Estrukturalismoa eta Kritika Berria: Greimas eta Barthes
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,09 KB
Estrukturalismoa: Greimas eta Antihumanismoa
Greimasen proposamena: Narrazioaren egiturak
Narrazioaren estrukturak edo sistemak nolakoak diren aztertuko dute. Dena objektiboa, zientifikoa izango da. Proposamenak hizkuntzalaritzarekin estu-estu lotuko dituzte. Ikertzaile hauek narrazioaren atzean ezkutatzen den sistema aurkitu nahi dute. Sistema orokorra izango da. Eleberriak, ipuinak... sistema horren adierazpen indibidualak izango dira.
Greimasek narrazio-gramatika unibertsala egin nahi du. Orain arte gizakiaren itxurako pertsonaiak egin dira. Greimasentzat pertsonaiak ez dira garrantzitsuak, “aktanteak” baizik. Hau da, funtzioak betetzen dituztenak. Aktanteak pertsonaiak dira, bai, baina ideiak, edozein motatako izakiak ere izan daitezke. Pertsonaiez gain, beste motatako elementuak ere izan daitezke aktanteak.
Hiru bikoteen eredua proposatzen du, guztira sei aktantez osatua: subjektua/objektua; bidaltzailea/jasotzailea; laguntzailea/aurkaria.
Antihumanismoa eta Idazlearen Heriotza
Estrukturalismoa antihumanista da. “Idazlearen heriotza” aldarrikatzen dute. Orain arte testuaren atzean idazlea zegoen. Estrukturalistek idazleari ez zioten garrantzirik ematen. Orain arte testuaren esanahiaren iturria idazlea dela defendatu dute.
Estrukturalistentzat testuaren esanahiaren iturria hizkuntza da. Idazleak idazten du, baina ez du erabakitzen idazleak berak zer idazten duen, hizkuntzak baizik. Idazleek ez dituzte ideia, hitz eta forma literario berriak sortzen, baizik eta aurretik dagoen konbentzio sistema batetik hartzen dituzte ideiak, hitzak eta formak. Testu bakoitzaren esanahiaren iturria sistema horretan dago.
Intertestualitatea agertzen da. Testuek aurreko testuetatik hartzen dituzte gaiak, formak... Beste testuekin erlazionatzen dira. Testu literarioak aurreko testuak kontuan izanda sortzen dira. Orduan, idazlearen mende egon beharrean, literatura sistemaren mende egongo dira. Erromantizismoak proposatutako idazle jenioa alde batera utziko dute. Testuek errealitatearekin daukaten lotura ezeztatzen dute. Literaturak ez du balio errealitatea ezagutzeko. Ez dio erreferentziarik egingo, literaturaren esanahia hizkuntzatik eta literatura sistematik sortzen delako.
Ondorioz, idazleak galdutako garrantzia irakurleak irabaziko du. Irakurleari ematen diote garrantzi gehiena, irakurleak deskodifikatzen duelako mezua eta esanahia ematen diolako. Esanahia desberdina da irakurle bakoitzarentzat. Horregatik, esanahi ugari aurkituko ditugu, nahiz eta horiek mugatuak izan. Zein interpretazio onartu daitekeen eta zein ez aztertzen dute.
Nouvelle Critique eta Roland Barthes
Sarrera eta Oinarriak
Estrukturalismoaren kontrako erreakzio gisa, Nouvelle Critique taldea sortu zen. Roland Barthes eta beste kide batzuek osatzen zuten.
Kritika berri honen oinarriak:
- Ideologia desberdinekin lotuta: Literatura kritika eta teoria ideologia desberdinekin lotuta agertuko zaizkigu. Besteak beste, marxismoa, psikoanalisia eta existentzialismoa.
- Interpretazio-aniztasunaren alde: Aurreko kritika tradizionalak testu baten atzean esanahi bakarra zegoela defendatzen zuen. Kritiko berriek testu bakoitzean esanahi ugari daudela proposatzen dute. Kritiko berrien helburua interpretazio koherenteak, logikoak aurkitzea izango da.
- Kritika bigarren graduko literatura da: Literaturaren kritika egitean, literatura egiten dela defendatzen dute (metodo inpresionista). Kritikak metaliteratura egingo du. Hau da, literatura testu batean literaturari berari buruzko gogoetak aurkituko ditugu.
Roland Barthesen Ekarpen Nagusiak
- “Autorearen heriotza”: Artikulu hau 1968an argitaratu zuen. Idazlearen heriotza aldarrikatzen du bertan. Hizkuntza da testuan hitz egiten duen hots bakarra. Hizkuntza autoerreferentziala da, bere buruari buruz hitz egiten baitu.
- Literaturatik testu eta idazkuntza kontzeptuetara: Kontzeptu hori izendatzeko, literatura terminoa izendatzeko izen berriak proposatzen ditu. Hala nola, testua, idazkuntza... Testua da garrantzitsua. Literaturarekin erlazionatutako elementuak (idazlea, errealitatea...) ezabatzea proposatzen du. Testua leku bat da, eta hor hizkuntza agertzen zaigu. Leku horretan idazlea galdu egiten da, hizkuntza eta konbentzioa garrantzitsuagoak direlako. Hizkuntzaren esanahi desberdinek osatzen dute testua.
- Testuetan esanahi ugari agertzen dira: Testua zerbait irekia da, esanahi ugari batu daitezkeen lekua. Irakurlearen bidez agertuko dira esanahi horiek. Irakurleak, alde batetik, koherentzia emango dio testuari eta esanahi horien batasuna lortuko du. Garai desberdinetan interpretazio desberdinak aurkituko ditugu.
- Literatura sistema funtzionala da: Konstante bat eta aldagai bat ditu. Testua konstantea da, eta garaia eta kultura aldagaiaren parte izango dira. Garai desberdinetan aurkituko dira testua eta irakurgaia. Testuaren interpretazioak guztiz aldakorrak dira. Horiek ulertzeko hainbat ezaugarri hartu beharko dira kontuan.