Esteban Urkiaga Lauaxeta: Bizitza eta Obra
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,86 KB
ESTEBAN URKIAGA LAUAXETA (1905-1937)
Bizitza. Bizkaiko Laukizen sortua. Durangon egin zituen batxilergo-ikasketak, eta Loiolan jarraitu. Literaturako klaseek jarri zuten joera modernistarekin eta sinbolistarekin harremanetan. Gero, jesuita izateko asmoak utzi eta euskalgintzan egin zituen bere ahaleginak. Gernikan, bonbardaketa ondoren, Gasteizen fusilatu.
Obra.
Lauaxeta ere ez zen mugatu arlo poetikora. Kazetaritza, saiakera eta antzerkia ere landu zituen, politikan buru-bihotz sartua izateaz gain. Baina olerkia izan zen haren arlorik emankorrena. Lizardiri bezalaxe, bizitza labur egin zitzaion Esteban Urkiagari ere.
Bi olerki-liburu argitaratu zituen: Bide Barrijak (1931), Europako mugimendu modernisten euskal adierazpiderik argiena, eta Arrats Beran (1935), Garcia Lorcaren eragina erakutsiz, maitasunaz, heriotzaz eta gizakien ardurez ari dena.
Iritzi kritikoa.
Bizkaieraz eta garbizaleen eraginez idatzi izanak zail egiten ditu haren olerkiak, baina ez horrek bakarrik, gaiak ere ez baitira beti lehen irakurraldian ulertzeko modukoak. Modernisten ildoko adjektibazio aberatsak eta sinestesiek irakurketa lasaia eta arretatsua eskatzen dute.
Bide Barrijak.
Olerkari batzuetan, aurrekarien aztarnak non aurkituko azterketan jardun behar izaten dugu askotan. Ez da Lauaxetaren kasua. Berak aitortzen du, argi eta garbi, euskal literaturak Europako literaturaren txertoa beharrezkoa duela. Ez zion alferrik jarri izen hori bere lehenengo liburuari.
Olerkiaren definizio bat ematean, “erabateko eta benetako errealitatea dela” esaten du. Lauaxetaren olerkia, haren pentsamendua bezala, idealista eta sinbolista da. Sinboloak dira benetako errealitatea ezagutzeko eta gozatzeko.
Euskara hizkuntza.
Euskara hizkuntza landu gabetzat du, esan nahi lukeena esateko. Beharbada ez zuelako ondo ezagutzen euskarak bere ahozko tradizioan duen aberastasuna. Hain gazterik hila, ez zuen euskarazko herri literaturaren bitxi asko ezagutzeko betarik izan.
1914ko espainiar krausisten eragina ere nabaria du. Haiek aldarrikatzen zuten didaktikotasuna lortu nahi du olerkian berak ere.
Arrats Beran.
Bere bigarren olerki-liburuan, hurbilago dago Espainiako modernistetatik eta 1927ko belaunaldiko olerkari gazteengandik, haien alderdirik herrikoiena bereganatuz. Hizkuntzari dagokionez, obra hau aurrekoa baino errazagoa da. Erromantze erako olerki epikoek, narratiboek, toki zabala hartzen dute bertan. Lehenengo liburuan erromantiko eta modernista eta modernistatzat jo daitekeen adierazpide poetikoa, bigarrenean, modernista eta neopopulistatzat jo daiteke.
Lizardirenak bezalaxe, Lauaxetaren zenbait pasarte hautatu musikaturik dauzka Antton Valverdek.