Estekiometriaren Legeak eta Gas Idealen Ekuazioa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,19 KB

Estekiometriaren Legeak eta Kontzeptu Kimikoak

Erreakzio Kimikoa

Bi substantzia elkartzean edo substantzia bati zerbait egitean, substantzia berri bat sortzea.

Lavoisierren Legea: Masaren Kontserbazioa

Lavoisierren Ikerketak

  • Eztainua aztertu zuen.
  • Airea dagoen leku batean eztainua erre ondoren geratzen den substantzia kiskalia hasierako eztainua baino astunagoa da.
  • Osotasuna aztertu ondoren (metala eta airedun ontzia), honetaz ohartu zen:

    Osotasunak pisu bera du erreakzioaren aurretik eta ondoren.

Lavoisierren Legearen Definizioa

Erreakzio kimikoetan, erreaktiboen masa osoa eta erreakzioko produktuen masa osoa berdinak dira. (Masa kontserbatu egiten da).

Teoria Atomikoa

  • Atomoak ez dira sortzen ez deuseztatzen erreakzio kimikoetan.
  • Loturak hautsi eta atomoak beste era batera elkartzen dira.

Prousten Legea (Proportzio Definituen Legea)

  • Substantziek zein proportziotan erreakzionatzen duten jakiteko azterketak egin zituen.
  • Prousten Legea: Bi elementu edo gehiago konposatu bat osatzeko konbinatzean, elementuen arteko masa-erlazioa berbera da beti.

Mol Kontzeptua eta Masa Kimikoak

Avogadroren Hipotesia

Edozein substantzia bi partikula motaz eratuta egon daiteke:

  • Banakako atomoz
  • Molekulaz (bi atomo edo gehiago)

Mol Kontzeptua

  • Mol: Substantzia baten 6.022 · 1023 partikula dituen substantzia kantitatea.
  • Masa atomikoen eskala finkatu zen:
    • Elementu baten masa atomikoa da atomo baten masa, masa atomikoko unitateetan (u) adierazita.
    • Masa molekularra da molekula baten masa, u-tan adierazita.
  • Masa Molarra: Edozein substantziaren masa atomikoa edo molekularra, gramotan adierazita.
  • Oso zaila da laborategietan kopuru txiki horiekin lan egitea. Horregatik, masa atomikoak edo molekularrak adierazten dituen zenbaki berbera erabiltzen da, baina gramotan adierazita.
    • 1 u = 1.66 · 10-24 g

Mol Kopurua Kalkulatzeko

Mol kopurua adierazteko formula:

Mol kopurua = Gramo kopurua / Masa molarra

Kalkuluak Masekin Erreakzio Kimikoetan

Ekuazio bat doitzea: Ekuazio horretako atalek elementu bakoitzeko atomo kopuru berbera izan dezaten lortzea.

Gas Idealen Ekuazioa (edo Gas Perfektuen Legea)

  • Gas egoera aztertu zuten lehenengo zientifikoki.
  • Avogadroren Hipotesia: Gas baten bolumena proportzionala da gas horren mol kopuruarekin.

Gas Idealen Legea

Adierazpen matematikoa:

pV = nRT

Adierazpen hori Gas Idealen Legea da. R konstantea da gasen konstante unibertsala.

Ekuazioaren Parametroak

Gas idealen ekuazioan, unitate hauek erabili behar dira:

  • P: Presioa atmosferatan (atm) adierazi behar da.
  • V: Bolumena litrotan (l) adierazi behar da.
  • N: Dagokion gasaren mol kopurua adierazten du.
  • T: Tenperatura kelvinetan (K) adierazi behar da.
    • T (K) = 273 + T (ºC)

Entradas relacionadas: