Etika, Determinismoa eta Filosofia Politikoa: Oinarriak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 11,73 KB
Determinismoa eta Askatasuna
Baldintzatuta egotea: Erabat aske ez izatea, baina nahikoa askatasun dugula gure ekintzen jabe eta erantzule garela ohartzeko.
Determinatuta egotea: Askatasun txikiena ere ukatzea.
Determinismo motak
- Zientifikoa (Mekanizista edo Fisikoa): Unibertsoa, materia, baita gizakia ere, determinatuta daude.
- Biologikoa-Genetikoa: Gure biologiak eta geneek determinatzen gaituzte.
- Fisiologikoa: Ekintza askeak asko landutako erreflexu baldintzatuak dira.
- Ekonomikoa (Marx): Azpiegitura ekonomikoak eta historiako etapen giza kontzientziak determinatzen gaituzte.
- Soziala: Gizarteak bultzatzen eta determinatzen gaitu gure erabakietan. Taldeak presioa egiten du gizabanakoarengan (ohituretan, baloreetan, moralean, pentsamenduetan…), baina askotan presio horretaz ez gara kontziente. Gizarteak eragina du gure pertsonalitatean eta jokabideetan.
- Hezkuntzaren Determinazioa: Hezkuntzak determinatuko du gure izaera eta jokabidea.
- Kosmologikoa: Patuan sinestea suposatzen du.
Morala eta Ekintza Moralak
- Morala: Gizakiak, izaki librea eta arduratsua den aldetik, bizimodua antolatzeko erabiltzen dituen arauak. Arau horiek guk sortu ditugu arrazoiaren bitartez.
- Etika: Moralari buruzko gogoeta egiten duen filosofiaren arloa.
- Deontologia: Lanbide bakoitzaren etika aztertzen duen etikaren adarra da (adibidez, medikuen kode deontologikoa: Primum non nocere).
Arau Moralak
- Autoobligazioa: Gizabanakoak araua betetzeko betebeharra sentitzen du, besteen txaloak edo aprobazioa espero gabe (norberak bere buruari behartzen dio modu batean).
- Unibertsaltasuna: Guztiontzat balio behar dute.
- Baldintzarik ez izatea: Arau morala berez ezartzen da, eta ez du beste helbururik.
Gizakia, Izaki Erantzulea
Gizakia askea den unetik, erantzulea da, izan ere, egiten dituen ekintzek ondorioak dituzte (norbait hiltzen bada → kartzela).
Erantzunkizuna: Zerbait borondatez egiteagatik gure gain hartzen dugun betebeharra edo ondorioa (adibidez, norbaiti gezurra esatea).
Erantzunkizun motak
- Kanpokoa: Besteengan arrastoa uzten dute.
- Barnekoa: Norberarengan arrastoa utzi (errealizatua sentitu, eraiki, definitu, kaltetu…).
Laburpena:
- Animaliak → Ez dira askeak → Arau moralik ez → Ez dira erantzuleak.
- Gizakia → Askea da → Arau moralen menpe → Erantzulea da.
Sofistak eta Sokrates
Sofistak
Grezian, K.a. VI. mendetik aurrera. Hiriak handitzen hasi ziren, eta antolatzeko moduak konplexuagoak bihurtu. Klase sozial berria jaio zen, eta aristokrazia zaharrari aurre egin zion (baita beren balioei ere).
Grezian demokrazia ezartzeko benetako bultzada sofistek eman zuten:
- Asko bidaiatzen zutenez, ideia berriak ekarri zituzten beste hirietatik.
- Gizakiaren inguruko hausnarketak egiten zituzten (Kosmologia > Filosofia Antropologikoa).
- Botere politikoa merkatarietara pasa zen.
Sofisten jarrera filosofikoak (demokraziarako egokiak, legeak adostasunez erabaki baitziren):
Jarrera Filosofikoak
- Eszeptizismoa: Gizakia egiara irits ezin daitekeela dioen jarrera. Gizakiak pentsatzen duen guztia iritziak dira, denak balio berdinekoak. Teorikoa eta morala izan daiteke (gauzen esentzia ezin da ezagutu).
- Erlatibismoa: Norberarentzat egia da egia iruditzen zaiona, eta ongia, ona iruditzen zaiona.
Bigarren Belaunaldia
Legeak konbentzionalak (adostasunez egindakoak) eta arbitrarioak (ongiarekin zerikusirik ez) izan behar ziren. Ona eta txarra zer den definitzeko egia absoluturik ez. Askok gizakien arteko berdintasuna defendatzen zuten.
Sokrates
Giza arrazoia, indukzioaren bitartez, gai da gauzen esentzietara iristeko, hau da, egia ezagutzeko.
- Jarrera Politikoa: Antidemokrata da. Ez du onartzen legeak konbentzionalak izatea. Sokratesen ustez, legeak ongian oinarrituta egon behar dira.
- Jakintza: Gizakiak zentzumenak bakarrik erabiltzen baditu, iritzia izango du; arrazoimena erabilita, zientzia lortuko du. Zientzia (jakintza arrazionala) beharrezkoa da, emaitza ez baita zentzumenek ematen duten jakintza aldakor eta partikular bat.
- Kezka Nagusia: Gizakiaren bizimodua aztertzea.
- Zoriontasuna: Ongia ezagutzea eta praktikatzea.
Intelektualismo Etikoa
Sokrates zientziaz (jakintza arrazionala) ari denean, etikari eta bertuteari egiten dio erreferentzia.
- Bertutea: Ongia egitean datza.
- Inork ez du gaizkia nahita egiten. Izaki bizidun guztiak ongia nahi dute bere buruarentzat. Horregatik, norbaitek gaizkia egiten badu, ezjakintasunagatik ari da.
- Zientziak bertutea dakar (ongia ezagutzeak ongia egitea dakar).
Sokratesen Heriotza
Sokrates heriotzara kondenatu zuten demokraziarentzat arriskutsua zelako. Injustiziak eta erlatibotasuna agerian utzi zituen. Gazteak usteltzen zituela egotzi zioten. Demokratek heriotza zigorra ezarri zioten, baina gero erbestera joateko aukera eman zioten. Ez zuen onartu, eta zikuta (landare pozoitsua) edanez bere buruaz beste egin zuen.
Zoriontasunaren Bila: Xedeen Etikak
Historian zehar hainbat etika egon dira gizakia zoriontsu izateko egina dagoela adierazi dutenak. Gizakiaren helburuak osotasuna, autogaratzea eta perfekzioa izango lirateke.
Jarduera bakoitzak xede bat dauka (norbere “ona”):
- Jatea → gosea kentzea.
- Estudiatzea → gainditzea.
Xedeak hierarkikoki antolatuta daude.
1. Eudemonismoa (Aristoteles)
Azken xedea zoriontasuna lortzea helburu duen korronte etikoa.
Zertan datza zoriontasuna? Plazerarekin? Osasunarekin? Aberastasunarekin?
Aristotelesen arabera, horiek ez dira xedeak, bideak baizik (azken xedea lortzeko bideak, alegia). Adibidez: Estudiatu > ikasi/gainditu > mailaz pasa > Batxilergoa egin > (...) > On Gorena lortu (zoriontasuna eta azken xedea).
- Zoriontasun iturri handiena jakinduria da.
- Bertutea ez dago muturretan, erdian dago (el justo medio).
2. Hedonismoa (Epikuro)
Azken xedea plazera lortzea. Bizitzaren xedetzat plazera hartzen duen ikusmoldea/etika/jarrera filosofikoa. Plazeraz gozatzeko arrazoiak gidari, bestela zoritxarra etor liteke.
Hiru Desira Nagusi (Ataraxia lortzeko)
Desira hauek betetzean ataraxia lortu (barne bakea):
- Naturalak eta beharrezkoak: Ura edatea (desira hauek asetu).
- Naturalak eta ez beharrezkoak: Desira erotikoak (desira hauek kontrolatu).
- Ez naturalak eta ez beharrezkoak: Erretzea (desira hauek ahalik eta gehien saihestu).
Bertutea: Dagokigun funtzioa ondo betetzea.
- Bertute Etikoak: Ekinaren ekinez lortzen direnak (zuhurtasuna, neurritasuna, sendotasuna…).
- Bertute Dianoetikoak: Gure alderdi intelektualarekin eta arrazionalarekin lortutakoak.
3. Estoizismoa (Zenon Zitikoa)
Garai helenistikoan sortu zen eskola filosofikoa. Nik kontrolatu ezin ditudan gauzak onartu egin behar ditut.
4. Utilitarismoa (David Hume, XVIII. mendea)
Moralaren aginduek eta arauek oinarria sentimenduetan dute (≠ arrazoian).
- Jokabide Onak: Norbaiti mesede egiten dietenak.
- Jokabide Txarrak: Norbaiti kalte egiten dietenak.
Sinpatia sentimendua (enpatia) gizartearekiko. Erabilgarria dena ona da (erabilgarria banakoarentzat eta gizartearentzat).
Jeremy Bentham-en Garapena
Gizakiaren gertaera neurgarri bakarrak plazera eta mina dira.
Interesaren Printzipioa: Gizakiak bere interesak bilatzen ditu, mina ekiditea eta plazera lortzea. Interesaren printzipioa zoriontasunaren printzipioa da.
Hala ere, plazer guztiak ez dira berdinak. Besteei gogobetetzea ematetik datozenak dira garrantzitsuagoak.
Betebeharren Etikak
Etika hauen ezaugarriak:
- Ona eta txarra ekintzak egiteko moduaren araberakoak dira, ez hainbeste ekintzen edukiaren araberakoak.
- Asmoari edo borondate onari ematen diote garrantzi handiagoa.
Betebeharren etikek Hebrearren bizitzan zuten oinarria (judutarren herrian).
1. Kanten Etika (XVIII. mendea)
Ilustrazioaren idealen parte (arrazoia sineskerien beharrean aurrera egiteko erabili behar dela planteatu zuen garai historikoa). Kanten ustez, beti besteen mende gaude, eta norberak bere kabuz pentsatzera eramaten gaitu ("Sapere aude" → ausar zaitez ezagutzera). Optimismoa.
"Arau moralak eta balioak ezin zaizkio gizakiari kanpotik aplikatu, gizakiaren askatasuna eta duintasuna suntsitzen baitu."
Kanten Morala: Autonomia
- Autonomoa: Arau moralek gizakiaren baitatik etorri behar dute, norberaren arrazoimenetik. Gizakiak bere buruari legeak eta aginduak jartzen dizkio.
- Heteronomoa: Beste batek aginduak jartzea (Jainkoak, erregeak...).
Betebeharra arrazoitik dator. Ekintzak onak edo txarrak egiten dituen borondatearen araberakoak dira.
Inperatiboak
- Inperatibo Hipotetikoak: Baldintzapean egitea eskatzen duena.
- Inperatibo Kategorikoak: Baldintzarik gabe, modu absolutuan ezartzen dena. Unibertsalki kategorikoa, Kantentzat hau da garrantzitsua.
Garrantzia ez dago ekintzan, borondatean baizik. Etika formala da, ez digu "zerbait" esaten, "nola" baizik. Kantentzat arrazoia eta hortik datozen inperatiboak berdinak dira guztientzat, unibertsalak. Erlatibotasunik ez.
Politika: Estatuaren Oinarri Filosofikoak
Politika (Polis): Polisa antolatzeko modu bat. Polisari, hiriari, errepublikari (res publica) dagokiona. Arazo publikoei eta estatuaren gobernuari dagokiona.
Legitimotasuna (Zilegitasuna): Boterearen jatorriari egiten dio erreferentzia. Hau da, boterea nola justifikatzen den.
1. Botere Politikoa Antzinako Grezian
Antzinako inperioetan (Tigris, Eufrates ibai inguruetan zeudenak), botere politikoa jainko batean justifikatzen zen.
K.a. V. mendea eta gero, Greziako herritarrak aristokraziarekin eta tiranoen boterearen aurka agertu ziren. Hainbat pentsalarik boterearen oinarri jainkotiar haiek ukatu zituzten (Anaxagoras, Protagoras, Prodiko).
Sofistek demokraziaren sustatzaile ziren klase sozialen eskura jarri zuten euren "Jakinduria":
- Ezin da egia ezagutu (komenigarritasuna).
- Dena erlatiboa da.
- Komenigarria dena da ona.
- Legeak onak izango dira komenigarriak diren neurrian.
Sofisten ustez ez dago naturan (physis) oinarritutako legerik, konbentzioaren (nomos) ondorioz baizik.
2. Justizia eta Politika Platonen Arabera (Platonen Politeia)
(Sofistak ≠ Sokrates, Platon)
Platonen ustez, demokrazia zen Greziako gaitz guztien sorburua. Sokratesen heriotz zigorraren ondorioz (demokratek bultzatutakoa) Platonek demokrazian zuen fedea galdu zuen.
Platonen ustez, gizaki guztiak ez gaude prest gobernatzeko. Sistema aristokratiko bat proposatu zuen, non klase bakoitza bere bertutearen arabera bizi den (orduan justizia lortzen da).