Espainiar Inperioaren Gorakada eta Gainbehera: Aro Modernoaren Hasieratik Flandriako Gerrara

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,65 KB

1. Estatu Modernoaren Jaiotza

Monarkia Autoritarioak

Erregeek, nobleziaren, elizaren eta udalerrien botereak mugatu zituzten, monarkia autoritarioa ezarriz.

Neurriak:

  • Administrazio zentralizatua funtzionarioen bidez.
  • Errege-armada iraunkorrak batzar ordezkatzaileen jarduera mugatu zuten, zergak igoz.

Europako Monarkiak Aro Modernoaren Hasieran

  • Frantzia: Ehun Urteetako Gerraren ondoren, Frantzisko I.arekin Frantzia potentzia handia bihurtu zen.
  • Ingalaterra: Bi Arrosen Gerrak eta Henrike VIII.ak nobleziaren boterea ahuldu zuten.
  • Espainia: Errege-erregina Katolikoek Aragoiko eta Gaztelako koroak batu zituzten.
  • Errusia: Ivan IV.a Izugarriak Errusiako tsar bihurtu zen.

2. Errege-erregina Katolikoen Erregealdia

Dinastia-batasun Bat

1469an ezkondu ziren Aragoiko Fernando eta Gaztelako Elisabet.

Errege-aginpidearen Indartzea

Ondorengo neurriak hartu zituzten:

  • Ermandade Santua
  • Armada profesionala iraunkorra
  • Korrejidoreak
  • Kontseiluak gobernatzeko

Erlijio-batasuna

Erlijio-batasuna inposatu zuten.

  • Inkisizioa juduen, mudejarren eta heretikoen aurka.
  • 1492an juduen kanporaketa agindu zuten.
  • 1502an musulmanen kanporaketa agindu zuten.

Lurralde-hedapena

  • 1492an Granadako erresuma konkistatu zuten.
  • 1496an Kanariar Uharteak eta 1512an Nafarroako Erresuma.

3. Espainiar Inperioa

Karlos V.aren Inperioa

Karlos I.ak Juana Eroaren aldetik oinordetu zuen Gaztela eta Aragoi, eta Felipe Ederraren aldetik Austriako inperioa.

Filipe II.aren Monarkia Hispanikoa

Filipe II.ak, Karlosen semea, oinordetu zuen Portugal amaren partetik. Bere aita bezala, katolizismoaren defendatzaile izan zen.

Inperioaren Finantza-arazoak

Armadako mertzenarioak ordaintzeko eta inperioa zaintzen gastatu zituen gehiegi, eta bankarrota batzuk izan zituen.

4. Inperioaren Antolaketa

Gobernu-organoak

Lurralde kontseiluak (Gaztela, Aragoi, Portugal, India, Italia eta Flandriakoa) zituen aholkatzeko, eta gaikako kontseiluak ere (Estatu Kontseilua, Hazienda Kontseilua eta Inkisizio Kontseilua).

Gizartea

Estamendu pribilegiatuak zeuden (noblezia eta kleroa) eta ez pribilegiatuak (heri-xehea). Pribilegiatuek ez zuten zergarik ordaintzen.

Jarduera Ekonomikoak

Nekazaritza zen ekonomiaren oinarria, abeltzaintza transhumanteak artilea esportatzeko (Mestak zuen monopolioa).

5.Kanpo-arazoak

Hiru helburu zituen Espainiako monarkiak: lurraldeen jabetzan eutsi, Espainiako hegemonia militarra mantendu eta fede katolikoa defendatu.

Frantziarekiko Lehia

Frantzia izan zen arerio nagusia. Karlos I.ak irabazi zituen guda guztiak; Paviako gudua izan zen garrantzitsuena Espainiak Milanerria berreskuratzeko.

Inperio Turkoaren Hedapena

Turkoak menderatzen zuen Mediterraneoa, eta gainera lurrez iritsi ziren Viena setiatzera.

Katolizismoaren Defentsa

Karlos I.ak Aita Santua defendatu zuen Erreforma Protestantearen aurka.

Flandriako Gerra

Kalbinismoa hedatu zen Herbehereetan, eta Filipe II.aren aurkako errebolta antolatu zuen. Gerra 80 urte iraun zuen, eta independentzia lortu zuten 1648an, Ingalaterraren laguntzagatik.

Entradas relacionadas: