Estatu Sozialaren Krisia eta Neoliberalismoaren Gorakada

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,1 KB

Estatu Sozialaren Krisia (1945-1973)

Estatu liberala eboluzionatzen du eta estatu sozialetik zenbait ezaugarri hartzen ditu. Zerga-sistema eta aberastasun birbanaketa egiten du estatu sozialean. Keynesek dio estatuak ekonomian inbertitu behar duela, gehiago gastatu behar dela. Hori guztia 1929ko krakaren ondoren jarri zen martxan.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, jendea ongizate estatuaren alde jartzen da, estatu sozialaren alde.

Neoliberalismoaren Sorrera eta Printzipioak

70eko hamarkadako krisi ekonomikoa iritsiko da, eta estatu sozialean, keynesianismoaren eta ongizate estatuaren arteko "aldaketak" gertatuko dira, neoliberalismoa sortuz. Milton Friedman eta Chicagoko Ekonomia Eskola izango dira horren bultzatzaile nagusiak, keynesianismoari eta ongizate estatuari kritika eginez.

Neoliberalismoak askatasun gehiago ematen dio merkatuari, eta leku askotan jarri zen praktikan. 80ko hamarkadan, arrakasta politikoa izan zuen AEBetan eta Britainia Handian. Geroago, Hego Amerikako estatu askotan aplikatu zen. Arazoa zen azpiegitura asko ez zeudela prest.

Zertan Oinarritzen da Politika Neoliberala?

  1. Pribatizazioa: Oso zaila da definitzea, eta pribatizazioa zein birpribatizazioa dakar. Ez du merkatu librea bultzatzen zuzenean; estatuak esku hartzen du, baina soilik sektore publikoei laguntzeko. Ekonomiaren publikotasuna gertatzen da. Azken finean, ekonomia pribatizatu egin behar da, sektore publiko batek ezin baitu lehiatu, eta horregatik pribatizatu behar da.
  2. Liberalizazioa: Estatuak babesak kendu behar ditu. Munduko estatu guztiek dituzte muga edo barrera protekzionistak, beren ekonomia babesteko. Barrera horiek guztiak kendu egiten dira, eta ekonomia lehiakor bat sortzen da. Neoliberalismoak bat egiten du globalizazio prozesuarekin. Teknologiak mundu globalago bat sortzen du.
  3. Deserregulazioa: Deserregulazioa egiteko, erregulazioa eginda egon behar da (prozesu moderno bat da). Erregulazioa arauak egitea eta murrizketak arauen bidez egitea da, merkatu askatasuna (lan harremanen munduan) mugatuz. Neoliberalismoak kontrakoa proposatzen du, hau da, araututa dagoena desarautzea eta askatasun gehiago ematea lan merkatuari, lehiakorragoa izan dadin.
  4. Zergak Gutxitzea: Zerbitzu publiko inefiziente horiek ez ditugulako behar. Jendeak ez du borrokatzen lan egiteko, ikusten duelako lanaren etekin asko zergetan joaten dela. Beraz, zergak murriztu behar dira. Zerga hauek antilehiakorrak dira eta kendu egin behar dira.
  5. Diru Gutxiago / Politika Monetarioa: Estatuak aberastasun objektibo bat adierazten du, eta txanpona aberastasun subjektiboa da. Behar den diru kopurua baino gehiago ekoizten bada, diruak bere balioa galduko du (inflazioa) → debaluazioa. Txanponak ere benetako ekonomiarekin bat etorri behar du.

Politika Monetarioa eta Austeritatea

Politika monetarioa, ekonomia larri dagoenean bultzatu behar da, keynesianismoak proposatzen duen bezala. Politika monetarioak larritasun bat du: krisia baldin badago eta gehiago gastatzen bada, desfase bikoitza egongo dela eta dena pikutara joan daitekeela. Austeritate plana planteatzen da gaur egun Europan (murrizketa pila bat, politika monetarioa ez egitea...). Adibidez: Merkelen politika Alemanian. Neoliberalek politika monetarioa ez egitea planteatzen dute.

Beste printzipio askoren artean, hauek dira neoliberalen printzipio nagusiak.

Neoliberalismoa eta Globalizazioa

Globalizazioa ez da gauza ez txarra ez ona, prozesu bat da (errealitate objektiboa da). Neoliberalismoak eta globalizazioak elkarri indarra ematen diote.

Globalizazioaren Faktoreak eta Ondorioak

Faktore teknologiko batzuek mundu osorako interdependentziak sortzen dituzte:

  • Garraioak
  • IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologiak)

Azken finean, globalizazioak nahitaez dakar estatu sozialaren krisia. Desoreka bat sortzen da, ekonomia mundializatua eta estatu soziala nazionalizatua direnez. 80ko eta 90eko hamarkadetan, komunismoaren porrota gertatuko da eta eragin handia izango du.

Entradas relacionadas: