Estatuko Administrazio Espezializatua: Ezaugarriak eta Sailkapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,09 KB

Estatuko Administrazio Espezializatua

XIX. mendean agertu ziren, eta XX. mendean garatu. Frankoren garaian, erakunde ugari sortu ziren, eraginkortasunaren izenean; hala ere, erakunde horiek ez zuten arauketa komun bat, are gehiago, zuzenbide administratiboari ihes egitea lortu nahi zuten askotan, betiere erakunde nagusiaren esanetara aritzen zirela. Administrazio orokorrak eta administrazio espezializatuak desberdintzeko hainbat irizpide daude:

Administrazio Orokorra eta Espezializatua Desberdintzeko Irizpideak

  • Konstituzioaren Ikuspuntutik

    Administrazio publiko orokorrek Konstituzioaren 137. artikuluan dute sorburua, eta espezializatuek, berriz, lurralde-maila bakoitzeko ordenamendu juridikoan.

  • Antolaketaren Ikuspuntutik

    Administrazio publiko nagusiak gobernu-organo batzuek zuzentzen dituzte eta hauteskundeen bidez lortutako legitimazioa dute (Parlamentua, Gobernua). Administrazio espezializatuen zuzendaritzan daudenak, aldiz, ez dira hauteskundeen bidez aukeratuak.

  • Helburuen Ikuspuntutik

    Administrazio nagusiak helburu unibertsalen printzipioaren menpe jarduten dute; helburu anitzak dituzte interes orokorra asetzeko betiere. Baina espezializatuak funtzio konkretu bat betetzeko sortzen dira, horretatik kanpo ez dute eskumenik (adibidez: INEM).

  • Baliabideen Ikuspuntutik

    Administrazio publiko nagusiek ahal publiko gorenak dituzte (adibidez: erregelamenduak emateko ahalmena...), eta administrazio espezializatuek, salbuespen gisa baino ezin dituzte eskumen horiek izan, eta beti lege formal baten atxikipenaren bitartez.

Estatu Mailako Erakunde Espezializatuak Sailkatzeko Irizpideak

Bestalde, Estatu mailako erakunde espezializatuak sailkatzeko, hiru irizpide erabili ohi dira:

  • Estatuko Administrazio Orokorrarekiko Independentziaren Arabera

    Batetik, Erakunde instrumentalak, administrazioak bere funtzioak egikaritzeko bide gisa erabiltzen dituenak; bestetik, Erakunde independenteak edo neutralak, independenteak dira Madrilgo gobernuarekiko, aurrekoek baino autonomia handiagoa dutenak, eta Konstituzioaren ostean hasi zirenak agertzen.

  • Erakundearen Itxura edo Forma Juridikoaren Arabera

    LOFAGE legeak dioenez, erakunde instrumentalak bi motatakoak izan daitezke: Erakunde autonomoak edo erakunde publiko enpresarialak. Bi hauek desberdintzeko, zertara dedikatzen diren erabiliko da. Erakunde autonomoek sustapen-ekintzak, zerbitzu publikoak kudeatzeko ekintzak eta prestazio-ekintzak egiten dituzte. Eta, erakunde publiko enpresarialek, prestazio-ekintzak ematea, zerbitzu publikoak kudeatzea, eta kontraprestazio izan dezaketen interes publikoko zerbitzuak ekoiztea.

Azkenik, erakunde hauek asko ugaltzearen ondorioz, 2006an beste erakunde mota bat sortu zuen lege bat onartu zen, eta horrela sortu ziren agentziak. Estatu-agentzien berezitasuna kudeaketa malguagoa izatea da. Horien egitekoa gobernuaren politika publikoen programen kudeaketa burutzea da.

Entradas relacionadas: