Estratifikazio Soziala: Unibertsala al da?
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,92 KB
Sozialista utopikoek, gutxiengo erlijiosoek eta duela gutxiko kontrakulturetako kideek ahaleginak egin dituzte gizarte harreman berdintasunik eza desagerraraziko duten komunitateak ezartzeko. Gizarte zientzialariek gizarte guztietan aurkitu dute desparekotasuna, baita sinpleenetan ere. Estratifikazioa unibertsala da; hau da, gizarte guztietan daude nolabaiteko desberdintasun sozialak bertako kideen artean. Baina zergatik garatu da desberdintasuna gizarteetan?
Ikuspegi funtzionalista
Galdera: Joango al litzateke inor urte luzez eskolara sendagile bihurtzeko, baldin eta diru kopuru eta errespetu berbera irabazi ahalko balu kaleko garbitzaile lanetan? Funtzionalistek ezetz diote, horregatik gizarte estratifikatua gauza unibertsala dela diote.
Davies eta Moore-ren ustez, gizarteak posizio sozialetan banatu behar ditu bere kideak. Hauek diote estratifikazio unibertsala dela, eta desberdintasun soziala beharrezkoa dela jendeak garrantzi funtzionaleko karguak betetzeko motibazioa izan dezan. Estratifikazioa sahiestu ezin bada, sarri diferentzialetarako azalpen funtzionalistak ez du argitzen aberatsen eta behartsuen artean dagoen desparekotasun handia.
Gatazkaren ikuspegia
Maxek bezala, gatazkaren gaur egungo teorialariek ere uste dute baliabide urriak lortzeko, gatazkara eraman behar direla gizakiak. Hala ere, Marxek klaseen arteko gatazka hartu zuen ardatz eta duela gutxiagoko teorialariek, berriz, analisia zabaldu dute, generoan, adinean eta beste alderdi batzuetan oinarritutako gatazkak ere sartzeko.
Dahrendorfen ekarpena
Dahrendorfen ustez, botere harremanen ondorioz interes berak dituzten gizataldez osatzen dira gizarte klaseak. Burgesiaz gain, gizarteko talde boteretsuenen artean sartzen ditu industria kudeatzaileak, legegileak, botere judiziala, gobernuko burokraziaren buruak…
Horrela, Marxek klase gatazkari jarritako azpimarra eta Weberrek botereari estratifikazio elementu gisa aitortutako garrantzia bateratu ditu. Botereduek statu quoari eusteko modu bat da gizartearen ideologia nagusia zehaztea eta gizarteratzea. Ideologia nagusi esaten zaio interes sozial, ekonomiko eta politiko indartsuak bere horretan mantentzen laguntzen dieten sinesmen eta praktika kulturalen multzoari.
Lenski soziologoaren ikuspegia
Kultura guztietan aurkitzen dugu bereizketa moduren bat. Lenski soziologoak, bilakaera soziokulturari buruzko bere ikusmoldean, deskribatu zuen nola ekonomia sistemak aldatu egiten diren beren teknologia konplexua bihurtu ahala.
Teknologiaren eta soberakinen eragina
Gizartea, teknologikoki aurrera egin ahala, ondasun superabit nabarmena ekoizteko gai bihurtzen da. Soberako baliabideak sortzen direnean, izugarri handitzen dira:
- Estatusean desberdintasunak agertzeko probabilitateak.
- Eraginean desberdintasunak agertzeko probabilitateak.
- Boterean desberdintasunak agertzeko probabilitateak.