Estatuaren Teoriak eta Boterearen Legitimazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,29 KB

Zuzenbidezko Estatu Soziala

  • Oinarria: askatasun indibidualak legez aitortzea ezinbestekoa da, baina ez da nahikoa.
  • Estatua zuzenbideari lotu behar zaio, baina, gainera, gabeziak eta berdintasun-ezak konpondu behar ditu.
  • Ez da nahikoa legeen aurrean denok berdinak izatea; guztion artean gutxieneko berdintasun sozial bat bermatu behar da.
  • Estatuak zuzenean hartu behar du esku horretarako.
  • Estatuaren eginkizun nagusia: herritarren eskubide indibidualak babestea ez ezik, eremu sozialaz ere arduratzea (ongizate materiala, segurtasun ekonomikoa).
  • Estatua, gizarte demokratikoan, ongizate-estatu bihurtu da.

Estatuaren Legitimitatea

Estatua legitimotzat daukatenean, herritarrek borondatez obeditzen diote gobernatzen duenari. Hori Estatuak autoritatea duenean agertzen da.

Autoritatea izatea: agintzeko eskubidea izatea. Norbaitek autoritatea du, besteek agintzeko eskubidea duela onartzen dutelako obeditzen badiote. Beraz, Autoritatea = botere legitimatua. Zerbaiten legitimazioa haren justifikazioa da.

Boterea Legitimatzeko Moduak

  • Legitimazio tradizionala: Tradiziora joz. Lehenagoko gauzak orain ere horrela jarraitzea da normala.
  • Legitimazio karismatikoa: Karismara joz. Batzuek karismari esker herritarrak erakartzen dituzte.
  • Legitimazio arrazional-legala: Legea herritarren borondatetik sortua delako eta arrazionalki onartutako akordio baten emaitza delako.

Estatuari Buruzko Ikuspegiak

Demokraziaren Sorburua (Antzinako Atenas)

  • K.a. VI. - V. mendeak, Atenas.
  • Zuzeneko demokrazia zen: herritarrek zuzenean hartzen zuten parte, bitartekaririk eta ordezkaririk gabe, bai legegintzan bai gobernuan.

Hutsuneak

  • Bozkatu ¼-ek bakarrik (emakumezkoek, metekoek (atzerritarrek) eta esklaboek ez zuten bozkatzen).
  • Erraza zen herriaren iritzian eragitea.

Demokrazia Motak

Atenasko demokrazia: zuzeneko demokrazia, errolda-sufragioa.

Oraingo demokrazia: ordezkaritzazko demokrazia (alderdi politikoak), sufragio unibertsala.

Zientzia Politiko Modernoaren Sorrera (Makiavelo)

  • Zientzia politikoa Makiaveloren eraginez sortu zen.
  • Politika eta etika bereizi zituen, eta ondorioz, zientzia politikoa sortu zen.
  • «Estatu-arrazoiak gauza bat dira eta irizpide etikoak, beste bat» (Aipamena).
  • Bere liburuan boterea lortzeko eta mantentzeko moduak azaldu zituen.

Ondorio Nagusiak

  • Politika: estatuaren boterea konkistatzearen eta mantentzearen artea.
  • Gobernariak ez du zortean fidatu behar, baina kontuan izan behar du.
  • Gobernariak adimenean oinarritu behar du. Maltzurtasuna eta indarra bere helburua lortzeko komeni zaion bezala erabiltzen jakin behar du.

Parlamentarismoa eta Botere-Banaketa

  • Parlamentarismoa: Parlamentuari legeak egiteko boterea eta gobernuaren jardunen kontrola esleitzen dizkion sistema politikoa.
  • Herritarrek aukeratu behar dute.
  • Botere-banaketa dakar (Montesquieuk proposatua, John Lockeren proposamenaren bilakaera).
  • Helburua: botere guztia pertsona baten eskuetan bakarrik ez egotea (absolutismoa saihestuz).
  • Honi esker, gobernariek ez dute gehiegikeriarako aukerarik.

John Lockeren Proposamena

Botere Legegilea
  • Legeak egiteaz arduratzen da.
  • Herritarrek boto bidez hautatzen dute.
  • Helburua: guztien ongia, askatasuna eta jabetza zaintzea, legeak denentzat berdinak izatea.
Botere Betearazlea
  • Legeak betearazteaz arduratzen da.
  • Gobernuarena da, baina honek ere bete behar ditu legeak.
Botere Federatiboa
  • Beste herrialdeekiko harremanez, merkataritzaz eta estatuaren segurtasunaz arduratzen da.

Matxinatzeko Eskubidea

Botereak eskubide naturalei kaltea eragiten dien egoeretan, gobernatuei matxinatzeko eskubidea aitortzen die. Errebolta justifikatua dago:

  1. Estatu etsai batek konkistatutakoan.
  2. Botere legegilea arbitrarioki aldatutakoan.
  3. Botere betearazlea ez denean gai legeak betearazteko.
  4. Legegileak eta betearazleak ez dituztenean beren eginkizunak betetzen.

Entradas relacionadas: