Estamentuzko gizartea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,25 KB

Antzinako Erregimena XVIII. Mendean Europan zegoen sistema politiko, sozial eta ekonomikoa zen. 

  • Estamentutan banatutako gizartea.

  • Nekazaritzan oinarritutako ekonomia.

  • Monarkia absolutua ziren Antzinako Erregimenaren ezaugarriak. 


DESBERDINTASUN ASKOKO GIZARTEA

Gizartea hiru taldetan banatzen zen, hau da hiru estamentu edo estatu zeuden:
noblezia, kleroa eta herri xehea edo hirugarren estatua. 

Ezaugarriak hauek ziren:

  • Pribilegioak: Bi estamentu pribilegiatuek (noblezia eta kleroa) abantaila handiak zituzten. Adibidez, lege bereziez epaitzen zituzten eta ez zuten zergarik ordaindu behar.


NOBLEZIA

Goi eta behe noblezian banatzen zen.

  • Goi nobleziak abantail handiak zituen, jaurgo-eskubideengatik eta administrazioko zein armadako goi-karguak bereak zituen. 

Tituludunak ziren: dukeak, kondeak, markesak etab (luxuzko bizimodua zeramaten).

  • Behe noblezia, egoera ekonomiko okerragoan.


KLEROA

Ere bitan banatzen zen: goi eta behe kleroan.

  • Goi kleroko kideak (gotzainak, artzapezpikuak....) familia nobleen semerik gazteenak izan ohi ziren. 

  • Behe kleroko kideak (apaizak, fraideak eta abar) herri xehekoak izaten ziren.


NEKAZARIAK ETA BURGESIA

Biztanleriaren gehiengoa herri xehea edo hirugarren estatua ziren:

  • Nekazariak ziren talde ugariena. Nekazari gehienak jornalari nahiz jopu aritzen ziren nobleziaren edo Elizaren lurrak lantzen. Bere jaunari errenta ordaindu behar izaten zion lurrak ustiatzen uzteagatik. Nekazariek zergak ordaintzen zizkioten erregeari, eta hamarrena (uztaren hammarena, hain justu) Elizari.

  • Burgesia merkatariek, medikuek, eskulangileek eta abarrek osatzen zuten. Burges batzuek aberastasun handiak egin zituzten, baina botere politiko txikia zuten (hiriak gobernatzera mugatzen ziren).

  • Baztertutako taldea eskaleak, ijitoak eta elbarriak (=gaixoak).


NEKAZARITZA, SEKTORE GARRANTZITSUA BAINA EKOIZPEN TXIKIKOA

XVIII. Mendean nekazaritza eta abeltzaintza ziren jarduera ekonomiko garrantzitsuenak. Europa gehienean iraupeneko nekazaritza egiten zen, zerealak ekoizteko. Nekazaritza erabat zegoen klimaren mende eta gertatzen zirenean (lehorteak, uholdeak eta abar = fenomeno meteorologikoak) uztak galdu, jakiak urritu, prezioak igo eta goseteak izaten ziren.


Entradas relacionadas: