Estatuaren Egitura: Erregimen Demokratikoak eta Autoritarioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,35 KB

Estatua: definizioa eta aginte politikoak

Estatua lurralde batean finkatutako eta biztanleria jakin bat duen erakunde politiko burujabea da.

Estatuaren aginte politikoak

Estatuak hiru aginte politiko nagusi ditu:

  • Aginte legegilea: Estatuaren mugen barruan bizi diren pertsona guztiek bete beharreko legeak egin eta onartzen ditu.
  • Aginte betearazlea: Legeak betearazi eta gobernatzen du. Aginte hori gobernuak erabiltzen du.
  • Aginte judiziala: Legea betetzen dela zaindu, epaitu eta legea interpretatzean eta aplikatzean sortzen diren gatazkak ebazten ditu. Aginte hori justizia-auzitegiek eta epaileek darabilte.

Estatuen arteko desberdintasunak

Desberdintasun nagusia erregimen politikoa da, hau da, agintaritza nola lortzen eta erabiltzen den. Horren arabera, estatuak demokratikoak edo autoritarioak izan daitezke.

Erregimen demokratikoak eta haien printzipioak

Estatu demokratikoak honako printzipio hauetan oinarritzen dira:

  1. Estatuaren aginpidea eta gobernuaren jarduera legeak mugatzen ditu. Lege hori, gehienetan, herritarren eskubideak biltzen dituen eta estatuaren jarduera arautzen duen Konstituzio edo lege nagusia izaten da. Demokrazia, beraz, bere agintea bidezko prozeduren bitartez onetsitako legeetan oinarritzen duen eskubide-estatua da.
  2. Burujabetasuna edo aginpidearen iturria herrian datza. Bi mota daude:
    • Zuzeneko demokrazia: Herritarrek gobernuan parte hartzen dute zuzeneko erabakiak hartuz.
    • Zeharkako demokrazia: Ohikoena da, eta herritarrek burujabetasuna hautatutako ordezkarien esku uzten dute.
  3. Aniztasun politikoa onartzen da. Alderdi politikoak dira herritarrek estatuko bizitza politikoan parte hartzeko tresna nagusiak.
  4. Hauteskundeak askeak eta pluralak dira. Sufragio unibertsalez eta isilpekoz egiten dira, eta herritarrei gobernuak aldian-aldian aldatzeko aukera ematen diete.
  5. Estatuko aginteak benetan bereizita daude:
    • Aginte legegilea: Parlamentua
    • Aginte betearazlea: Gobernua
    • Aginte judiziala: Justizia Auzitegiak

Erregimen autoritarioen ezaugarriak

  1. Estatuaren aginpideak eta gobernuaren jarduerak ez dute mugarik ez kontrolik, eta herritarrei ez zaie eskubiderik aitortzen.
  2. Burujabetasuna pertsona bakar batek edo pertsona-talde txiki batek du, eta ez zaie herritarrei gobernuan parte hartzen uzten.
  3. Ez dago aniztasun politiko edo ideologikorik, alderdi bakarra (gobernuarena) onartzen baita edo baimendutako alderdien jarduera oso mugatuta baitago.
  4. Ez dago hauteskunde askerik, edo, egiten badira, gobernuak manipulatzen ditu.
  5. Ez da aginteen banaketa betetzen. Kasu gehienetan, hiru aginteak pertsona bakar baten edo talde txiki baten esku daude.

Ariketak eta Datu Gehigarriak

1. Ariketa: Aginteak lotu

  • Aginte legegilea: Parlamentua. Bete beharreko legeak ematen ditu.
  • Aginte betearazlea: Gobernua. Barne-politika zuzentzen du.
  • Aginte judiziala: Justizia Auzitegiak. Legea betetzen dela ziurtatzen du.

2. Ariketa: Demokratikoa ala autoritarioa?

  • Estatuaren hiru aginteak pertsona bakarrak edo talde txiki batek biltzen ditu: (Autoritarioa)
  • Burujabetasuna herrian oinarritzen da: (Demokratikoa)
  • Aniztasun politikoa onartzen da: (Demokratikoa)
  • Estatuaren aginteak ez du mugarik ezta kontrolik ere: (Autoritarioa)

Afrikako hiriburu batzuk

  • Aljeria - Aljer
  • Angola - Luanda
  • Cabo Verde - Praia
  • Egipto - Kairo
  • Ekuatore Ginea - Malabo
  • Etiopia - Addis Abeba
  • Ginea - Konakri
  • Hegoafrika - Pretoria
  • Kamerun - Jaunde
  • Kenya - Nairobi
  • Kongo - Brazzaville
  • Kongoko Errepublika Demokratikoa - Kinshasa
  • Libia - Tripoli
  • Madagaskar - Antananarivo
  • Maroko - Rabat
  • Nigeria - Abuja
  • Ruanda - Kigali
  • Senegal - Dakar
  • Seychelleak - Victoria
  • Tunisia - Tunis
  • Uganda - Kampala

Entradas relacionadas: