Estatu zentralizatua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,53 KB

ESTATUAK, ERLIJIOAREN ARABERA:


Erlijioak estatu barruan duen lekuaren arabera.


  • Estatu laikoetan (akonfesionala), Herritarrek nahi duten erlijioa izan dezakete, edo ezta bat ere.

  • Estatu konfesionaletan, badago erlijio ofizial bat.

  • Estatu teokratikoek badute erlijio ofizial bat. Debekatuta dago beste erlijio batzuk praktikatzea.


ESTATUAK, LURRALDE ANTOLAMENDUAREN ARABERA:


Estatuak lurralde unitate txikiagotan antolatzen dira. Banaketa horiek izen jakin bat dute herrialde bakoitzean: Espainian autonomia ermidegoak. Bi gobernu erakunde mota egon ohi dira: estatukoak, eta eskualdekoak eta tokikoak.


  • ESTATUKO ERAKUNDEEK: lurralde osoari eragiten dioten erabakiak hartzen dituzte.
    Erakundeak dira: parlamentu gobernua eta auzitegi gorenak. 

  • ESKUALDEKO ETA TOKIKO ERAKUNDEEK beren lurralde eremuari (udalerriari, eskualdeari, probintziari, …) eragiten dioten erabakiak soilik hartzen dituzte. 


Udalerria lurralde txikiena da. Udalerriek probintziak osatzen dituzte, eta probintzia batek edo gehiagok, berriz, autonomia erkidegoa.


  • ESTATU ZENTRALIZATUA:

Administrazio zentralak gobernatzen du estatuaren lurralde osoa.


  • ESTATU DESZENTRALIZATUAK:

Estatuko erakundeek estatu osoan agintzen dute, eta lege batzuk lurralde guztietarako dira, baina eskualdeek beren erakunde propioak dituzte: parlamentu bat, gobernua… Adibidez, Espainia.

Entradas relacionadas: