ETEak eta Multinazionalak: Ezaugarriak, Nazioartekotzea eta Legeak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,87 KB
Multinazionalak eta ETEak: Ezaugarriak eta Lege Esparrua
Barne-merkatuak enpresa baten hazkundea mugatzen duenean, nazioarteko merkatuetara hedatzen da. Nazioartekotzea modu desberdinetan gauzatu daiteke: atzerrira produktuak saldu (esportatu), etab.
Nazioartekotzea eta Multinazionalak
Multinazionalak ekoizpen gaitasun handia duten korporazioak dira, enpresek merkatu berriak bilatzerakoan sortutakoak. Multinazionalak enpresa-multzoak dira:
- Horietako bat matrizea da, eta jatorrizko herrialdean jarraitzen du.
- Gainerakoak bere menpeko filialak dira, eta beste herrialde batzuetan daude.
Filial hauetako asko herrialde azpigaratuetan ezartzen dira askotan, herrialde horiek eskaintzen dizkieten abantaila ekonomiko, zerga eta lan abantailak direla eta.
Enpresa Txiki eta Ertainak (ETEak)
ETEak, aldiz, langile kopuruaren eta fakturazio bolumenaren arabera txikiak edo ertainak diren enpresak dira. Estatuko enpresen %90a osatzen dute. Normalean ETEen kapitala pertsona bakar batena edo bazkide gutxi batzuena izaten da.
ETEen Ezaugarri Negatiboak
- Enpresa prestakuntza urria: Enpresaburuak ezagutza tekniko gutxi izaten ditu.
- Finantza gaitasun gutxi: Enpresa familiarrak izaten dira, eta hazteko finantza baliabideak aurkitzea zaila egiten zaie.
- Zaharkitzapen teknologikoa: Aurrerakuntza teknologikoetara egokitzeko zailtasunak izaten dituzte.
ETEen Ezaugarri Positiboak
- Antolakuntza malgua: Langile kopurua txikia izaten denez, antolatzerakoan malgutasun handiagoa dago.
- Langileen integrazioa: Langileak oro har enpresan integratuta egoten dira.
- Merkatuko zirrikituak aprobetxatu: Enpresa handiek merkatuan uzten dituzten espazioak aprobetxatzen dituzte eta enpresa handiak heldu ezin diren tokietara heltzen dira.
- Enplegu sortzaileak: Enpresa handiek baino lanpostu gehiago sortzen dituzte, kapitalean inbertitzeko finantzazio falta dutenez, giza baliabide gehiago erabiltzen dituzte.
ETEen Etorkizuna eta Garapen Iraunkorra
ETEen garrantzi sozial eta ekonomikoa kontuan izanda, administrazio ezberdinek bidea erraztu beharko liekete garapen eredu iraunkor bat aurkitzeko.
Gomendioak:
- Bezeroei zerbitzu zuzena bultzatu.
- Produktuen kalitatea hobetu.
- Eskaera aldaketei azkar erantzun.
- Jarduera etengabe berritzea ziurtatzeko plana izan.
- Hazkunde aukerei ez uko egin eta joera kontserbatzailea apurtu.
Enpresaren Betebehar eta Eskubideak (Lege Esparrua)
- Kontabilitate arauak
- Enpresak burutzen dituen merkataritza-eragiketak kontabilitate liburu batzuetan jaso behar ditu.
- Lehia
- Merkatuetan lehia bermatzeko eta hura leiala izango dela ziurtatzeko zenbait lege egin dira. Lehiaren Defentsarako Legeak lehia eragozten duten praktikak saihesten ditu.
- Publizitatea
- Publizitatearen Lege Orokorrak publizitatea eremu zintzo batean egitea bilatzen du, hirugarrenei kalterik sortu gabe.
- Industri Jabetza
- Estatuak zenbait arau sortu ditu industri jabetza babesteko. Patenteen eta Marken Legeak asmakizun eta teknika berrien sortzaileak babestea bilatzen du.
- Kontsumitzaileen Defentsa
- Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Legeak kalte-ordainak jasotzeko eskubidea aitortzen die ondasunak kontsumitzerakoan kalteak jasan dituztenei.
- Merkataritza Erregistroa
- Enpresek eratzen direnean, erregistro honetan inskribatu beharra dute.