Etika eta Balio Moralak: Teoriak eta Mailak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,26 KB

Kohlbergen Moralaren Garapenaren Mailak

Lehen Maila: Prekonbentzionala

Pertsonek planteamendu indibidualak baino ez dituzte egiten, gizarte bateko kide direla kontuan hartu gabe.

1. Etapa: Obedientzia eta Zigorra

Haurrek modu heteronomoan jokatzen dute, helduen arauak itsu-itsu betez. Zigorrari dioten beldurrak arautzen du beren portaera; arauak finkotzat eta aldaezintzat hartzen dituzte.

2. Etapa: Indibidualismoa

Haurrek onartzen dute pertsona bakoitzak bere arauak izan ditzakeela, baina beren arauak indibidualismoan oinarritzen dituzte. Beraz, komeni zaidanaren arabera, niretzat onak diren arauak negoziatuko ditut zurekin.

Bigarren Maila: Konbentzionala

Pertsonek badakite kolektibitate bateko kide direla, eta horren arabera arrazoitzen dute. Arau moralak bat datoz norbera kide den taldeak agindutakoarekin.

3. Etapa: Besteekiko Egokitzapena

Besteek gugandik espero dutenera egokitzea da helburua.

4. Etapa: Gizarte-Ordenari Eustea

Denek ontzat hartzen dituzten arau eta lege horiek zorrotz betetzea da zuzen jokatzea, gizarte-ordenari eustea helburu hartuta.

Hirugarren Maila: Poskonbentzionala

Arau moralak erabaki arrazional eta autonomoetan oinarritzen dira. Arauak ez daukate zertan gizarteak onartutako legeekin bat etorri.

5. Etapa: Eskubide Indibidualak Errespetatzea

Gizartea inork urratu ezin dituen zenbait eskubideren aitorpenean oinarritzen da. Zuzen jokatzea, beraz, eskubide horiek bermatzen dituzten erabaki demokratikoak errespetatzea da.

6. Etapa: Printzipio Moral Unibertsalak Babestea

Gizaki guztiekin inpartzialtasunez jokatzea; horixe da zuzen jokatzea. Gutako bakoitzaren jokabide-arauek pertsona guztien duintasuna errespetatu behar dute.

Balio Motak

  • Balio utilitarioak: Helburu bat lortzeko erabiltzen diren bitartekoekin lotuta daudenak; eraginkortasuna eta erabilgarritasuna dira haien ezaugarri nagusiak.
  • Balio bitalak: Indarra, ongizate fisikoa…
  • Balio zientifikoak: Zorroztasun intelektuala eta zehaztasuna.
  • Balio estetikoak: Edertasuna, harmonia eta adierazkortasuna.
  • Balio erlijiosoak: Santutasuna, transzendentzia eta salbamena.

Teoria Etiko Nagusiak

Intelektualismo Morala

Arrazoimena moralaren oinarria dela dioten teoria etikoak. Jarrera horren alde egiten dutenen arabera, zerbait ondo edo gaizki dagoen jakiteko, adimenaz baliatu besterik ez dago. Sokrates, Platon eta Kant izan dira haren defendatzaile nagusiak.

Emotibismo Morala

Intelektualismo moralaren aurkako ikuskerari esaten zaio. Haren aldekoen iritziz, gure uste eta epai moralak ez dira arrazoimenean oinarritzen, sentimenduetan baizik. Emotibistek diote gure sentimendu eta emozioen arabera bereizten ditugula jokabide eta ekintza zuzenak eta okerrak.

Unibertsalismo Morala

Filosofo batzuen ustez (Platon, adibidez) arau unibertsalak daude, pertsona guztiei maila berean eragiten dietenak. Oinarri-oinarrizko arau horiek garai eta leku guztietako pertsonei eragiten diete. Adibidez: erailketa, intzestua eta gezurra.

Erlatibismo Morala

Teoria honek dio arau eta balio moral guztiak egoeraren araberakoak direla. Beraz, ez dago arau moral unibertsal baliozkorik. Sofistak, adibidez, erlatibistak ziren.

Balioak (Scheler)

Schelerrek uste zuen badirela beste guztien aldean oso bereziak diren balio batzuk: balio etikoak. Hala nola: adorea, eskuzabaltasuna eta justizia. Balio horiek ezin zaizkio sekula gauza bati egokitu, eta horrek bereizten ditu balio moralak gainerako balioetatik. Giza portaera deskribatzeko eta ebaluatzeko erabiltzen ditugunean dute zentzua balio etikoek. Schelerren ustez, balioak baldintzagabeak, unibertsalak eta beharrezkoak dira.

Morala eta Legea

MORALA:
Jokabide-arau indibidualak
Norberaren kontzientzia sorburu
Barnetik (autonomia)
Arau moralak ez betetzeak damua eta kontzientziaren harra ekartzen ditu
LEGEA:
Betebeharreko arau sozialak
Gizarte barruan egindako akordioa sorburu
Kanpotik (heteronomia)
Legea ez betetzeak zigorra dakar

Entradas relacionadas: