Esplorazio Garaia: Mundu Berriaren Aurkikuntza eta Inken Inperioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,66 KB

ESPLORAZIO GARAIA

Europak Ezagutzen Zuen Mundua

XV. mendean, europarrek munduaren ezagutza mugatuta zuten. Ezagutza hori Europa mendebaldeko muturretik zein Afrikako Magrebetik hasi eta Asia ekialdeko lurraldeetarainokoa zen (Txina, Korea eta Japonia).

Merkataritza Ekialdearekin

Erdi Aroko Europan oso preziatuak ziren Ekialde Urrunetik ekarritako produktu exotikoak: zeta eta espeziak. Produktu horiek Zetaren Bidean ekartzen ziren, Konstantinopla Txinarekin lotzen zuen bidean.

Baina 1453an, Turkiarrek Konstantinopla konkistatu zutenean, europarrek beste bide bat aurkitu behar izan zuten.

Nabigaziorako Aurrerapenak

Nabigazioa errazteko eta zehazteko, hainbat tresna berri garatu ziren:

Koadrantea
Latitudearen berri ematen du. Eguzkiaren (egunez) eta Iparrizarraren (gauez) zeruertzeko altuera neurtzeko erabiltzen zen. Astrolobioaren antzekoa zen.
Astrolabioa
Latitudea kalkulatzen zuen. Eguzkia edo Iparrizarra zeruertzetik zer altuerara zeuden neurtzeko balio zuen. Edonoiz erabili ahal zenez, gauez ere bidaiatu ahal zen itsasoan. Horrek bidaiatzeko denborak gutxitu eta toki berriak ikusteko aukera eman zuen.
Iparrorratza
Ipar magnetikoa seinalatzen zuen, orratz imandua zuelako. Iparra non dagoen jakinda, gainontzeko puntu kardinalak non dauden jakin zitekeen. Ondorioz, bidaia batean ibilbidea zehaztea ahalbidetu zuen.
Labaindara eta Hare-erlojua
Labainda, soka itsasora bota eta askatzen joaten zen. Hare-erlojuak denbora neurtzen zuen. Abiadura jakitearen ondorioz, bidaietarako zenbat denbora eta abiadura kalkula zitezkeen, eta bidaian beharko zituzten probisioak eta eskalak kalkulatzen ziren.
Portulanoa
Haize-arrosadun mapak ziren. Haize-arrosek puntu kardinalak adierazten zituzten, mapak orientatzeko. Nondik nora joan behar zen jakiteko, arriskuen berri emateko eta orientatzeko erabiltzen ziren.

PORTUGALEN ESPLORAZIOAK

Portugalen Proiektuak

Portugalgo proiektuaren beharrik handiena Asiako kontinentean harri bitxiak, zeta eta espeziak aurkitzeko eskaera zuten merkataritza-bideak bilatzea izan zen.

Proiektu honen sustatzaile nagusia Henrike Nabigatzailea infantea izan zen. Sagresen nautika-eskola bat sortu zuen zailtasunei aurre egiteko.

Lehenengo Bidaiak

Hauek izan ziren lehenengo bidaiak eta aurkikuntzak:

  • Ceuta (1415)
  • Madeirako uharteak (1419)
  • Azoreetakoak (1431)
  • Bojador lurmuturra (1434)
  • Cabo Verde uhartedia (1446)
  • Gineako golkoan barneratzea (1460)

Henrike Nabigatzailea hil ondoren, hegoalderantz jarraitu zuten. 1482an, Diogo Gaok Kongo ibaiaren bokalea aurkitu zuen, eta Bartolomeu Diasek Afrikaren hego-muturreko Esperantza Oneko lurmuturrera iritsi zen, horrela Indiako ozeanorako pasabidea irekiz.

Indiako Bidea

Erregeak Kolonen proiektua atzera bota ondoren, 1497an Vasco de Gamak zuzendutako flota bat irten zen Lisboatik, eta 1498an, hamar hilabeteren buruan, Indiara iritsi zen. Horrela bukatu zen Portugalen proiektua.

Gero, 1500ean, Pedro Álvares Cabralek Brasil aurkitu zuen, Indiara egin zuen bidaian.

GAZTELAREN ESPLORAZIOAK

Amerikaren Aurkikuntza

Kristobal Kolonek mendebalderantz bidaiatuz Asiara iristea posible zela uste zuen. Hori Portugalgo erregeari proposatu zion, baina arriskutsua zelakoan ezezkoa jaso zuen. Orduan, Gaztelara abiatu zen, eta han Errege-erregina Katolikoek onartu zuten proiektua.

Espedizioa 1492an hasi zen, lehenik Kanaria uharteetara abiatuz, alisio haizeak eta itsaslasterrak aprobetxatuz.

  1. Lehen Bidaia (1492-1493): Ozeano Atlantikoa zeharkatu zuen eta Karibe itsasoko zenbait uharte esploratu zituen.
  2. Bigarren Bidaia (1493-1496): Antilla Txikiak esploratu zituen. Hispaniola uhartean Kolonen lehenengo kokalekuak eraiki ziren.
  3. Hirugarren Bidaia (1498-1500): Kontinentearen kostaldera iritsi zen, gaur egungo Venezuelara.
  4. Laugarren Bidaia (1502-1504): Karibe itsasoaren zatirik mendebaldekoena esploratu zuen.

Kolonek Asiara iritsi zela uste izan zuen hil zenean. Ameriko Vespucci nabigatzaile italiarrak frogatu zuen Kolonek ibilitako lurrak beste kontinente batekoak zirela. Orduan, Amerika izena jarri zioten haren omenez.

Munduaren Banaketa

Gaztela eta Portugalen arteko lurren eskubidea zehazteko, Tordesillasko Ituna sinatu zuten 1494an. Itunak meridiano bat ezartzen zuen, Azore uharteen mendebaldetik 370 legoatara (2.000 km inguru) zegoena. Meridianotik mendebaldera zeuden lurrak Gaztelarentzat izango ziren, eta ekialdera zeudenak Portugalentzat. Hala ere, Portugalari zegokion Afrika eta Asia, baita Brasil ere (nahiz eta ituna sinatu aurretik aurkitu).

Aurkikuntzen ondorioz, bi inperio sortu ziren: Espainiarena eta Portugalena.

Munduari Lehenengo Itzulia

Kolonen bidaiei esker, bidaiak erraztu ziren. 1519an, Fernando Magallanes Sevillatik irten zen, Ozeano Atlantikoaren eta Barearen artean pasabide bat aurkitzea helburu, Moluketara iristeko.

1520an Magallanes hil ondoren, Juan Sebastian Elkanok ordezkatu zuen. Moluketara iritsi eta 1522an Espainiara itzuli zen, Afrika ertzetik. Horrela, Elkanok munduari lehenengo itzulia eman zion eta Lurra esferikoa dela frogatu zuen.

KOLONAURREKO AMERIKA

Inkak

Gizarte Antolamendua

Inka gizartea hierarkikoa eta zurruna zen:

  • Goian: Inka, erregetza, auquia (Inkaren semea) eta panaka reala (familia erreala).
  • Noblezia: Odoleko noblezia (gainerako familia) eta pribilegioko noblezia (buruzagiak, apaizak eta aholkulariak).
  • Herria: Hatun runa (herritarrak), mitimaes (maisu kolonizatzaileak) eta yanaconas (zerbitzariak eta esklaboak).

Ekonomia

Ez zegoen merkataritzarik, eta irabazitako aberastasuna biztanleriaren artean denentzako berdin banatzen zen.

Hiru lan mota nagusi zeuden:

  • Mita: Lan jakin bat egiten zen (uraren bila joan, animaliak ehizatu…). Txandaka egiten zen, eta bukatzerakoan irabazitakoa banatzen zuten biztanleen artean.
  • Ayini: Nekazaritza, abeltzaintza, artisau lanak eta etxeen eraikuntza. Nekazariek mendien hegaletan terraza mailakatuak egiten zituzten landatzeko. Abeltzaintzan llamak eta alpakak erabiltzen zituzten. Artisauak urregintzan eta eltzegintzan nabarmendu ziren. Herrian edonork eskatu ahal zituen ayini zerbitzuak, gero bere lanekin ordainduko zituen. Ayini lanak ekonomiaren oinarri ziren.
  • Minka: Toki publikoen eraikuntza zen (zubiak, errepideak…). Herriko langile guztiek parte hartu behar zuten.

Erlijioa

Inken erlijioa politeista zen. Hauek ziren jainko nagusiak: Viracocha (jainko sortzailea) eta Inti (eguzkiaren jainkoa). Inkek ohitura bitxiak zituzten; adibidez, ume bat jaiotzen zenean, aitak ibaira eramaten zuen bainatzera, eta gero mantatan bildu eta bi tabla jartzen zizkion buruaren alboetan, forma luzea izan zezan. Horrela bereizten zituzten inkak.

Kultura eta Artea

  • Artea: Harrizko 148 eraikin eta haitzuloetan eratutako 173 hilobi daude (horietatik 150 emakumeenak). Ohialgintza garrantzitsua zen, jainkoen opariak eta agindupearen ikur zirelako. Inken klima gogorra zenez, artilezkoak izaten ziren nagusiki. Apaindurari dagokionez, irudi geometrikoak eta giza irudi estilizatuak ipintzen zituzten, kolore biziekin.
  • Hizkuntza: Hainbat hizkuntza zeuden, baina kitxua inposatu zuten hizkuntza ofizial bezala. Ahozko tradizio aberatsa zuten eta ez zuten idazten. Hala ere, kontuak egiteko, kipu izeneko lokarri koloredunen multzoa erabiltzen zuten. Kantitatea, kokalekua, kolorea eta luzeraren arabera gauza desberdinak adierazten zituzten.
  • Janzkera: Emakumeek soineko luzeak erabiltzen zituzten gerriko batez lotuz, eta gizonen kasuan, zakil-zorro bat eta tunika bat. Biek sandalia mota berdina erabiltzen zuten.

Zibilizazioa

Inken zibilizazioa 1200. urtetik 1533. urtera garatu zen gutxi gorabehera. Inkaren hedapena Cuzcoko inkek Chancasen porrotarekin hasi eta Espainiaren konkistarekin amaitu zen. Monarkia bat zen. Inkak komunikazio bide onak izateaz arduratzen ziren, eta horregatik euren domeinuetan zehar errepide sare zabal eta konplexu bat eraikitzera dedikatu ziren, inperioa integratzeko eta batzeko funtzioarekin.

Europarrekin Topaketa

Inka Inperioko konkista Amerikako espainiar kolonizazioaren gertaera nabarmena izan zen. Historiografiaren arabera, konkista 1532ko azaroaren 16an hasi zen, inken armadak Cajamarcan Francisco Pizarrok zuzenduriko konkistatzaileari aurre egin zionean. Huáscar eta Atahualpa (Inken enperadoreak ziren) arteko gerra zibila bukatu zen, eta espainiarrek Atahualpa preso hartu zuten.

EUSKALDUNAK AMERIKAREN KONKISTAN

Euskaldunek parte-hartze aktiboa izan zuten Amerikaren esplorazioan eta ustiapenean. Euskal itsasgizonak ospe handikoak ziren, eta ezaugarri horrek konkistan parte hartzeko aukera eman zien. Gainera, uste zuten euskaldunak nobleak zirela eta pribilegio handia zutela.

Asiara Heltzeko Ibilbidea

Lehenbiziko espedizioen helburua Asiarainoko merkataritza-bide berri bat aurkitzea izan zen. Horregatik, euskaldunak Amerikatik Asiaraino heltzen saiatu ziren. Ozeano Barea zeharkatzeko zenbait espedizio antolatu ziren, Txinako eta Indiako kostaldeetara iristea helburu hartuta. Bi nabigatzaile euskaldun nabarmendu ziren:

  • Miguel Lopez Legazpi (1502-1572): Filipinetako lurralde gehiena konkistatu zuen 1564tik 1572ra.
  • Andres Urdaneta (1508-1572): Filipinetatik Mexikora itzultzeko bidea aurkitu zuen (Urdanetaren Bidea).

Euskaldunak Ternuan eta Balea-arrantza

Euskal baleazaleen presentzia oso garrantzitsua izan zen Ternuan. Itsasgizon euskaldunek, baleak harrapatzeaz gain, udako kanpamentuak eta lanerako lantegiak antolatu zituzten Ternua uhartean.

Frogak

  • Froga arkeologikoa: Itsasontziko aztarnak, kanpamentuak eta lanerako lantegiak aurkitu dira.
  • Toponimia: Port-aux-Basques bezalako izenak.
  • Dokumentu idatziak: Euskara hitzez agurtzen ziren mikmak indigenekin.

Entradas relacionadas: