Estatu liberalaren eraikuntza Espainian (1833-1874): Gerrak, foruak eta desamortizazioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 140,02 KB
Estatu Liberalaren Eraikuntza (1833-1874)
Fernando VII.aren heriotza eta liberalismoaren etorrera
Fernando VII.a hil ondoren (1833), Estatu liberala ezartzen hasi zen Espainian, liberalismo moderatua nagusituz. Antzinako Erregimeneko taldeek boterea mantendu zuten, eta gobernu-aldaketak, askotan, indarrez egiten ziren, hauteskunde-iruzurra ohikoa zelarik. Militarrek paper garrantzitsua jokatu zuten politikan ("ezpata handi"-en garaia).
Lehen Gerra Karlista (1833-1840)
Ondorengotza arazoak Lehen Gerra Karlista piztu zuen, liberalen (Isabel II.a babesten zutenak) eta antiliberalen (Karlos Maria Isidro babesten zutenak) arteko gatazka. Liberalek gerra irabazi zuten, eta Maria Kristina erregina alargunak gobernatu zuen Isabel II.aren izenean. Konstituzio berri bat onartu zen 1837an, eta desamortizazioek Estatu liberala finkatzen lagundu zuten.
Esparteroren erregeordetza eta Narvaezen gorakada (1840-1843)
Maria Kristinaren prestigioa kaltetuta, Espartero jeneral progresistak erregeordetza hartu zuen (1840-1843), era autoritarioan gobernatu zuelarik. Liberal moderatuek, Narvaez buru zutela, boterea berreskuratu zuten.
Seiurteko Demokratikoa (1868-1874)
Topete almirantearen altxamenduak Seiurteko Demokratikoa abiarazi zuen. Prim eta Serrano jeneralak izan ziren protagonista nagusiak. Erregimen progresistago bat ezartzeko asmoa izan arren, alderdien arteko zatiketak eta gatazkak nagusitu ziren. Amadeo Savoiakoa errege izendatu zuten, baina monarkia ez zen finkatu eta Lehen Errepublika aldarrikatu zen. Errepublika ezegonkortasun handiko garaia izan zen, eta Martinez Campos jeneralaren estatu-kolpe batekin amaitu zen, Berrezarkuntza hasiz.
Gerra Karlistak eta Foru Sistemaren Galera (1833-1876)
Lehen Gerra Karlista eta foruen ahultzea
Euskal Herrian, foru-sistemak onurak eskaintzen zizkien euskal probintziei. Hala ere, liberalismoaren zentralismoak foru-sistema mehatxatzen zuen. Lehen Gerra Karlistan, euskal herritar gehienek karlismoa babestu zuten, foruak defendatzeko. Gerraren ondoren, Esparterok foruak ahuldu zituen, batez ere Nafarroan.
Isabel II.aren erreginaldia eta karlisten altxamenduak
Isabel II.aren erreginaldian, liberal moderatuek zentralismoa sendotu zuten. Karlisten altxamenduak izan ziren Katalunian, baina porrot egin zuten.
Hirugarren Gerra Karlista eta foruen abolizioa
Seiurteko Demokratikoan, karlistek berriro hartu zituzten armak, foruak eta katolizismoa defendatzeko. Hirugarren Gerra Karlista (1872-1876) Euskal Herrian zentratu zen. Gerraren ondoren, Canovas del Castillok foru-sistema abolitu zuen, baina kontzertu ekonomikoak onartu zizkien euskal probintziei.
Desamortizazioak
Erregimen Zaharrean, lurren jabetza amortizatua zen. Liberalismoak jabetza pribatua sustatu zuen, eta desamortizazioak egin ziren lurrak salmentan jartzeko. Mendizabalen eta Madozen desamortizazioak nabarmenenak izan ziren. Desamortizazioek latifundismoa indartu zuten eta nekazarien proletarizazioa sustatu zuten.
Liberalismoaren alderdiak
Isabel II.aren garaian eta Seiurteko Demokratikoan, hainbat alderdi liberal egon ziren: moderatuak, unionistak, progresistak, demokratak eta errepublikazaleak. Gobernu-aldaketak askotan indarrez egiten ziren, eta militarrek paper garrantzitsua jokatzen zuten politikan.
Estatu-kolpea: Talde batek gobernua indarrez hartzeko egiten duen altxamendu armatua.
Pronuntziamendua: Estatu-kolpearen antzekoa, baina manifestu baten bidez arrazoiak azaltzen dituena.