Estatua: Bilakaera Historikoa eta Definizioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,71 KB

II. ZATIA: ESTATUA

2.1 Estatua: Bilakaera Historikoa eta Definizioa

Politika Estatuaren Sorreraren Aurretik

  • Gizateriak bere historian zehar egitura politiko desberdinak izan ditu.
  • Homo sapiens sapiens duela 150.000 urte agertu zen.
  • Duela 10.000 urte nekazaritza-iraultza etorri zen, eta horrek aldaketak ekarri zituen:
    • Komunitateak sortu ziren eta, horiekin batera, antolaketa politikorako egiturak sortzen hasi ziren.

Egitura Politiko Historikoen Tipologia Ideala

Irizpideak: Estatuaren ezaugarri nagusiak.

  1. Funtzio politikoen espezializazioaren maila: Erakunde bereziak, eragile espezializatuak, prozedura zehaztuak, etab., aipatzen ditu.
  2. Indarkeria legitimoaren monopolioaren maila.

Tribu-sistemak edo Gizarte Aurre-politikoak

  • Gizatalde nomadak ziren.
  • Ahaidetasunean oinarritutako loturak zituzten.
  • Indarkeria erabili behar izanez gero, talde osoa zen subjektua.
  • Berdintasuna nagusi zen gizataldeetan.
  • Gatazka maila baxua zen; helburua bizipena bermatzea zen.

Babes-ondare Inperioak eta Feudalismoa

Feudalismoa:

  • Eredu feudalean, gizartearen batasuna hierarkia-arau baten gainean eraikitzen zen; maila bakoitzak betebehar-sorta bat zeukan hurrengo mailarekiko.
  • Agintaritzaren oinarria gerran datza batez ere.
  • Agintaritza, ustez zentrala bada ere, aristokrazia lokalaren eskuetan biltzen zen era faktikoan, menpekoen bizitzaren eta jabegoaren babesa ziurtatzeko.
  • Lurra baliabide ekonomikorik preziatuena bihurtu zen; garai hartan ondasuna eta lurra sinonimoak ziren.
  • Jende gehienarentzat irauteko oinarri bakarra zen lurraren benetako kontrola jaun feudalaren esku egon ohi zen.
  • Jaunak, bere aldetik, botere militarraren monopolio lokala zuenez, zigorraren mehatxupean nekazarien soberakinak bereganatzen zituen.
  • Ez zien herriei ezer eskaintzen, defentsa salbu.
Egitura Feudala
  • Erregea
  • Jaun handiak
  • Jaun txikiak
  • Zaldunak
  • Laborariak eta hiritarrak

INPERIOAK

  • Hiria baino zabalago hedatzen den antolaketa politiko forma.
  • Egituraren erpinean pertsona bat dago: enperadorea, kalifa, erregeen errege, faraoia, zesar... indarkeriaren bitartekoen kontrola duena.
  • Menerapen tresnak: armada eta burokrazia.

INPERIOAK / TIPOLOGIA

Tipologia:

  1. Babes-ondasun inperioak (clientelar-patrimonial)
  2. Inperio burokratikoak
  • Babes-ondasun inperioak: Mongoliar inperioa, inperio karolingioa, etab.
    • Konkista.
    • Babesa eskaintzen duten mendekotasuna eta ordainketen truke.
    • Enperadoreak tokiko agintarien esku uzten du gobernua.
    • Ez du konkistatutako lekuaren antolamendu politiko, erlijioso edo ekonomikoa aldatzen.
  • Inperio burokratikoak: Egipto, Txina, Erromatar inperioa.
    • Babes-ordainketa harremanetik harantzago doan proiektu inperiala.
    • Kolonizazioa: lurraldeak eta populazioak, administrazioa, legeak, erlijioa, hizkuntza... Horretarako ez bakarrik aparatu militarra, aparatu politiko-burokrata behar dute: Errepide loturak, Herri-lanak (ureztatze egiturak, etab.) eta Ogasuna.

Babes-ondare Inperioak: MONARKIA ESTAMENTALAK

  • Feudalismotik estatu absoluturanzko urratsa.
  • Aitortza juridiko-soziala duten kolektibo edo estamentuei paper politikoa eman (noblezia, elizako hierarkia…).
  • Hiriaren eta merkataritza jardueraren arrakastaren ondorioa.
  • ADIBIDEA: Donostiako forua: "En el nombre de Dios, amen. Esta es carta de autoridad y confirmacion que yo Sancho, por la gracia de Dios Rey de Navarra, hijo del Rey Garcia, hago a todos los hombres, tanto mayores como menores, presentes y futuros que pueblan y en adelante han de poblar en San Sebastian. Me place con animo voluntario y espontanea voluntad lo que doy y concedo a vosotros y a vuestros sucesores con buenos fueros y buenas costumbres."

Babes-ondare Inperioak: POLIS-A / HIRIA

  • Atenas: 250.000 biztanle, 40.000 hiritar eskubide politikoekin.
  • Emakumezkoak, metekoak eta esklaboak ez dira zoon politikon.
  • Leialtasun politikoa ez da ahaidetasunean oinarritzen, hiriarekin harremanean baizik, nahiz eta leinu loturek gizarte kohesioan garrantzia izan.
  • EKKLESIA: Hiritarren asanblada, 20 urtetik gorako gizonezko eskubide zibilak dituztenak.
    • Funtzioak: legeak idatzi eta onartu, bakea ala gerra erabaki eta beste hiru erakundeetako partaideak aukeratu (Boule, herri Auzitegiak eta Magistratuak).
    • Gainera, legeak onartu ahal izateko hiritarren quorum bat eskatzen zen; hau da, hiritarren 1/5a, 6.000 pertsona inguru.
  • BOULE EDO BOSTEHUNEN KONTSEILUA: Zozketaz hautatutako 500 hiritarrez osatua, urte baterako. Asanbladaren batzorde iraunkorra eta eskumen legegilea duena.
    • Funtzioak: Ekklesiak aztertu beharreko gaiak prestatu eta hiriaren finantzak kudeatu.
    • Phila: Eguneroko gaiak lantzeko bostehunen batzordearen hamarrena, 50 kidez osatua.
    • Episates: Philaren presidentea. Egunero zozketaz aukeratua.
  • MAGISTRATUAK: Urtebeterako, zozketa edo bozketa bidez hautatuak. Bi dira magistraturarik garrantzitsuenak:
    • Arkonteak: Funtzio exekutiboak. Goi klaseetako kideak. Aurreko ondarezko monarkia ereduen aztarna.
    • Estrategak: Gai militarrez arduratzen ziren (armada zuzendu eta antolatzea). Geroago arkonteen funtzioak ere bete zituzten.
  • AUZITEGIAK: Gizartean sortzen diren gatazkak kontrolatzeko sistema eta aldi berean arauak bete ez eta zigorrak ezartzeko tresna.
    • Urtebeterako zozketaz aukeratutako 6.000 hiritarrez osatua.
    • AREOPAGOA: Heriotza delituak.

Kokapena Kronologikoa...

  • Homo sapiens sapiens-en 150.000 urte, urte batean ipiniko bagenu…
    • 11 hilabete: tribu nomadak.
    • Hilabete bat baino gutxiago: iraultza neolitikoa.
    • Polisak: 12 egun.
    • Estatua: 24 ordu.

Estatua

  • Mendebaldeko Europan orain dela 500 urte.
  • Europan jaio, Amerikara esportatu eta mundu mailan ezarri.
  • XXI. mendean, Nazio Batuen Erakundean 193 estatu.

Estatuaren Sorrera

  • Erromatar inperioaren amaieran Europan nagusitu zen eredu feudalak menekotasun pertsonaletan oinarritutako jaurgoen aniztasuna ekarri zuen.
  • Jurisdikzio-botere horien artean, erreinuak sendotzen hasi ziren lurralde-eremu ezagunetan, nolabaiteko antzekotasun etnikoa zuten herriak oinarri hartuta.
  • Aurre-eratze hori estatu modernoaren lehen zutabea izan zen.
  • Lurralde-erreinuetatik estatu modernora doan ibilbide historiko hori «estatu eraikuntza» gisa definitu da.

Zer da Estatua?

Estatua bat dagoela esateko, baldintza batzuk bete behar dira:

  • Komunitatea egon behar da: HERRIA.
  • Lurralde jakin eta zehatz batean: Mugak. LURRALDEA.
  • Komunitateak bere burua gobernatzeko mekanismoak eduki behar ditu; beste modu batean esanda, gobernua zein herria behartzen dituzten legeak. BOTEREA.
  • Bere gainetik ez du ezelako beste botererik onartu behar, hau da, burujabe izan beharra dauka. SUBIRAUTASUNA.

Estatua Definitzen

Estatu eraikuntza egongo da baldin eta:

  • Agintari profesionalak agertzen badira.
  • Egonkortua dagoen lurraldearen gaineko kontrola eta horrekiko leialtasuna dagoen.
  • Estatu zentralizatua eta autonomia duten erakunde iraunkorrak badaude.
  • Populazio jakin baten gaineko biolentziaren monopolioa dutenak (Charles Tilly 2005).
  • Estatuek dute indarkeria legezko bihurtu eta hura erabiltzeko monopolioa (Max Weber). Weber, Max; La política como vocación; Alianza Editorial 2009, trad. Francisco Rubio Llorente; pp. 83-84.

"Mozal Legea", Ley Orgánica de protección de la seguridad ciudadana-ri ematen zaion izen informala da.

  • Zigor Kodearen erreformak "faltak" desagerrarazten ditu. Falta: Bide judizialetik epaitzen ziren, baina penalak ez ziren lege urraketa arinak (desobedientziak, desordenak, irainak…).
  • Prozedura administratiboa izanik, poliziaren hitzak balio frogagarria izango du legez, eta legeak zigortzen dituen jarrera askoren indefinizio maila kritikatua izan da: Norbait atxilotzea "hiritarron lasaitasuna eta elkartasuna galaraztea" bezalako kontzeptuagatik, zeinak, poliziaren eskuetan uzten duen zer den delitu eta zer ez den erabakitzea.
Estatu Modernoaren Ezaugarriak
  • Gobernu-egitura profesionalizatuak eta iraunkorrak.
  • Gizartearen eta agintaritzaren arteko bereizketa zurruna (arlo publiko/pribatuaren dikotomiaren aurrekaria dena).
  • Lurralde-lotura zehatza.
  • Erakunde zentralizatuak, bortizkeriaren monopolioa hartzen dutenak.

Estatua Definitzen (Teoriak)

  • Politikaren autonomia eta indar militarraren garrantzia (Maquiavelo 1469-1527).
  • Legea emateko eta baliogabetzeko boterea, subironatasuna (Bodin 1530-1596).
  • Bizitza politikoaren esparru guztietan botere absolutua (Hobbes 1588-1979).
  • Estatua eraikuntza ekintza juridiko batean gorpuzten da: KONSTITUZIOA.
  • "el correctivo jurídico del fenómeno político que es el Poder; ella sanciona la sumisión de la política al derecho". – Georges Burdeau: Traité de Science Politique, Tome IV, 3e. édition, Librairie Générale de Droit et de Jurisprudence, 1984, Paris, p. 132.

Estatu Espainiarra: Konstituzioa ERREFORMA

  • Konstituzioak bi erreforma izan ditu, 1992an eta 2011n.
  • Lehenengoa Maastrichteko Ituna bete ahal izateko onartu zen; 13.2 artikulua aldatu zen udal hauteskundeetan Europar Batasuneko herritarrek ere hautagai izateko eskubidea izan zezaten (espainiar nazionalitatea eskuratu beharrik gabe).

Konstituzio Erreformak

  • Bigarren aldaketa 2011ko abuztuan proposatu zuen José Luis Rodríguez Zapatero presidenteak, aurrekontu orokorretan egonkortasun printzipioa ezartzeko. 135. artikulua aldatu zen, PSOEko, PPko eta UPNko diputatu eta senatarien aldeko botoekin.
  • Gainerako alderdiak aurka azaldu ziren, baina ez zuten lortu ganberaren bateko kideen %10en babesa erreferendum bat egiteko.

Estatua Definitzen (Jarraipena)

  • 2011ko Espainiako erreforma konstituzionalak konstituzioaren 135. artikulua aldatu zuen.
  • Aurrekontu egonkortasuna (estabilidad presupuestaria) kontzeptua.
  • Honen bitartez zor publikoaren ordainketa, aurrekontu orokorretan, lehenetsi egingo den gastua bilakatu da, edozein gasturen aurrean lehentasuna edukiko duen kontzeptua alegia.
  • Erakunde politikoa: herritar batzuek kudeaketa publikoan jarduten dute (Hall eta Ikenberry).
  • ANTOLAKUNTZA ADMINISTRATIBOA: BUROKRAZIA: Militarra (segurtasuna) eta zibila (zergak jaso).
  • Guztiek eskubide berdinak. Nortasun kolektiboa. Behar eta eskubide berdinak eta horren kontzientzia (kultura politikoa, kohesio soziala). Durkheim-en esanetan, gizarte guztiek beren batasuna eta nortasuna sostengatzen dituzten sentimenduak eta ideia kolektiboak indartzeko premia daukate.
  • Estatu arrazoia, botere politikoaren despertzonalizazioa. "jarduten duten pertsonatik aldendu erakunde bilakatzeko" (Burdeau 1975:13) – Estatuari atxikimendua (Banderak, Himnoak).
  • Funtsezko Sinboloak: Armarria, Banderak eta himnoak.
  • Sozializazio politikoa: Familia, Eskola, Hedabideak, berdinen taldeak.

Estatua (Egun)

  • Munduan 200 estatu baino gehiago daude.
  • Egipto (duela 5000 urte) Montenegro (2006), Kosovo (2008), Sudan Hegoaldea (2011).

Nazioa: Terminoak Argitzen

  • Nazioa herri batek bere buruari daukan hautematean oinarritzen da, elementu komunetan oinarrituta: Hizkuntza, erlijioa, kultura, bilakaera historikoa, hau da, auto-kontzientzia.
  • Munduan estatu baino nazio gehiago dago; beste era batean esateko, estatu gehienetan nazio bat baino gehiago bizi da, nazio bakar bateko estatuak badauden arren.
  • Nazio bat hainbat estaturen artean bananduta egotea ere arrunta da (ikus Kurdistan edo Euskal Herria).

Entradas relacionadas: