Estepan Urkiaga: Euskal idazlea eta komandantea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,41 KB

Estepan Urkiaga, ezizenez Lauaxeta zen. 1905ean jaio eta 1937an hil zen. Apaiz izateko ikasketak hasi baina utzi egin zituen. Gerra Zibilean Euskal Gudarostean komandante izan zen. 1937an atxilotu, heriotza zigorra ezarri eta afusilatu egin zuten. EUSKALZALETASUNA: Latineko klasikoen itzulpenak egin zituen. 1929an “Euzkadi” egunkarian gai eta genero asko landu zituen: iritzi artikuluak, umorezko ipuinak, futbolari eta zinemari buruzko idatziak… Europako literatura hurbiletik jarraitzen zuen. Maila politikoan, EAJkoa zen eta mota guztietako ekimen kultural eta politikoak antolatzen zituen: irratsaioak, antzerkiak, euskarazko klaseak, hitzaldi politikoak, Emakume Abertzale Batza sustatzea… LITERATURA: Antzerki obrak idatzi zituen. Helburua abertzaletasuna hedatzea, transmititzea. Baina batez ere olerkiak idazteagatik gailendu zen. BIDE BARRIJAK 1931: Poesia berritu nahi zuen. Erromantizismotik urrundu zen eta hizkuntza berria eta gai berriak erabili zituen: maitasuna, existentzialismoa, heriotzari beldurra, poesiaren ahalmena gizartea aldatzeko… ARRATS BERAN 1935: Poesia herrikoiagoa da, ulerterrazagoa. Oinarrian pertsonaiengan oinarrituriko baladak eta erromantzeak ditu.

Entradas relacionadas: