunaren irizpideak aplikatu behar dituzte; horretarako, ondare naturala kontserbatzeko eta berreskuratzeko ekimenak bultzatu behar dituzte, eta ingurumenarentzat kaltegarriak ez diren teknologiak garatu eta aplikatu behar dituzte.
Etikoki kudeatzeko sistema horrek interes-taldeekiko harremanetan jartzen du arreta. Aipatutako balio eta printzipio etikoak erreferentziatzat hartuz, irizpide hauei jarraikiz garatu behar dira harreman horiek:
Enpresa etikoki kudeatu nahi bada, enpresaren ekintzak aplikatzeko, neurtzeko eta hobetzeko aukera emango duten tresnak erabili behar dira.
Etikoki kudeatzeko tresnak
Enpresek tresna etiko hauek erabiltzen dituzte gehien:
Kode etikoa: dokumentu horretan, enpresak interes-taldeekiko izan behar dituen balioak eta jokabide-arauak formalizatu eta agerian jartzen ditu. Enpresa baten kode etikoaren egitura librea da, eta enpresa bakoitzak egokien iruditzen zaion moduan antolatzen du; baina hau izaten da kode etiko baten ohiko aurkibidea:
Etika-batzordeak: kode etikoa diseinatuz eta kontrolatuz enpresan jokabide etikoak integratzeaz arduratzen diren organismoak dira, eta zeregin hauek izaten dituzte:
- Kode etikoa idaztea.
Kode etikoa urratzeari buruzko erabakiak hartzea.
- Aldian-aldian, kode etikoa berrikustea, hura eraginkorragoa egingo duten aldaketak proposatzeko.
- Kode etikoa aplikatu eta errespetatu egiten dela egiaztatzea, kontrol- eta ebaluazio-prozesuen bidez.
- Enpresan erabiltzen diren tresna etikoak fidagarriak direla kontrolatzea eta egiaztatzea.
- Enpresaren eta interes-taldeen artean sor daitezkeen gatazka etikoak konpontzea.
- SGE 21 araua: 2000. urtean, Forética elkartea sortu zen, enpresek eta profesionalek osatua, eta haren helburua da kudeaketa etikoaren kultura eta korporazioaren erantzukizun soziala sustatzea. Horretarako, SGE 21 deituriko kudeaketa etikoaren sistema garatzen du.
- Korporazioaren erantzukizun soziala: enpresa etikoki kudeatzeko tresna agerikoena da, eta enpresaren jokabide etikoan oinarritutako ekintza jakinak garatzean datza.
Enpresa etikoki kudeatzea lehia-abantaila gisa
Etikoki kudeatzeko sistemak aplikatzen dituzten enpresek hobetu egiten dituzte enpresaren eta interes-taldeen arteko harremanak, eta lehia-abantaila izan daitezkeen onura hauek lor ditzakete:
Langileak inplikatuagoak sentitzen dira enpresan; beraz, hobetu egiten da haien errendimendua, eta, horrekin batera, produktibitatea.
Hornitzaileek eta banatzaileek tentsioak kentzeko moduan eta harremanak errazteko eta eraginkorragoak egiteko moduan egiten dute lan eragiketa logistikoetan eta hornikuntzazkoetan.
Bezeroen konfiantza handitu egiten da, leialagoak dira enpresarekiko, eta, hala, salmenta gehiago lor daitezke marketin-kanpainetan gutxiago inbertituz.
Berekin ekarri ohi du kalitate-sistema ezartzea; horri esker, hobetu egiten da enpresaren kudeaketa, eta enpresa eraginkorragoa, produktiboagoa, lehiakorragoa eta errentagarriagoa egiten du.
Etikoak ez diren jokabideetatik datozen kostuak saihesten dira; besteak beste, legez kanpoko komisioak ordaintzea (hori ustelkeria da) eta prestigio soziala galtzea (marketinean inbertsio handiak eginez berreskuratu behar da).
Berrikuntzak sortzeko aukera handiagoa dago, konfiantza- eta lankidetza-giroan sormena gara baitaiteke, eta, hortaz, ideia berriak sortu.
Hala ere, kode etikoak dituzten, beren sektorean liderrak diren eta etekin handiak dituzten multinazional batzuek jokabide ezmoralak izaten dituzte.
Hauek dira horren arrazoiak:
Zuzendari batzuek ez dute sinesten negozioen etikan, eta marketin korporatibo gisa erabiltzen dute, oso moralak ez diren jarduerak ezkutatzeko.
Kode etikoak nahasgarriak, oso orokorrak eta lausoak dira; beraz, ez dira aplikatzen praktikan.
Etika-batzordeetako pertsonak zuzendarien mende daude hierarkikoki, eta zuzendari horiek hartzen dituzte, hain zuzen, erabaki ez-etikoak.
Irizpide etikoak aplikatuz gero, enpresek ezin dituzte baliatu irabazi handikoak diren baina bidezkoak eta gardenak ez diren negozio-aukerak.
Jarduera komertziala arautzen duten lege batzuk kentzera jo behar duen askatasun-elementu gisa aldarrikatzen da etika; ondorioz, arautu gabeko jarduera-esparrua handitu egiten da, eta horrek mesede egiten die aginduak betetzeko asmorik ez dutenei.
3. Irudi korporatiboa
Kudeaketa etikoaren hautua egin duten enpresek horren berri eman behar diete interes-talde guztiei argi eta zehatz; jakinarazpen hori irudi korporatiboaren bidez egiten da.
Enpresak bere ingurune sozioekonomikoan duen esanahiari buruz gizarteak pentsatzen duena da irudi korporatiboa.
Hauek dira irudi korporatiboaren ezaugarriak:
Oro har, jendearentzat erakargarria izateko diseinatzen du enpresak irudi korporatiboa.
Enpresaren kultura eta haren jokabide etikoa transmititzea du helburu.
Enpresak ez du erabat kontrolatzen, hura sortzean kanpoko eragile batzuek hartzen baitute esku, hala nola komunikabideek eta interes-taldeek.
Beraz, enpresako marketin-sailak etengabe egon behar du adi gizarteak jasotzen duen irudia enpresak helarazi nahi duen bera izan dadin.
Irudi korporatiboak enpresarentzat duen garrantzia irudi korporatiboak betetzen dituen zereginetan oinarritzen da.
Irudi korporatiboaren zereginak eraginkortasunez gara daitezen, irudiak identitate korporatiboaren plan baten azken produktua izan behar du.
Enpresaren zuzendaritzak diseinatutako eta marketin-sailak gauzatutako planifikazio-prozesu baten emaitza da identitate korporatiboaren plana. Haren helburua da enpresaren identitatea grafikoki adierazten duen araudi zehatz bat formalizatzea.