Estatuaren Teoriak eta Gizarte Antolaketa Historikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,89 KB

Gizarte Antolaketa Historikoa

1. Gizarte Tribalak (Lehenengo Giza Komunitateak)

  • Kide gutxiko taldeak eta haien artean ahaidetasun-harremanak.
  • Iraupen-ekonomia dute. Ez dituzte soberakinak, eta haien artean ez dago desberdintasun ekonomikorik.
  • Ez dute sistema juridiko ezta antolaketa politikorik.
  • Arauak eta lidergoa tradizioek eta ohiturek markatzen dituzte.

2. Gizarte Esklabistak

  • Esklabutzan oinarritutako sistema ekonomiko-soziala.
  • Esklabuek eskubide gutxi edo batere ez, lan- eta bizi-baldintza gogorrak. (Adibidez: Antzinako Grezia, Erroma, Estatu Batuak).

3. Gizarte Feudalak

  • Erdi Aroan nagusi izan zen antolaketa sozial, politiko eta ekonomikoa Europan.
  • Morrontza-harremanetan oinarrituta.
  • Gizarte estamentala: Noblezia, Kleroa, Nekazariak.

4. Gizarte Modernoa

  • Klase sozialetan banatuta dago, eta elementu nagusia Estatua da.

Estatuaren Ezaugarri Nagusiak

ESTATUAREN EZAUGARRIAK:

  1. Lurraldearen gaineko Boterea
    • Estatuak boterea du bere mugen barruan dauden lurralde osoan.
    • Muga barruan ez dago inor ezta ezer ere Estatuaren boteretik kanpo.
    • Lurraldean dauden pertsona eta erakunde guztiak Estatuaren araupean daude.
  2. Subiranotasuna
    • Estatuak ez du gainetik beste aginpide handiagorik bere mugen barruan.
    • Beste elkarteak (enpresak, klubak, fundazioak...) Estatuaren mende daude.
    • Estatuak baimendutakoaren eremuan jardun behar dute; bestela, zigortu edo baliogabetu daitezke.
    • Estatu baten gainetik dauden erakundeak (EB, NBE...) gero eta garrantzi handiagoa dute.
    • Ez dago argi Estatu batek beste erakunde handi batzuen iritzirik gabe gobernatu dezakeen.
  3. Ordena Zaintzea Dagokio
    • Eginkizun nagusia: ordena zaintzea.
    • Estatuak bere kideak kanpoko eta bertako mehatxuetatik babestu behar ditu.
    • Mugen barruan: legea betearazi, gatazkak eragotzi eta egonkortasuna eta bake soziala bermatu.
    • Mugetatik kanpo: atzerriko erasoetatik babestu, nazioarteko harremanen bidez.

Estatuaren Beharraren Inguruko Ikuspegiak

1. Estatua Ez da Beharrezkoa

Anarkistak

Aberatsek eta boteretsuek herria zapaltzeko duten bitartekoa da Estatua. Gainera, gutxi batzuk guztien aberastasunaren jabe egiteko balio die. Estatuaz baliatuta, menderatzaileek edozer egiten dute gehiengoen aurka (gerrak, gosea eragin, gehiegikeriaz jokatu...) pribilegioak izaten jarraitzeko. Gizakia berez ona da, hortaz, ez litzateke beharrezkoa izan beharko Estatua. Elkartasuna izango litzateke nagusi, bidezko gizarte batean bizitzea ahalbidetuz.

Komunistak

Karl Marxen esanetan, Estatua klase kapitalistaren zerbitzura dago, hortaz, hau suntsitzearen alde daude. Legeak, epaitegiak eta administrazioa boteretsuen esku daude eta haien mesedetan jokatzen dute. Estatua klase menderatzailearen esku dago proletargoa zapaltzeko tresna gisa.

2. Estatua Beharrezkoa da (Bi Arrazoi Nagusi)

  1. Estatuak Indarkeriaren Monopolioa Beretzat Hartzen du (Estatuak soilik erabili dezake indarkeria):
    • Gizartean sor daitezkeen indarkeria-egoerak kontrolatu eta mugatu egiten ditu.
    • Taldean bizitzeak gatazkak eragiten ditu, ondorioz, Estatuak gizarteko egonkortasuna haustea eragozten du.
  2. Guztien Ongiaren Alde Egiten duen Instantzia Bakarra da Estatua
    • Gizabanako eta elkarteak bere helburuekin arduratzen dira.
    • Estatua da guztion interesak zaindu behar dituen bakarra (adibidez: ingurumena babestu, egoera okerrenean daudenei laguntzea...).

Teoria Kontraktualistak: Estatuaren Jatorria

Estatuaren beharra aldezten duten teoria batzuei TEORIA KONTRAKTUALISTAK deritze. Estatuaren sorrera eta zergatia azaldu nahi dute. XVII. mendean sortuak, haien arabera Estatua kontratu edo akordio baten ondorioa da.

Beti alderatzen dute: nola bizi garen politikoki antolatutako gizarteetan, eta nolakoak izango ginatekeen ez legerik, poliziarik eta ordenarik ez balego (naturazko egoera da hau). Pentsalarien ustez, Estatua sortzea gizakiarentzat onuragarria da.

Locke

  • Helburua: Askatasun indibidualak eta eskubide naturalak babestea.
  • Hitzarmen Soziala: Askatasun naturalak babestu eta gatazkak murriztea, jabetza pribatua eta eskubide naturalak defendatuz.
  • Naturazko Egoera: Askeak, elkarren berdinak eta burujabeak. Gizakiak arrazionalak dira, baina gatazkak sortzen dira ez badago babesik.
  • Estatuaren Egitekoa: Gobernu demokratikoa eta mugatua proposatzen du, hiru botere mota bereiziz. Helburua eskubide naturalak babestea eta askatasuna zaintzea.

Rousseau

  • Helburua: Berdintasuna eta elkartasuna.
  • Hitzarmen Soziala: Gizarte berdintzaile eta kooperatiboa lortzea, “borondate orokorra” gidari izanik.
  • Naturazko Egoera: Jatorriz ona da, baina gizarteak gaiztotzen du, maltzurkeria sortuz. Jabetza pribatua (interes propioak) da erruduna.
  • Estatuaren Egitekoa: Estatuak komunitateko kide guztien interes kolektiboa (borondate orokorra) sustatu behar du, askatasun indibidualak taldeko askatasunaren menpe jarriz.

John Stuart Mill

  • Estatua gaitz bat da, gizakiari aginduak ematen dizkiolako eta ekintza batzuk debekatzen dituelako, eta gizakiak ez du maite mugak jartzen dizkiotenik.
  • Beharrezkoa da, elkarrekin bizitzea eta segurtasuna errazten duelako.
  • Estatua gizartea antolatzera mugatu behar da, herritarren askatasuna eta lasaitasuna bermatzeko.
  • Estatuak gizabanakoaren askatasuna mugatzeko arrazoi bakarra: beste norbaiti kaltea egitea eragoztea.

Hobbes

  • Helburua: Segurtasuna eta ordena mantentzea, “guztien gerra guztien aurka” egoera amaitzeko.
  • Naturazko Egoera: Berekoia eta bortitza. Gizakia bere interes propioez gidatuz jokatzen du, kaoserantz joz.
  • Estatuaren Egitekoa: Estatua autoritarioa beharrezkoa da segurtasuna bermatzeko. Boterea ia amaigabea da: ordena eta bakea lortzeko justifikazioa.

Boterearen Legitimazio Motak

Legitimazio Karismatikoa

Berezko ezaugarriak dituen pertsona izaten da, besteei errespetua sorraraziz. Krisi egoeretan herritarrak hura jarraitzeko prest egoten dira. Adibidez: liderra.

Legitimazio Arrazional-Legala

Boterea gauzatzeko modua arau eta legeetan oinarritzen da. Horrelakoa da gaur egungo zuzenbidezko estatua, oinarrizko legeak (Konstituzioa) oinarri dituenak eta agintariaren ahalmenak mugatzen dituztenak. Adibidez: gobernu demokratikoa.

Estatu Motak eta Eboluzioa

1. Estatu Autoritarioa

Boterea mugarik gabe erabiltzen da, botere-banaketa eta gobernariaren aukeraketa egon gabe. Gainera, ezin da boterea erabiltzeko moduarekiko desadostasunik adierazi.

Estatu Absolutista

Lehen estatu motak izan ziren, Antzinako Erregimeneko monarkia absolutisten forma hartu zutenak.

  • Botere Absolutua: Errege-erreginak botere guztia zuen, subiranoa zen, legeak ezarri, aplikatu eta justizia administratzen zuen. Boterea gurasoetatik seme-alabengana transmititzen zen eta mugagabea zen.
  • Gizarte Estamentala: Hiru estamentu: Kleroa, Noblezia eta Hirugarren Estatua. Desoreka zen nagusi. Nobleak eta Kleroak pribilegiodunak eta boteretsuak ziren, politikoki erabakiak hartzeko ahalmena baitzuten, monarkiarekin batera. Hirugarren Estatua (burgesak, nekazariak eta alborariak) plebeioak ziren, zergak ordainduz baina esparru politikoan ahalmen gabe.

Estatu Totalitarioa (XX. Mendeko Faxismoa eta Antzekoak)

Eremu publikoa zein pribatua kontrolatzen du boteredunak. Sinesmenak, komunikabideak, hezkuntza eta harreman pertsonalak kontrolatzen ditu, disidentziarik egon ez dadin.

2. Zuzenbidezko Estatua (Estatua Liberala)

Liberalismo Politikoa

XVIII. mendeko iraultza liberalen ostean ezartzen joango da, monarkia absolutistak desagertuz. Ezaugarriak:

  • Norbanakoaren askatasuna du helburu, gure usteen arabera bizitzeko eta gure jabetza kudeatzeko askatasuna.
  • Estatuari mugak jarri behar zaizkio, boterea ez erabiltzeko gizabanakoen kontra.
  • Gaur egungo demokraziak liberalismoaren ondorengo zuzenak dira.

Zuzenbidezko Estatuaren Ezaugarriak

Liberalismoak gizabanakoaren askatasuna aldarrikatzen duen heinean, agintarien boterea mugatzea defendatzen du, eta horretarako hainbat mekanismo ezartzen ditu. Zuzenbidezko Estatuaren helburua da gizabanakoaren eskubideak babestea, agintariek egin ditzaketen gehiegikerietatik.

  1. Legearen Inperioa: Legeek agintzen dute, eta denok bete behar ditugu. Denok gara berdinak legearen aurrean.
  2. Konstituzioa: Lege gorena da. Boterea erabiltzeko prozedurak, organoak, arau orokorrak eta gizabanakoen eskubideak biltzen ditu.
  3. Botere Banaketa: Botere legegilea, betearazlea eta judiziala elkarrekiko independenteak dira eta elkar kontrolatzen dute gehiegikeriak ekiditeko.
  4. Ordezkaritza Sistema: Herritarrek boterearen funtzionamenduan parte hartzen dute ordezkariak aukeratuz. Sufragioa progresiboa da.
  5. Subiranotasuna: Boterea herrian dago; herritarrak ez daude beste norbaiten boterearen mende.

Ekonomia Liberalaren Oinarriak (Adam Smith)

Adam Smithek honako arrazoiak ematen ditu:

  • Giza Naturaren Ezaugarria: Askatasuna, arrazionaltasuna eta hobetzeko ahalmena merkatu mota honetan bakarrik gauzatu daitezke. Parte-hartzaileak libreak baitira salerosteko eta kontratatzeko. Pribilegiorik gabe, azkarrenak lortzen du arrakasta.
  • Bere Kabuz Autorregulatzea: Eskaintza eta eskariaren arabera erregulatzen da, oreka bat sortuz. Gobernuaren betebeharra gizartean segurtasuna eta bakea bermatzea da, horregatik Estatuaren esku-hartzea baztertzen dute.
  • Bidezkoa: Norberaren gaitasunaren emaitza da. Berdintasunez eta askatasunez jokatzen dute parte-hartzaileek.
  • Oparotasun Iturria: Ekonomia librea hazkunde ekonomikoa ahalbidetzen du, guztiondako onuragarria izaten eta komunitatea aberastuz.

3. Zuzenbidezko Estatu Soziala

Tradizio Sozialista

  • Berdintasun materiala ezarri nahi da, guztiek baldintza sozial eta ekonomiko berak izateko.
  • Merkatua kontrolatzea beharrezkoa da, baldintza-berdintasunik ez dagoenez, batzuk zapaltzen dituelako merkatuak, duintasuna, begirunea eta elkarrenganako esker ona ez dituelako aintzat hartzen.
  • Sozialismoaren funtsezko helburua merkatuko mekanismoan esku hartzea da. Horregatik, ondasun ekonomikoen ekoizpen-bideen, banaketa-kontrolak eta jabetza-eskubideak gizartearen ardurapean egon behar dira.
  • Gizarte-berdintasuna lortzea da helburua, hortaz, denon onurarako administratu behar dira neurriak.
  • Sozialismoak gobernuaren esku-hartzea justifikatzen du gizartearen interesak babesten dituelako.

Zuzenbidezko Estatu Sozialaren Ezaugarriak

Estatu Sozialak bi helburu dauzka: askatasun indibiduala babestea eta berdintasun ezak konpontzea. Baina askatasuna bermatzeko, ezinbestekoa da berdintasuna egotea, bestela askatasun materialak ez baitu ezertarako balio. Hori lortzeko interbentzionismoa beharrezkoa da.

Estatuaren eginkizun nagusia ongizate materiala eta segurtasun ekonomikoa sustatzea da, Ongizate-Estatu bihurtuz:

  • Doako osasun- eta hezkuntza-sistema.
  • Zahartzaroa babestea.
  • Egoera okerreneko sektoreez arduratzea.
  • Langabezia-aseguruak eskaintzea.

Entradas relacionadas: