Estatuko Administrazio Orokorraren Lurralde Antolaketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB

Estatuko Administrazio Orokorraren lurralde-antolaketa

Sarrera eta bilakaera historikoa

Estatuak bere lana Espainiako lurralde osora heltzeko organo batzuk sortzen ditu. Organo hauek kokatzeko, bi lurralde-esparru hartzen ditu kontuan: Autonomia Erkidegoa eta probintzia; beraz, administrazio periferikoa sortzen du.

Autonomia-erkidego mailako Gobernuaren ordezkaria

Autonomia-erkidego mailan, Gobernuaren ordezkaritzak antolatu ziren Konstituzioari jarraituz. Burua Gobernuaren ordezkaria da. Honek Gobernua ordezkatzen du. Autonomia-erkidegoan, bertako administrazio periferikoa zuzentzen du eta beste administrazioekiko harremanak bideratzen ditu.

LOFAGE legearekin figura hau berrindartu da eta ministerio gehienetako zerbitzuak horien azpian jarri ohi dira; beste zerbitzu batzuek, aldiz, zuzeneko lotura dute Madrilekin. Organo hau hiru helburu betetzeko eratu zen:

  • A. Estatuko administrazio periferikoa autonomia-erkidego batean zuzendu behar du.
  • B. Estatuko administrazio periferikoa autonomia-erkidego horretako administrazioarekin koordinatu behar da.
  • C. Gobernua ordezkatu behar du berak jorratzen duen autonomia-erkidego horretan.

LOFAGE delako legearekin figura hau berrindartu egin da, gobernadore zibilaren figura desagertu egin zelako. Gobernadore zibilak Gobernuaren Lehendakaritzaren azpian zeuden eta Herri Administrazioko ministerioekin lotuta zeuden. Organo honen eginkizunak dira:

  • A. Idazkariordeak izendatzea.
  • B. Urtero Gobernuari txosten bat bidaltzea, bere azpian dagoen administrazio periferikoaren jarduera azalduz.

Oso paper handia dute estatuaren segurtasunaren inguruan eta, hau dela eta, estatuko segurtasun-indarren buru da. Estatuko administrazio periferikoaren barruan, zerbitzu gehienak Gobernuaren ordezkaritzan kokatzen dira, baina posible da ministerioaren azpian zuzenean egotea.

Probintzia mailako Gobernuaren ordezkariordea

Gobernuaren ordezkariordearen lurralde-esparrua probintzia da. Hauen aurrekaria XIX. mendean sortutako gobernadore zibila da. Dakigun moduan, gobernadore zibila kolokan zegoen Konstituzioa eman eta gero. Azkenean, LOFAGE dela eta, gobernadore zibila desagertu zen, baina bere lekuan Gobernuaren ordezkariordea jarri zuten, eginkizun gutxiagorekin.

Gobernuaren ordezkariordeari buruzko definizio bat emateko: Estatuko administrazio periferikoaren burua da probintzia bakoitzean. Bere eginkizunak hauxek dira: batetik, probintzia mailan dauden ministerioetako zerbitzuak zuzentzea eta, bestetik, beste administrazioekiko harremanak izatea.

Entradas relacionadas: