Estatu Frankistaren Historia (1939-1975): Sorrera, Finkapena eta Krisialdia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 23,75 KB

Gaia: Estatu Frankistaren Sorrera (1939-1949)

1936ko estatu kolpea armadaren zati batek, eskuineko politikari batzuek, Falangek eta karlismoak eman zuten. Porrot egin eta Gerra Zibila bihurtu zen, 1939an bukatu zena haien garaipenarekin. Franco Estatuburu izendatu zuten, eta botere guztiak berenganatu zituen. Hortaz aparte, gobernuburua, alderdiburua eta hiru armadetako Generalísimo zen. Diktadura bat ezarri zuen, eta bere gain zituen aginte guztiak. Aginte absolutua, "Caudillo"ari ematen zion. Bere agintea pertsonala zen, eta 1931ko Konstituzioa bertan behera utzi eta parlamentua itxi zuen. Hortaz aparte, alderdi eta sindikatu guztiak debekatu zituen, "FET y de las JONS" alderdia eta sindikatu bertikala izan ezik. Frankismoak Autonomia Estatutuak ezabatu zituen, eta errepublikazaleen aurkako jazarpena izan zen erregimen osoan. Erregimena gerra bat irabazteagatik izan zen.

Frankismoa: Erregimen Berriaren Oinarriak

Oinarri Ideologiko eta Politikoak

Francok uste zuen Jainkoak Espainiara bidali zuela demokrazia parlamentarioaren kaosetik ateratzeko. Diktadura bat ezarri zuen, non bere botereak ez zuen mugarik. Falangearen hainbat oinarri zituen. Hortaz aparte, katolizismoa izango zen erlijio ofiziala. Estatuaren dirulaguntzak jaso zituen, hezkuntzan nagusitasuna zuen, eta legeak erlijioaren dogma bete behar zuten. Horren truke, Estatuak zilegitasuna ematen zion diktadurari. Espainia estatu zentralizatu bat bihurtu zen. Gainera, alderdi politiko guztiak legetik kanpo utzi zituen, eta sufragio unibertsala eta konstituzioa ezabatu zituen. Norbanako askatasunak minimoetan geratu ziren, eta "Movimiento Nacional" izan zen onartutako elkarte politikoa. Demokrazia organikoa ezarri zen, non hiritarrek politikan parte hartzen zuten hiru atalen bidez: familia, sindikatua eta udala. Ordezkariak Francok aukeratzen zituen. Bukatzeko, langileen elkarteak debekatu ziren, eta langileen aldarrikapena sindikatu bertikalaren bidez egiten zen. Armadaren aldetik, leial mantendu zitzaion Francori.

Gizarte Oinarriak

Francok indar politiko bakoitzari boterearen zati bat eman zion. Armada euskarri nagusia zen. Alderdi bakarra zegoen, "FET y de las JONS". Erregimenak estatu konfesional katolikoa zela aldarrikatzen zuen, eta Elizak estatuaren finantziazioan eta hezkuntzan ia erabateko kontrola zuen. Ekonomia eta gizarte eliteak diktaduraren alde egon ziren hasieratik. Erdiko klaseko asko, ordea, demokraziaren aldekoak ziren. Herri-klaseak gerra zibilaren galtzaileak izan ziren. Hasieran, frankismoaren oposizioa ziren, baina denboraren eraginez, pasibotasun politikora jo zuten.

Funtsezko Legeak

Estatu frankistari oinarri juridiko bat emateko, Funtsezko Legeak onartu ziren, Gerra Zibilean hasi eta 1966an bukatu zirenak.

  • Lanaren Forua: Lan munduko harremanak arautzen zituen.
  • Gorteak Ezartzeko Legea: Herritarrak estatuko erakundeetan ordezkariak izateko Gorteak eratu ziren, baina ordezkari guztiak gobernuak izendatzen zituen.
  • Espainiarren Forua: Ardatzaren porrotaren ondoren II. Mundu Gerran, irabazi zuten herrialdeen oniritzia lortzeko, hiritarrek askatasun eta eskubideak zituztela itxura emateko egin zuten lege hau.
  • Erreferendum Nazionalaren Legea: Francok horrela erabakitzen bazuen, espainiarrak erreferendumaren bidez kontsultatu ahal ziren estatuko gai bati buruz.
  • Ondorengontza Legea: Honen arabera, Espainia erresuma bat zen, bertako tradizio monarkikoa kontuan hartu gabe. Francok ondorengoa izendatzeko eskubidea zuen.
  • Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea: Lege honek doktrina falangista sartu zuen erakundean, eta "FET y de las JONS" alderdi bakarra zela adierazi zuen.
  • Estatuaren Lege Organikoa: Aurreko sei legeak testu bakarrean bildu zituen, izan ere, erregimena instituzionalizatzeko prozesua osatzea zuen helburu.

Frankismoa ohiko sistema demokratikoaren aurkakoa zen. Demokrazia Organiko izena eman zion, baina demokrazia tradizionaletik bereizita zegoen.

Gerra Zibilaren Ondorengo Aldia: 40ko Hamarkada

Errepresio Politikoa

: 1939an, Gobernuak “Erantzukizun Politikoen Legea” onetsi zuen. Errepublikarekin lan egin zutenak salatuak, epaituak, fusilatuak eta espetxeratuak izan ziren. Gainera, kontzentrazio-esparruetara bidali zituzten. 1963 urtera arte, armada izan zen errepresio politikoa gauzatzeko erakundea, baina gerraren hurrengo urteetan, Auzitegi Militarrek epaitu zituzten prozesu judizial gehienak. 150.000 pertsona inguru exekutatu zituzten. Hortaz aparte, espetxeratu asko egon ziren eta kontzentrazio-esparruak egokitu behar izan zituzten presoentzako. Herritarren artean beldurra zabaldu zen, eta honen eraginez, despolitizazioa zabaldu zen gizartean. Askotan, Eliza isilik geratzen zen, edo gehiegikeriak justifikatzen zituen. Gaztelaniaz egiten ez ziren hizkuntza eta kultura-adierazpen guztiak debekatu ziren. Hala ere, erregimenak ez zuen lortu kalatan, euskaldun eta galiziarren sentimendu nazionalistak ezabatzea. Gerra Zibilaren azken garaian, milaka errepublikarrek erbestera jo behar izan zuten, eta honek, ospe handiko intelektual, artista eta zientzialari asko galtzea ekarri zuen. 

2.Gizartearen kontrol ideologiko zorrotza: Gatazka amaitzeak ez zuen bortizkeriaren amaiera ekarri. Errepublikak onartutako askatasun guztiak deuseztatu ziren, eta 1945 urtera arte Falangearen ideologia faxista oso paper garrantzitsua izan zuen. Estatuko edozein kargu egiteko “FET y de las JONS”eko kidea izan behar ziren. Mutil gazteak “Frente de Juventudes” erakundearen menpe antolatu ziren, unibertsitateko ikasle guztiak “Sindicato Español Universitario” delakoaren afiliatuak izatera derrigortuak izan ziren, eta langile eta enpresariak “Central Nacional Sindicalista”n enkuadratu zituzten. Gorteak mantenduko dira, baina botereak berak izendatuko ditu prokuradoreak. Demokrazia Organiko izena eman zion erregimenari, eta Estatua familia, sindikatua, udala, armada eta eliza katolikoaren gainean oinarritzen zen: demokraziaren aztarnarik ez. 

3.Espainiaren posizioa II.M.G (1939-1945): II.M.Gn, Francoren jarrera aldakorra izan zen. Gerra hasieran, Ardatzeko herrialdeei lagundu zien. Espainiak ez zituen baliabiderik horrelako gerra batean sartzeko, beraz, Francok erabaki zuen Espainia neutral izango zela. Alemaniak Frantzia garaitu zuenean, neutral izatetik ez-beligente izatera pasatu zen, uste baitzuen Ardatzekoek irabaziko zutela. Franco, Hitler eta Mussolinirekin elkarrizketatu zuen gerran parte hartzeko baldintzak negoziatzeko, baina ez ziren ados jarri eta Espainia ez zuen gerran parte hartu. 1943ko urrian, gerra herrialde faxisten aurkakoa izaten hasi zen, eta Estatu Batuak eta Britainia Handia presionaturik, Espainia neutraltasunera itzuli zen. Azkenean, Alemaniak gerra galdu zuenean, frankismoa faxismotik aldendu zen, eta ondorioz, erregimeneko kargu garrantzitsuetan zeuden falangistak kanporatu zituzten, eta baita falangearekin lotutako ikur guztiak ere.

4.Nazioarteko boikota (1939-1945): II.M.G amaitu zenean, nazioarteak isolatu eta arbuiatu egin zuen frankismoa. Hortaz, Franco, aldaketak egiten saiatu zen. Falangearen ideologiaren puntu zorrotzenak baztertu zituen, eta bere burua partekatu nahi zuen garaileen erregimenarekin demokrazia organikoaren terminoa sortuz, bere diktadura estaltzeko.Francok, gogor eutsi zion agintean jarraitzeko zituen asmoei. Isolamenduaren ondorioz, Espainiak ez zuen jaso Estatu Batuek Europari laguntzeko martxan jarri zuten plana, Marshall Plana, eta NATO-tik kanpo utzi zuten, baina Francoren erregimenak aprobetxatu zuen zeukan abantaila bakarra: komunismoaren aurkako aliatu fidela izatea.

Politika eta ekonomia: Autarkia eta interbentzionismoa:1.Autarkia, Francoren erregimenaren lehen etapako helburu nagusia izan zen; hau da, kanpo laguntza edo harreman ekonomikorik ez izatea. Merkatu librearen ordez, Estatuak ekonomian esku hartzearen aldeko politika bultzatu zuen:Kanpo merkataritza murriztu zen; izan ere, Estatuak kontrolatzen zituen esp eta inp/Sektore publikoa indartu zuten. Industrializazioa bultzatzeko, INI sortu zuten, eta honek, industria publiko ugari sortu zituen. Aldi berean, sektore asko nazionalizatu egin zituzten: telefono komunikabideak (Telefonica), aireko garraioak (Iberia), trenbideak (RENFE), gasolina hornidura (CAMPSA) eta meategi asko/Hala ere, Gobernuak industriaren alde egiteak kalte egin zion nekazaritzari/

Administrazioa arduratzen zen elikagaiak saltzeaz, eta errazionamendu-kartila baten bidez saltzen ziren. Haien prezioa, produkzio-kostuaren azpikoa zen, beraz, ekoizle askok produkzioa ezkutatu nahi zuten, merkatu beltzean saltzeko. Gainera, prezioak askoz altuagoak izaten ziren (Estraperlo)/Politika ekonomiko interbentzionalista eta autarkiaren ondorioz, ez zen ia hazkunde ekonomikorik egon, eta inflazioa, produkzioaren kostu handiak eta lehiakortasun eza agertu ziren. Bizi-kostaldiaren gorakada %700ekoa izan zen, eta bizirauteko, lan bat baino gehiago edukitzea ezinbestekoa zen. Gosea eta gaixotasunak zabaldu ziren, beraz, heriotza-tasa igo zen. Txanbolismoa hazi zen, eta oso ohikoa zen “realquilado” bizitzea.

Irekitzea eta kanpoko aitormena:Erregimen frankista 50ko hamarkadan egonkortu zen. Nazioartean Gerra Hotza hasi zen, eta EEBBri Espainia aliatua izatea komeni zitzaien. Publikoki frankismoa gaitzestu arren, nazioartean onartzen joan ziren. 1950ean, NBEk erregimenaren aurkako betoa altxatu zuen, eta 1957an eskubide osoko partaide izatera heldu zen. 1. Nazioarteko aitorpena: 1953an Francoren erregimenak behin-behineko onarpena jaso zuen nazioartean. Vatikanorekin konkordatuan, Vatikanok, Espainia Estatu konfesionala izatea, eliza-foruen ezarpena, apaizentzako soldata eta hezkuntza arloan eskubide zabalak eskatu zituen. Hortaz aparte, Vatikanoak, erregimen frankistak behar zuen zilegitasun morala eta nazioarteko onarpena ekarri zizkion.EEBBekin akordioen bitartez, Rotan, Moronen eta Torrejo de Ardozen base militarrak instalatzeko baimena eman zieten. Akordioan, diru laguntza jasotzen zuen, eta baita janaria ere. Hau, garrantzitsua izan zen errazionamendua murrizteko eta merkatu beltza desegiteko. Hala ere, garrantzitsuena, nazioarteko onarpena izan zen. 


2.Politika ekonomikoa: Irekiera saioak 50eko hamarkadaren erdialdean, barne arazo asko konpondu gabe zeuden. Egoera ekonomikoa zaila zen; ekoizpenak motel egiten zuen gora eta bizi-maila apala zen. Gainera, langileen grebak ugaritu ziren.1957an, estatu espainola porrot egiteko zorian zegoela ikusirik, Francok ulertu zuen aldaketak egin behar zituela. Hortaz, ministro berriak izendatu zituen gobernurako, teknokratak. Ekonomian adituak ziren, profesionalak, modernoak eta ideologiarik gabekoak. Politikan, kontserbadoreak ziren, “Opus Dei” erakundekoak. Haien helburua ekonomiaren garapena lortzea zen. Helburu berriak lortzeko, 1959an, “Egonkortze Plana” jarri zen abian: Egonkortzea lortzeko, interes-tasen goraldia, kredituak murriztea eta soldatak mantentzea aurreikusten zuen/Barneko merkatuaren liberalizazioa/Kanpoko liberalizazioa. 

Industriak etekin handiena lortu zuen, eta nekazaritzak baino pisu handiagoa izan zuen. Hala ere, nekazaritzak ere gora egin zuen, eta soroak mekanizatu, inportatutako ongarri eta pentsuak erabiltzen hasi eta landu eta ureztatutako lurraldeak zabaldu ziren. Erreforma fiskala martxan jarri zen, eta azpiegitura eta zerbitzu sozialetan gastua gehitu zen. Garapenerako Planak ere martxan jarri ziren sektore publikoaren eginkizuna bultzatzeko. Hortaz gain, garapenerako guneak sortu ziren hainbat hirietan, baina emaitzak oso mugatuak izan ziren. 

Oposizioa eta gizarte mugimenduak Gerra amaitzean, Francoren aurkako alderdi eta sindikatuak klandestinetara pasatu ziren. Errepublikar eta sozialistek fronte bat sortu nahi zuten, eta 1944an “Indar Demokratikoen Aliantza Nazionala” sortu zuten. Komunista eta anarkistek, aldiz, borroka eta matxinadari ematen zieten lehentasuna. Erresistentzia mugimendu bat antolatzen saiatu ziren, baina indarra galduz joan ziren 3.000 hildako eta 20.000 atxilotu jasan eta gero. 1944an altxamendu saiakera bat egin zuten eta Aran Ibarretik inbaditu zuten penintsula, baina atzera egin behar izan zuten. Langileen lehen grebak Bilbon egin ziren, eta Bartzelona eta Asturiasen jarraitu zuten. 50eko hamarkadan, langile-mugimendua berriz piztu zen. Alderdi komunista oposizioko indar nagusia izan zen. 1960tik, unibertsitate ikasleak erregimen frankistaren oposizioaren talde aktiboa bihurtu ziren. Alderdi komunista unibertsitatean sartu ondoren, ikasleen protestak ugaritu ziren. Katalunia eta Euskal Herrian, nazionalismoak berpiztu ziren. EAJtik banandutako unibertsitateko bilbotar talde batek, ETA sortu zuen 1959an, eta euskaldunen nortasun eta eskubide galeraren aurka erreakzionatu zuten. 


10.GAIA: DIKTADURA FRANKISTAREN FINKAPENA ETA KRISIALDIA Barne politika: “Mugimendu Nazionala Printzipioen Legea”rekin, falangisten eragina Francoren politikan murriztu zen. “Ondorengotza Legearekin”, monarkia katoliko bat aldarrikatuko zela bermatu zen. Francok, eskubidea izango zuen erregea izendatzeko, eta ez zen izango monarkiaren jarraipena.Estatuaren Lege Organikoa, erreferendumean onartuta, erregimenari aldaketa kosmetikoa ematen zion. Aipatzekoak dira 3 ministro teknokrata: López Bravo, López Rodó eta Fraga Iribarne. Joera berritzaile horien aurka, erregimen inmobilistak zeuden. Francok 2 sektore horien arteko orekari eusten saiatu zen, eta lege hauek promulgatu zituen:Ordena Publikoko Auzitegia: TOP sortu zuten, delitu pribatuak epaitzeko auzitegi zibila, baina ez zuen errepresioa murriztu/Prentsaren Legea: Aurretiko zentsura ezabatu zen, baina “a posteriorizkoa” mantendu zen/Estatuaren Lege Organikoa: Aurreko 6 legeak testu bakarrean bildu zituen, izan ere, erregimena instituzionalizatzeko prozesua osatzea zuen helburu/Ondorengotza Legea: Erregimena mantentzeko konpromisoa hartu ondoren, Juan Carlos Borboikoa Francoren ondorengo izendatu zuten. 

Luis Carrero Blanco Almirantea gobernuko presidenteordea izendatu zuten, baina praktikan presidente lanak egiten zituen. Hortaz aparte, erregimenaren talde inmobilistaren burua zen. Franco hil ondoren erregimena luzatzeko asmoz, Blancoren esku utzi zuen boterea, eta 1973an gobernuko presidente kargua eman zion. ETAk, 1973ko abenduaren 20an Madrilen hankaz gora utzi zituen erregimenaren asmoak, Blanco hil zutenean. Hortaz, Carlos Arias Navarro izendatu zuten presidente. Kanpo politika: Vatikano eta Estatu Batuekin akordioak sinatu eta gero, erregimen frankistaren isolamendua leundu zen. Espainia, OCDEren fundatzailea izan zen, eta akordio ekonomikoak sinatzen hasi zen. Hala ere, ez zen inoiz onartua izan Europar Erkide Ekonomikoan. Aipatzekoa da Municheko Aldarrikapena, Espainiako oposizioaren ordezkariak sinatu zutena. 1970ean, Espainiak lehentasun akordio bat sinatu zuen, EEErekin merkataritza elkartrukeak errazteko. 1956an, erregimenak independenzia eman zion Marokori eta 1958an Guinea Ekuatorialari. 1969an Ifni, Marokori eman zion. Ceuta, Melilla eta Mendebaldeko Sahara, ordea, mantendu zituen. 1976an, Espainiak alde egin eta Mendebaldeko Sahara Maroko eta Mauritaniaren esku utzi zituen. 

Ekonomiaren aldaketak: 50eko hamarkadaren erdialdean, barne arazo asko konpondu gabe zeuden. Egoera ekonomikoa zaila zen; ekoizpenak motel egiten zuen gora eta bizi-maila apala zen. Gainera, langileen grebak ugaritu ziren.1957an, estatu espainola porrot egiteko zorian zegoela ikusirik, Francok ulertu zuen aldaketak egin behar zituela. Hortaz, ministro berriak izendatu zituen gobernurako, teknokratak. Ekonomian adituak ziren, profesionalak, modernoak eta ideologiarik gabekoak. Politikan, kontserbadoreak ziren, “Opus Dei” erakundekoak. Haien helburua ekonomiaren garapena lortzea zen. Helburu berriak lortzeko, 1959an, “Egonkortze Plana” jarri zen abian:/Egonkortzea lortzeko, interes-tasen goraldia, kredituak murriztea eta soldatak mantentzea aurreikusten zuen/Barneko merkatuaren liberalizazioa/Kanpoko liberalizazioa. Industriak etekin handiena lortu zuen, eta nekazaritzak baino pisu handiagoa izan zuen. Hala ere, nekazaritzak ere gora egin zuen, eta soroak mekanizatu, inportatutako ongarri eta pentsuak erabiltzen hasi eta landu eta ureztatutako lurraldeak zabaldu ziren. Erreforma fiskala martxan jarri zen, eta azpiegitura eta zerbitzu sozialetan gastua gehitu zen.

Garapenerako Planak ere martxan jarri ziren sektore publikoaren eginkizuna bultzatzeko. Hortaz gain, garapenerako guneak sortu ziren hainbat hirietan, baina emaitzak oso mugatuak izan ziren. Kanpotik heldutako laguntza ekonomiko eta finantziarioari esker, “desarrollismoa” sortu zen, “el milagro español”. Neurri hauek, Espainiak izango zuen garapen ekonomikorako oinarria ipini zuten. Hala ere, kontsumoak behera egin eta langabezia agertu zen, baina turismo eta emigrazioari esker, egoera orekatu zen. 1959tik 1973ra Espainiako ekonomia hazi zen. Eragile nagusia industria izan zen, eta esportazioen hazkundeak ekarri zuen dirua, industria garatzeko erabili zen. 60ko hamarkadaren amaierarako, Espainia, herrialde garatua izatea lortu zuen, baina hazkunde ekonomikoaren oinarriak ahulak ziren. 1973an, petrolioaren krisia lehertu zenean, Espainian egoera larritu zen, izan ere, Europako gainerako herrialdeen krisiaren ondorioak gehitu zitzaizkion. Horrela amaitu zen Espainiako oparoaldi ekonomikoa, ekonomia eta politikan zituen akatsak agerian utziz, eta ondorio bat azalduz: boom ekonomikoaren onuradun nagusiak banku eta talde industrial handiak izan ziren. 


Gizartea: 60ko eta 70eko hamarkadetako aldaketa sozialak1. Gizartearen egitura berria: Gizarte hura, nekazaritza girokoa eta tradizionala, gizarte industrial, hiritar eta moderno bihurtu zen. Lehentasuna partzelak biltzea eta lurrak ureztatzea bihurtu zen, eta baita abeltzaintzako ustiategi modernoak sortzea ere. Hau guztia, mekanizazioari esker izan zen. Nekazal arlotik pertsona askok emigratu zuten, eta ustiategi asko desagertu egin ziren. Zerbitzuen sektorea ere gehitu zen. Banketxe asko batu eta efizienteagoak ziren erakunde finantziarioak sortu zituzten. Per capita %40 igo zen, eta bazegoen kanpoko inportazio, teknologia eta inbertsioen dependentzia nabaria2. Aldaketa garrantzitsuenak: Emigrazioa nekazaritza gunetik industria guneetara/Urbanismoa eta etxebizitza: Hirietara ailegatzen ziren emigranteak gehienetan ez zuten bizitzeko toki bat aurkitzen. Auzo berrien urbanizazioa planifikaziorik gabe egin zen, eta hirigintzako planak ez ziren errespetatu.

Talde inmobiliarioen presioak eragin zuen etxebizitzen promozioek ez zutela bat egiten beharrezko azpiegitura eta oinarrizko zerbitzu publikoekin/Bizi mailaren igoera eta Espainia kontsumo gizartean sartzea:Espainiarrak, erosteko eta aisialdi eta kulturarekin lotutako jardueretarako dirua izaten hasi ziren/Hazkunde demografikoa:Heriotza-tasak behera egin zuen, eta jaiotza-tasa oso altua zen/Zerbitzu publikoen hobekuntza hezkuntza eta osasunean/Pentsamolde-aldaketak: Espainiako gizartea irekiagoa, toleranteagoa, dinamikoagoa eta laikoagoa bihurtu zen.Emakumeen aldetik, gizartean betetzen zuen funtzioa aldatzen hasi zen. 

Turismoa: Ekonomia eta gizartea aldatu zituen fenomenoa Ekonomia suspertzeko errekurtso bat turismoa izan zen. Donostia eta Biarritz goi-mailako turismoak izan ziren, baina turismoa orokortu behar zen, eta horretarako, 2 neurri hartu ziren: kanpoko turisten sarrera erraztea eta bertakoen artean turismoa zabaltzea.Kapitalak ailegatzen hasi ziren, eta etorritako turistek zerbitzu berriak eskatzen hasi ziren; hala mola, komunikabideak, garraioak, alokabideak, hostelaritza-zerbitzuak… Espainiak eguraldi ona, ondare kulturala eta aisialdirako aukerak zituen, prezio baxuetan. Honek, oso merkatu handia sortu zuen denbora gutxian.Hala ere, Espainiako egiturak ez ziren aproposenak. Garapen Planaren arabera, soldatak baxuak dira, eta emigrazioa dago. Turismoa Mediterraneoan hasi eta garatu zen. Estatua, errepide-sarea hedatzen saiatu zen, eta irekiera horrekin, diktadura ez den herrialde baten irudia zabaldu nahi zen Espainain, “Spain is different”. Espainiako hiri handietako klase ertaina, turismoaren alde mobilizatu zen. Espainiarrentzako, turistak, diru-hornitzaileak besterik ez ziren, baina denborarekin, ohiturak, bizimodua eta pentsaera ezberdinak ere ekarri zituen.

Erregimenari oposizioaEkonomiaren garapenak ekarri zituen aldaketa sozialen ondorioz, erregimenaren kontrako protestak ugaritu ziren:Langile mugimendua: Langileak klandestinetan antolatu ziren protesta eta grebak antolatuz/Komunistak: Alderdi komunistak, klandestinetan egindako lanari esker hazi ziren/Nazionalismoak: Katalunia, Euskal Herria eta Galizian horrelako mugimenduak hazi ziren. Aipatzekoa da ETA erakundearen erabakia borroka armatua erabiltzeko/Unibertsitatea: Kanpusetan agitazioa ebidentea zen, eta baita errepresioa ikasle eta irakasleen aurka ere/Eliza katolikoa: Honen sektore bat, erregimenaren zutabe izatetik, erregimenaren aurka egiten zuen edozeini babesa ematera pasatu zen/Europar mugimendua: 1962an bere IV. bilkura egin eta oposizioko 118 politikari espainiar gonbidatuak izan ziren. Guztiek Francoren erregimenaren demokraziaren aurkako funtsa salatu zuten, eta Francoren erantzuna, 118 horietatik Espainiara bueltatu zirenei zigortzea izan zen. 1966ko Prentsa eta Inprentaren Legea eta 1967ko Erlijio Askatasunaren Legea, bidea ireki zien katolikoak ez zirenei. 


Frankismoaren gainbehera1. Aurrekariak: Frankismoaren azken urteetan 2 talde zeuden: aperturistak; erregimena liberalizatu nahi zutenak, eta immobilistak; erregimenaren jarraipena defendatzen zutenak, aldaketarik gabe. 1969an, Juan carlos Borboikoa Francoren ondorengo izandatu zuten. 2.Desarrollismoaren bukaera: 1973ko nazioarteko krisi ekonomikoak “milagro económico español”ari amaiera eman zion. Petrolioaren prezioa igo zen, eta ondorioz, gainerako prezioak ere igo ziren, soldatek behera egin zuten eta langabezia igo zen. Hortaz aparte, langileen protestak ugaritu ziren3.Ezegonkortasun politikoa: Franco desagertzear zegoela, ezegonkortasuna sortu zen Espainian. Erregimenaren aurkako oposizioa indartu eta haien kontrako errepresioa bortitza izan zen. Erresistentziarik gogorrena ETA, 1973ko abenduan Luis carrero Blanco Almirantea hil zuena. Carrero balnco, immobilisten burua zen. Carlos Arias Navarro Gobernu Burua izendatzearekin, apurista eta immobilisten arteko auziak ez ziren baretu. 

4.Azken hilabeteak: 2 taldeek ez zuten 1974ko Elkarte Politikoen Legea onartu; izan ere, apuristentzat ez zen benetako erreforma bat, eta immobilistentzat, sistema politiko baten irteera zen. Klandestinetan zeuden alderdi eta sindikatuak biltzen hais ziren. PCEk “Junta Democrática” antolatuko du, eta PSOEk “Plataforma para la Convergencia Democrática”. Batu eta “Platajunta” sortu zuten. Langle gatazkak eta grebak Espainia osora zabaldu ziren. Ekintza terroristak areagotu ziren, ETA, FRAP eta GRAPO ezkerrean zeuden, eta “Fuerza Nueva” eta “Guerrilleros de Cristo rey” eskuinean. Errepresioa, imoiz baino gogorragoa izan zen. 1975ean Terrorismoaren Aurkako Legea onartu eta ETA eta FRAPeko 11 kideri heriotza zigorra eman zien. Gainera, ETAko 2 eta FRAPeko 3 afusilatuak izan ziren. Mendebaldeko Saharaokupatzeko, Marokok “Marcha Verde” antolatu zuen. 1974ko azaroan, Espainiak “Madrilgo Ituna” sinatu zuen, non Sahara Maroko eta Mauritaniaren esku geratu zen. 1975eko azaroaren 20an Franco hil zenean, Espainia krisi politiko eta ekonomiko batean zegoen. Azaroaren 22an, Gorteek Juan Carlos Borboikoa izendatu zuten Espainiako errege; Juan Carlos I. 

Entradas relacionadas: