Estatu liberalaren eraikuntza ETA finkapena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,79 KB
ESTATU LIBERALAREN ERAIKUNTZA:
IRAULTZA LIBERALAREN BILAKAERA:
17.Espartero boterea iristea eta haren porrotaren kausak
1840ko Udal legearen proiektuak zentralizazio politikoa areagotzen zuen, gobernu moderatuaren udal-erakundeen kontrola gehiagotuz eta progresistak, haserre, matxinatu ziren legearen aurka. Maria Kristina erreginaordeak moderatuetan bilatu zuen babesa, baina progresistek, Espartero buru, erreginaordeak boterea uztea behartu eta erbesteratzea lortu zuten. Espartero bihurtu zen erreginaorde berria, baina autoritarismoan oinarritu zuen bere agintaldia. Horrela, 1842ko azaroan muga-zerga librekanbista batek eragindu zuen Bartzelonako matxinadaren aurkako errepresioak Esparteroren babesa gutxitu zuen. 1843an moderatuek altxamendu bat bideratu zuten erreginaordearen aurka. Esparterok boterea utzi eta moderatuen garaia hasiko da (Hamarkada moderatua, 1844-1854).
BIURTEKO PROGRESISTA:
6.Gobernu progresistak zer erreforma hasi zituen eta zer helburu lortu nahi zituen haien bidez. Madozen desamortizazioren eta Mendizabalek 1836an egindakoaren arteko aldaketa.
Gobernu progresistak bideratutako erreformek ekonomian hedapena eta garapena lortu nahi zituzten, 1866ra arte eman zena. Progresisten erreforma nagusiak 1856an Gorteek idatzitako Konstituzio berria (baina ez argitaratua-Non Nata); Madozen eliza-desamortizazioa eta desamortizazio zibila (1855) eta Trenbideen Lege Orokorra (1855) izan ziren. Madozen desamortizazioak baliabideak lortu zituen Ogasunarentzat, eta merkataritza-nekazaritza garatu zuen ere. Trenbidearen legeak trenbideen eraikuntza arautu eta sustatu zuen, enpresei onura handiak eskainiz (atzerriko kapitalak erakarriz). Lege berri hauek beste ekimenek osatu zituzten: telegrafoa, errepide-sarea handitu, akzio-sozietateak eta banku-jarduera bultzatzea eta meatzaritza garatu zuten.
Mendizabalen desamortizazioa: -1835-37 artean eginda (gobernu progresista).
·1. Karlistadiak baldintzatua. Elizaren lurrak batez ere desamortizatu ziren.
·Helburuak: Gerrarentzako baliabideak lortzea; zor publikoa murriztea; esku hiletako lurrak berpiztea; eta liberalismo eta Isabelen aldeko jabe berrien taldea sortzea.
·Ondorioak: Zor publikoa zerbait murriztea lortu zen; Elizaren eragina murriztea eta ondorioz liberalismotik aldentzea bideratu zen; nekazariak kaltetuak ezingo baitzituzten lurrak erosi; burgesia jabe berrian bihurtzea (nobleziak ere lurrak erosi zituen); gerrarako baliabideak lortu ziren baina ez zen bukatu berehala.
Madozen desamortizazioa : ·1855etik eginda (gobernu progresista).
·Ogasunak beharrak eta garapen ekonomikoaren beharrak bultzatuta.
·Udalen lurrei eragindu zien batez ere, baina baita elizarenei ere.
·Helburuak: Garapen ekonomikoa bultzatzea; Ogasunaren onbideratzea; proiektu berriak garatu ahal izatea (trenbidea); merkatu-nekazaritza garatzea.
·Ondorioak: Trenbidea eraikitzeko lurrak lortu ziren; udalek baliabideak galdu zituzten (adibidez, medikua eta irakaslea ordaintzeko); latifundismoaren garatu zen;
Ekonomia kapitalista bat bideratzen hasi zen
7.ATALA: MONARKIAREN GAINBEHERA:
4.Isabel II.Aren monarkiaren gainbeheraren arrazoiak
1863tik Isabel II.Aren eskuhartzea politikan areagotu zen, autoritarismoa indartuz (protestak eta istiluak konpontzeko Guardia Zibila erabili zuen errepresio tresna bezala), eta bere inguruan zegoen presio-talde ultrakatolikoak eragin handiagoa zuen (camarilla). Isabelen ospe txarra gero eta handiagoa zen urte hauetan. Gainera oposizioan zeudenak bazterketa eta erakundeen funtzionamendu txarraren erantzule egin zuten.
5.Zer talde politiko elkartu ziren Isabel II.A kargutik kentzeko, eta zer adostu zuten Ostendeko Itunean
Erregina kargutik botatzeko progresistak, demokratak eta errepublikanoak elkartu ziren altxamendua bideratzeko. 1866an San Gileko kuarteleko sarjentuen altxamenduaren zapalkuntza gogorrak eta urte bereko biziraupen- krisiak haserrea eta nahigabea gehiagotu zituen. Belgikako Ostende hirian progresistak eta demokratak monarkiarekin (Borboiekin) amaitzeko bildu ziren eta Ostendeko ituna sinatu zuten. Hau adostu zuten: Behin-behineko gobernua osatzea eta gorte konstituziogileak biltzea, sufragio unibertsal maskulinoaren bitartez. 1867an unionistak eta armadako agintari gehienak itunarekin bat egin zuten.
BERREZARKUNTZA:
SISTEMA POLITIKO BERRIAREN GAKOAK:
4.Berrezarkuntzaren erregimenaren helburuak, eta Cánovas del Castillok hura diseinatzeko erabilitako baliabideak
Cánovas del Castillok helburu argi bat zuen Borboien Berrezarkuntzarekin, Isabel II.Aren agintaldiak izan zituen arazoak konpontzea: alderdi politikoen izaera baztertzailea desagertuz, armadaren interbentzionismoa baztertuz eta liskar politiko ugariak gaindituz. Baliabide bezala bi tresna/ardatz erabili zituen: Konstituzio moderatu bat (1876koa) eta alderdi biko sistema (gobernu-txandakatze sistema). Berrezarkuntza bultzatu zutenak politikari kontserbadoreak, negozio-gizonak eta goi-mailako militarrak izan ziren.
5.1876ko Konstituzioaren ezaugarri eta elementu nagusiak
1876ko konstituzioaren ezaugarriak (kontserbadorea eta malgua zen, egonkortasuna lortuz): Eskubide eta askatasun indibidualen aitorpen zabala (inprenta, adierazpen, biltze eta elkartzeko) baina kontserbadoreek askotan murriztuak eta liberalek, bestalde, gehiagotuak; subiranotasun partekatua Erregea (Armadako buru, gobernuburua hautatzen zuen) eta Gorteen artean (Ganbera bikoitzekoa: Senatua -senatari izendatuak, ez hautatuak- eta Kongresua -hauteskunde bidez-; sufragio-mota (1878an sufragio zentsiatarioa ezarri eta 1890etik aurrera gizonezkoen sufragio unibertsala); Estatu konfesionala (Eliza katolikoa Estatuak babestuta, eta hezkuntza beraren esku); Estatu zentralista (kode-foru bakarra Espainia guztirako, udalak eta diputazioak Gobernuaren agindupean).