Estatuaren oinarrizko filosofia: etika eta politika
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,22 KB
Etika eta politika jakintza praktikoak dira. Etikak mahai gainean jokabide zuzenak jartzen ditu eta politikak gizartea ondo antolatzea bilatzen du. Etikak eta politikak bat datoz, nahiz eta desberdinak izan: helburua pertsonen arteko harremanak egokiak izatea da. Gizartea antolatzerakoan, normalean bai etikak bai politikak pertsonaren zoriontasuna, askatasuna edo duintasuna bermatu nahi izan dute. Funtsean, gizartearen antolaketa bi eredu desberdinen baitan kudeatu izan da.
Gizarte antolaketa horizontala (tribala)
Estaturik gabeko komunitate tribalak. Milaka urtez gizarte harremanak aginte egitura hierarkikorik gabe antolatu ziren. Ekonomia, nekazaritza eta elkarbizitzako arauak komunitate txikietan finkatzen ziren; gizartea ondo kudeatzen zen, baina botere egitura hierarkikorik gabe. Komunitate hauek ezaugarri hauek zituzten:
- Kolektibo txikiak ziren, ahaidetasun/familiartasun loturak zituzten.
- Biziraupen-ekonomia zutenez (behar zutenari egokituz, ehizatu edo izan zuten landu), kooperazioa, lankidetza eta auzolana nagusi ziren.
- Arauak komunitateak finkatzen zituen (aginte horizontala: pertsonak eskubidez eta betebeharrez berdinak).
- Komunitate tribal hauetan taldeek eta kolektiboek lehentasuna zuten (interesak eta helburuak kolektiboak ziren, ez partikularrak).
Estatu-dun gizarteak
Estatuak zibilizazio handiekin batera sortu ziren, Ekialde Hurbilean K. a. 2000 inguruan. Gizarte horietan jende-kopurua handiagoa zen eta haien beharrak antolatzeko mekanismo konplexu eta hierarkikoak sortu ziren. Ezaugarri nagusiak hauek izan ziren:
- Aginte politikoa kudeatzeko figurak sortu ziren: erregea, enperadorea, estatu-burua, faraoia…
- Gizarte-banaketa agertu zen: pribilegiodunak eta pribilegiorik gabekoak.
- Morrotza edo esklabutza harremanak aplikatzen hasi ziren.
- Lurralde edo espazio geografikoen menperakuntza hasi zen (inbasioak).
Era berean, estatu horiek botere-instituzio berriak sortu zituzten eta egitura hauek agertu ziren:
- a) Botere instituzionalak (erakunde berriak).
- b) Botere legegilea eta epaiketarako egiturak (epaileak).
- c) Ordena eta zaintza (armea eta segurtasun indarrak).
- d) Ekonomia eta lana antolatzeko sistema (zerga-sistemak, etab.).
Estatuaren irakurketa kritikoa gaur
Gaur egun, filosofiak estatuaren irakurketa kritikoa egiten du. Estatutan gehienetan hiritarien kontzientzia eta partaidetza kontrolatu edo oztopatu egiten dira. Estatu batek ezaugarri demokratikoak izan ditzan, hiritarren erabaki ekonomiko, kultural eta politikoetan parte hartu behar dute. Hiritarrek ondo dakite zein lehentasun eta premia dituzten (lan-arloan, osasun edo hezkuntza arloan…). Kasu askotan estatuak ez ditu herritarren beharrak asebetetzen; hortaz, estatuen antolaketan gabezia sakonak agertzen dira: gazte enplegua, kalitatezko enplegua, genero-berdintasuna, etxebizitza duina, zerbitzu publikoak…
1.2.3 Botere politikoa: autoritarismoa eta indarkeria
Botere politikoa legezkoa dela esaten da, herrialde hartako legeak bidezkoak badira. Botere politikoak herritarren eskubideak errespetatu eta praktikan jarri behar ditu. Gizarte-antolaketan arauak beharrezkoak dira, baina arau hauek herritarren onespena izan behar dute. Erabakiak hartzerakoan, botereak ezin du gutxi batzuen esku egon.
Filosofiaren historian, Montesquieu frantziar ilustratuak botere banaketaren beharra adierazi zuen lehena. Kalitate demokratikoa duten nazioetan (eskandinaviar estatuetan) Montesquieu-k proposatutako botere banaketa kontuan hartzen da. Kalitate eskaseko demokrazietan, aldiz, botere banaketarik ez dago.
Bestetik, estatuen funtzionamendua nolakoa den jakiteko, giza eskubideak nola bermatzen diren neurtzen da. Zentzu horretan, Max Weber Alemaniako soziologoak estatuaren biolentzia aztertu zuen. Estatuak askotan biolentzia erabiltzen du herritargoa kontrolatzeko, mehatxatzeko eta menderatzeko. Estatuak indarkeriaren monopolia edo jabetza du, eta hori erabiltzen du hiritarrak zigortzeko (oposizioaren edo disidentziaren aurkako indarkeria). Weber-en ustez, gizarte bat biolentzian oinarrituta kudeatu nahi bada, ondorioak zorigaitzekoak izango dira beti.