Espainiako XIX. Mendeko Historia: Konstituzioak, Gerrak eta Berrezarkuntza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,63 KB

Cadizko Konstituzioa eta Independentzia Gerra (1808-1814)

Napoleonek tropa frantsesak Espainia zeharkatzeko baimena lortu zuen Godoyrengandik (Fontainebleauko Hitzarmena). Frantsesak Penintsula okupatzen hasi ziren. Fernando printzeak, Karlos IV.aren abdikazioa eta Godoyren destituzioa lortu zituen (Aranjuezko Matxinada). Karlos IV.ak koroaren galera ez zuen onartu, eta arazo dinastikoa sortu zen. Aita-semeak Baionan elkartu ziren Napoleonekin familiarteko arazoa konpontzeko. Frantsesek Madril okupatu zuten. Napoleonek bi erregeen abdikazioa lortu eta bere anaia Jose I.a errege izendatu zuen.

Baionako abdikazioak eta Napoleonek tropak Espainia okupatzen hastea izan ziren Independentzia Gerraren eragile zuzenak. 1808ko maiatzaren 2an Madrilen herri-matxinada piztu zen. Frantsesen aurkako matxinadak Espainia osora zabaldu ziren, Independentzia Gerra hasiz.

Gerraren 3 faseak:

  1. 1808ko maiatzetik azarora: Espainiaren arrakasta nabarmendu zen, Baileneko guduan frantsesak garaitu baitzituzten.
  2. 1808ko azarotik 1812. urtera: Napoleonek egoeraz jabetu, harrituta geratu eta Espainiara itzuli zen. 1809an frantsesek kontrola berreskuratu zuten, eta Jose I.a Madrilera itzuli zen. Batzar Zentralak Sevillara eta ondoren Cadizera egin zuen ihes. Frantsesek ezin izan zuten okupazioa luzaroan mantendu.
  3. 1812tik 1814ra: Wellingtonen tropen laguntzarekin, frantsesak Penintsulatik kanporatu zituzten.

Gorteak 1810eko irailean Cadizen bildu ziren. Gorteek liberalismoaren arrakasta ekarri zuten, Espainiako lehen iraultza burgesa. Gerrak iraun zuen bitartean populazioa handitu egin zen. Bi joera ezberdin zeuden diputatuen artean:

  • Liberalak: Berrikuntza iraultzaileen aldekoak.
  • Absolutistak: Erregimen Zaharraren aldekoak.

Liberalak ziren nagusi. Gorteen helburuak Espainiar egitura ekonomiko, politiko eta juridikoa aldatzea eta konstituzio bat egitea ziren, Espainia monarkia liberal eta parlamentarioa bihurtzeko.

Fernando VII.aren Erregealdia: Absolutismoa eta Liberalismoa

1813an europar koalizioaren tropak Frantzian sartu ziren eta Napoleonek Fernando VII.arekin Valençayko Ituna izenpetu zuen: Fernando VII.ak Espainiako tronua berreskuratu zuen. Fernandok diputatuez gain, militarren eta herriaren laguntza izan zuen Cadizko Konstituzioa ezabatzeko. Napoleonen abdikazioaren berri izan eta, 1814ko maiatzaren 4ko Dekretua sinatu zuen. Estatu kolpearen ondoren, Erregimen Zaharra berrezarri zen. Hiru epealdi nagusi izan ziren:

1. Seiurteko Absolutista (1814-1820)

Liberalen aurkako errepresioa nabarmendu zen.

2. Hirurteko Liberala (1820-1823)

1820an Rafael Riego 1812ko Konstituzioaren alde altxatu zen. Behin-behineko Gobernu Batzar Aholkulariak hauteskundeetarako deialdia egin eta lehen gobernu liberala osatu zuen.

3. Hamarkada Absolutista (1823-1833)

Fernando VII.ak 1820-1823 urteen bitartean egindako lege guztiak baliogabetu zituen. Espainian Borbondarrak nagusitu ziren, eta Lege Salikoa ezarri zen. Fernando hiltzean hasiera eman zitzaion Lehen Karlistadari.

Espainian hiru epealdi hauek ematen ari ziren bitartean, Ameriketan bertako kolonien independentzia lortu nahian zebiltzan. 1824rako kontinenteko kolonia guztiak independentizatuta zeuden.

Mendizabalen Desamortizazioa (1836)

Fernando VII.a hiltzean, bere alaba Isabel utzi zuen tronuan, eta bere ama Maria Kristina erregente. Karlos Maria Isidro eta bere jarraitzaileak honen aurka altxatu ziren, Lehen Karlistadari hasiera emanez. Gerra Karlista zela eta, Mendizabalek Elizaren ondasunen desamortizazioa abian jarri zuen. Helburu ekonomiko, politiko eta sozialak izan zituen:

  • Helburu politikoak: Liberalismoa zabaltzea eta Elizari boterea kentzea. Isabel tronuan mantentzeko eta liberalismoa ziurtatzeko beharrezkoa zen Gerra Karlista irabaztea.
  • Helburu ekonomikoak: Zor publikoa ezabatzea, Ogasunaren egoera hobetzea eta Espainiako ekonomia sustatzea.
  • Helburu soziala: Lurjabe ertainen klase bat sortzea.

Ekonomia arloan, Ogasunak hobera egin zuen, baina ez zen nahi bezainbeste diru atera. Helburu soziala ez zen lortu. Helburu politikoa, Lehen Karlistada irabaztea lortu zen, liberalismoa mantenduz. Elizak ondorio larriak jasan zituen: klero erregularra ia desagertu zen, eta klero sekularra Estatuko funtzionario bihurtu zen.

Biurteko Aurrerakoia eta Desamortizazio Orokorra (1854-1856)

Azken urteetan erregimena geroz eta kontserbadoreago bihurtu zen. Senatuak gobernuari kexak azaldu zizkion eta gobernuak senatariak kargutik bota zituen. Militar moderatu batzuek (O'Donnell) pronuntziamendua egin zuten Vicalvaron, 1854ko Iraultzari hasiera emanez. Manzanaresko Adierazpena aldarrikatu zuten. Isabel II.ak aurrerakoiei boterea eskaini zien, Espartero gobernu buru izendatuz eta Biurteko Aurrerakoia hasiz. 1854ko Iraultzaren emaitza bi buru militarrek agintzea zen: Espartero eta O'Donnell.

1856ko Konstituzioa idatzi zen, baina ez zen aldarrikatu (Non nata). Berrikuntza ekonomikoetan, 1855ean Madozek Desamortizazio Orokorrari buruzko Legea argitaratu zuen. Honek jabetza kolektiboko ondasun guztiak salgai jartzen zituen. Desamortizazioaren ondorioz nekazarien egoera ekonomikoa larriagotu egin zen, burgesiak onurak lortu zituen eta Vatikanoarekin arazoak sortu ziren berriro.

Gobernu aurrerakoiak aurkako oposizioa izan zuen: karlistena, moderatuena eta ezker erradikalaren presioa. Krisia sakonduz joan zen, eta 1856an O’Donnellek estatu kolpe bat eman zuen, Espartero jenerala eta alderdi aurrerakoia agintetik baztertuz.

Lehen Karlistada eta Bergarako Besarkada (1833-1839)

Fernando VII.aren erregealdiaren azken urteetan oinordekotza arazoa sortu zen, eta erregearen heriotzarekin gerra zibil bilakatu zen. Isabelek Espainiako tronua heredatu zuen, baina Karlos Maria Isidrok ez zuen koroa heredatu. Fernando VII.a hiltzean Karlosek koroa erreklamatu zuen. Penintsulako zenbait tokitan Don Karlosen aldeko altxamendu armatuak izan ziren, zazpi urteko gerra zibila hasiz. Gerra honetan bi bandok borrokatu zuten:

  • Isabelinoak (Liberalak): Liberalismoaren aldeko indarrak biltzen zituzten, talde sozial ezberdinez osatua: burgesia, goi aristokrazia, armadako karguak.
  • Karlistak (Absolutistak): Absolutismoa defendatu zuten. Europako potentzia absolutisten laguntza morala jaso zuten.

Karlistek gerrillen eta ustekabeko erasoen taktika erabili zuten. 1833an Zumalakarregik gerrilla taldeen buruzagitza hartu eta armada eratu zen. Karlistak bi taldetan banatu ziren: apostolikoak (gerra jarraitzearen aldekoak) eta transakzionistak (akordio batera iritsi nahi zuten). Bi bandoen arteko desadostasunak konpontzeko, Bergarako Besarkada sinatu zuten Esparterok (liberala) eta Marotok (karlista) 1839an.

Hirugarren Karlistada eta Euskal Foruen Amaiera (1872-1876)

1868ko Iraultza (“La Gloriosa”) zela eta, Isabel II.ak tronua galdu zuen. 1869ko Konstituzioak sufragio unibertsala aldarrikatu zuen eta hauteskundeak egiten hasi ziren. Karlistek parte hartu zuten euskal probintzietan arrakasta handia lortuz; hurrengo hauteskundeetan, karlistek indarra galdu zuten. Savoiako Amadeok tronua lortu zuen. Karlos VII.ak gerrarako deialdia egitera behartu zuen. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa karlisten esku geratu ziren, baina hiriburuak ez. Hiriburua Lizarran kokatu zen. 1876an gerra bukatu eta Karlos VII.a erbesteratu zen. Karlistek politikan parte hartu zuten eskuin muturreko talde bezala.

Foruak desagertzean, 1878an Euskal Probintziek Kontzertu Ekonomikoa lortu zuten. Honek autonomia fiskal eta administratiboa suposatu zuen:

  • Probintzia bakoitzak Estatuari kupo bat ordaindu behar zion.
  • Autonomia fiskala mantendu zen, baina lehengoarekin konparatuz aldaketa nabaria izan zuen. Lehen, Estatuari ordaintzen zitzaion dirua oparia zen, eta orain derrigorrezkoa.

Berrezarkuntza: 1876ko Konstituzioa eta Alderdi Bitasuna

Isabel II.a 1868an tronutik kendu zuen “La Gloriosa” Iraultzak, eta geroago Seiurteko Liberalean aldarrikatutako errepublikak ez zuten inolako egonkortasun sozial ezta politikorik ekarri. Jende asko monarkia borbondarraren alde azaldu zen: Burgesia eta aristokrazia, Eliza katolikoa, eta Herri xehea. Cánovasek Alfontso XII.aren aldeko hitzarmen bat egin zuen, legearen barruan dinastia borbondarraren berrezarkuntza lortzeko. Bere itzulerak Berrezarkuntzaren hasiera suposatu zuen. Hiru oinarri nagusi izan zituen:

1. 1876ko Konstituzioa

Bere helburua iraupena zen, egonkortasun politikoa lortzea. Horretarako, 1845eko eta 1869ko konstituzioen arteko nahasketa egin zen.

2. Alderdi Bitasuna eta Txandaketa

Hauteskundeen irabazleak aldez aurretik erabakitzen zirela. Alderdi Kontserbadorea eta Alderdi Liberala ziren hauteskunde garaian txandakatzen zirenak, bata bestearen ondoren gobernatuz. Gainontzeko alderdi guztiak politikatik kanpo gelditu ziren.

3. Kazikismoa

Arestian aipatutako alderdi-txandaketa gauzatu ahal izateko, ustelkeriaz baliatu behar ziren. Erregeak gobernua izendatu eta Gobernazio Ministroak aldez aurretik erabakitako diputatuen zerrenda itxiak prestatzen zituen (Enkasillamendua). Ministroak, gobernuarekin batera, Gobernadore Zibilak izendatu eta hauek hauteskundeak manipulatzen zituzten gobernuak nahi zituen emaitzak lortzeko. Nekazariak mehatxatu eta botoak erosten zituzten. Horri eta emaitzak faltsifikatzeari esker, beti aldez aurretik erabakitako alderdia irteten zen garaile.

Berrezarkuntzaren Epealdiak eta 98ko Krisia

Berrezarkuntza Seiurteko Iraultzailearen ondoren eman zen. Hiru epealdi nagusi izan ziren:

  1. Alfontso XII.aren erregealdia (1874-1885).
  2. Maria Kristinaren erregeordetza (1885-1902).
  3. Alfontso XIII.aren erregealdia (1902-1923).

Berrezarkuntza sistemak hiru oinarri zituen: 1876ko Konstituzioa, alderdi bitasuna eta txandaketa, eta kazikismoa. Txandaketaren bidez, egonkortasuna lortu zen. Kubako Gerraren ondorioz, egonkortasun hori hautsi zen. Bi ondorio moral nagusi izan ziren:

1. 98ko Belaunaldia

Azorín, Machado, Unamuno, Baroja, Valle Inclán… izan ziren belaunaldi hau osatu zutenak. Beraien lanetan pesimismoa eta kritika nagusitu ziren.

2. Erregenerazionismoa (Joaquín Costa)

Joaquín Costak berrikuntzak eskatu zituen politikan (sistema liberala eraberritzea), ekonomian (azpiegiturak hobetu eta lurjabego egitura aldatzea) eta kulturan (analfabetismoari amaiera ematea).

Protezionismoa eta Euskal Industria (1891ko Arantzela)

Berrezarkuntzan, bipartidismoak eta txandakatze sistemak egonkortasuna eman zioten Espainiako erregimen politikoari. Hirugarren Gerra Karlistaren amaierak eta Kontzertu Ekonomikoek asko lagundu zuten Euskal Herriko industria garapenean. Arazoa atzerriko industriaren konpetentzia zen. Britainia Handiko edo Frantziako industriak mende erdiko aurrerapena zeraman; horregatik, produktuak hobeagoak eta merkeagoak ziren.

Egoera honetan neurri librekambistak eta protekzionistak tartekatzen joan ziren. Une honetan indarrean zegoen 1891ko lege protekzionista, Cánovasen Arantzela, muga-zerga protekzionista, produkzio nazionalari laguntzeko. Atzerriko konpetentziaren kontra eta nekazaritza eta industria babesteko 1891-92an Cánovasen Arantzela ezarri zen, Katalunia, Bizkaia eta Gaztelatik eskatuta. 1893an atzerriko konpetentzia ekiditeko eta politika protekzionistaren alde “La Liga Vizcaina de Productores” sortu zen. Egoera hau “La Liga Vizcaina de Productores” erakundeak, Federico Etxebarriaren bidez (mitinean) salatzen da.

Entradas relacionadas: