Estatua eta Demokrazia: Gizartearen eta Zuzenbidearen arteko Erlazioak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,1 KB

Estatua eta Demokrazia

Demokrazia prozesu batetan emandako emaitza bezala ulertu behar da eta ez estatu liberalaren aurrekari bat bezala. Aipatu dugun bezala gizarte demokratiko batetan Gizartea, Estatua eta zuzenbidearen artean ematen diren erlazio ezberdinak, gizarte horietako esparru sozialean garrantzitsual diren arazoak Estatuak Zuzenbidera nola Estatuarn artean ematen diren erlazioak zeintzuk diren planteatzera eramaten gaitu. Nozick eta Rawls estatu bat antidemokriko edo totalitariooa izan ez dadin Gizarte eta Estatuaren erlazioak zeintzuk izan bejarko diren esango diguten bi autore izan ziren. Biak ideia honetatik abiatzen dire: indibidualismotik. Autore hauek planteatutako teorien ezberdintasunei dagokionez esan beharko genuke Nozick estatuaren izaera minimoa defendatzen duen bitartean, bere jarduera eskubidea indibidulen babesera mugatuz, Rawls justizia banatzailea aurkitzen sahiatzen da. Roussea-ren ustez herria askea izango da botoa emateko eskubidea egikaritzen denean. Demokrazioaren eredu honene akternatiba bat demokrazia zuzena da, eredu honetan gizartearen partaidetza gehiago aldarrikatzen da eta gobernuaren jardueraren kontrol zuhurrago bat ere emango delarik. Demokrazia liberalak gizartean esparru publiko eta pribatuaren artean egiturazko banaketa bat sortu du.

Sorrera Mitoa

Hobbes-ek natura egoeran gizaki gutzien berdintasuna aldarrikatzen du; honen ustez gizaki guztiek eskubide berdinak dituzte. Locke-ek defendatzen du gizartean ezberdintasuna agertzen dela bertan dirua agertzen denean. Gizartean ematen diren erlazioetan gerta zitekeen ezberdintasun erlazioak azaltzeko erabili izan ziren bi ikuspegi kontrajarriak aipatu ditugu. Modu honetara esan dezakegu bi autore hauek bizitza praktikoarekin zerikusiarik duten gaietaz arduratzen direla, baina soilik ordena eta kontrolarekin zerikusirik dutenekin. Honi eman dakiokeen azalpen bakarra da natura egoeran bizi diren gizaki aske eta berdin bakarak gizonak direla, familiaburuak. Carol Pateman-ek galderak honi erantzuna emango dio: kontratu sozialaren oinarrian aurrekoa zen izaera sexualeko beste itun bat dago. Kontratu horretan emakumeen askatasunez haien mendekotasuna naturala onartzen dutelarik. Erabilitako estrategia aitaren eskubidea jaiotzan oinarritu beharrean zaindu eta jakiak emateko ahalamenean ionarritzean datza. Deigarria da Hobbes bezalako arrazionalista batek argudio erabat irrazionalak erabili izan da, eta harriagarriagoa da, emakumearen bazterketa hau argudiatzean du berak ukatzen zuen ezberdintasun naturalean oinarrituz.

Gizabanakoak eta Taldeak

Gaur eguneko estatu ereduaren ardatzik nagusiena eskubideen defentsa gizabanakoan oinarritzen duela da. Pateman-ek esaten zigunez, gizabanakoaren kontzeptua gizon baten gorputzaren inguruan sortzen da. Gure ustez zilegitasun demokratikoa lortu nahi bada botere legegilean eta gobernuan emakume eta gizonen kopurua paritarioa izan beharko da. Zenbait autore emakumeen gehiegizko-ordezkapenaren arrazoiketa bat ematen saiatu dira eta orokorrean bi ikuspegi mantendu idituzte:

  1. Lehenengo ikuspegiaren arabera emakumeak gizabanako abstraktuak dira, eta beraz sexua ezin da kontuan hartu daiteken irizpedetzat hartu.
  2. Bigarren ikuspegiaren arabera, aldiz, gizartea talde ezberdinek osatzen dute, interes ezberdinak dituzten talde, eta arrazoi honengatik ordezkapena ezin da zortearen baldintzapean utzi.

Ikupegi liberalaren arabera denok berdinak gara, baina taldeen interesen arabera gidatutako gizarteetan, gurean gertatzen den bezala, ez da oso zintzoa baina honek ez du esan nahi pertsona soilik existituko denik gizarte-talde baten baitan dagoenetik. Mackinnon-en ustez ezberdintaun sexuala ukatzeko erabiltzen den prozedura honako hauxe da: "termino deskribatzaileetan hitz eginez, erabilitako estrategia, legea sortu aurretik, gizartea eta gizarte ezberdintasunak sortzea da; gero konstituzioa sortu, berdintasunari buruzko lege ere sortuz, legez ezabatzeb diren baloreei bere berme guztiak emateko; gero zilegitasuna emango dituzten arauak edo eta legeak sortu dira, modu horretara estatuak "status quo"-aren inferentzia ezaren bide legitimazioa lortuko du.

Entradas relacionadas: