Etika, Ekonomia eta Justiziaren Oinarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,62 KB
Ekonomia Etikorantz
Ekonomia gizabanakoen beharrak asetzeko eta baliabideak banatzeko egiten diren jardueren multzoa da. Ekonomiak eta enpresek ere badute erantzukizuna eginkizun demokratikoan. Aristotelesek, etxea zuzen administratzean datzala esan zuen, baina ekonomia bera eta krematistika bereizten zituen. Adam Smithek ekonomiaren eta etikaren arteko lotura azpimarratu zuen. Interes hori justizia sozialaren esparruan sartu beharra da. Amartya Senek pertsonaren zerbitzura jarritako bestelako ekonomia batez mintzo zaigu: benetako askatasuna. Pobrezia-maila eta desparekotasun maila handiak direnean, ekonomia-hazkundeak ez du zerikusirik aurrerapen moralarekin. Ekonomia etikoa oso bestelakoa da: gizarte-ordena ekitatiboago eta ekologikoago bat lortzeko dihardu. Ekonomia egiten duten bakarrak ez dira merkatuak eta enpresak, ordea.
Desatxikimendu Demokratikoa
Demokrazia gaur egun nolako egoeran dagoen ikusita, arazoak daudela agerikoa da. Erronka nagusietako bat parte hartzerik eta inplikaziorik eza da. Oraingo arazorik behinena desatxikimendua da. Herritarrek urrun dakusate ordezkari bidezko sistema. Egia da inork ez duela sistema demokratikoaren legitimitatea auzitan jartzen. Ondorioz, herritar pasiboak sortzen dira. Egoera horren zergatiak bilatzen hasita, hainbat arrazoi aurkitzen ditugu:
- Frustrazioa;
- Ordezkari politikoei ez sinestea, ustelkeria erabat zabalduta baitago;
- Nahigabea (errealitatea aldatzeko boterea benetan dutenak guk hautatutakoak ez direlako irudipena);
- Kolonialismo ekonomikoa;
- Alderdi politikoen barruko demokrazia falta.
Justizia: Lege Naturalaren Ikuspegia
San Tomas Akinokoak justizia bi lege mota betetzean datzala esan zuen:
- Lege naturala: arrazoimenak azaltzen digu hura, eta ongia bilatzera bultzatzen gaitu.
- Lege positiboa: agintariek ezartzen dute, eta lege naturalean oinarrituta egon behar du; bestela ez baita bidezkoa.
Antzinako filosofia estoikoan ere ageri da beste oinarri bat: pertsonak Jainkoaren irudiko eta haren seme-alaba garelako hartu behar direla elkar berdintzat. Honek jarraitzaile asko ditu gaur egun, batik bat kristau-fededunen artean. Bestalde, zenbait filosofok nabarmendu dutenez, naturaz edo izatez garen horri jarraitzea ez da bide egokia, era askotara uler baitaiteke zer den naturala edo berezkoa.
Justizia: Onura Maximizatzea
Printzipio utilitaristen arabera, ahalik gehienei ahalik eta zorion handiena eragiteak izan behar du helburua. Benthamen eta Stuart Millen ikuskeran, mina txikia eta zoriona handia direneko egoera da onura. Komunitateari oro har onuragarriena zaion hura egin behar du estatuak. Justiziari buruzko ikuskera horri zenbait kritika egin izan zaizkio:
- Zoriona ulertzeko modu bakarra ez dagoenez, estatuak ez luke zorion eredurik inposatu behar.
- Onuragarritasun-irizpideak ez du kontuan hartzen nola banatzen diren etekinak eta kargak herritarren artean.
- Eskubideei eta askatasunei ez zaie inolako balio intrintsekorik aitortzen.
Justizia: Berdintasun Proportzionala
Aristotelesek hiru justizia mota bereizi zituen:
- Banatze-justizia: ohoreak, aberastasunak eta bestelako gizarte-zerbitzu eta -ondareak komunitateko kideen artean berdintasuna eta oreka gordez banatzen direla bidezkoa da.
- Trukaketa-justizia: emandakoaren balio bereko zerbait jasotzea dela bidezkoa da.
- Zuzentze-justizia: egindako delituarekiko orekatua eta proportzionala izan behar duela zigorrak.