Espainiako Turismoaren Bilakaera Historikoa: Funtsezko Erreminta
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,34 KB
Merkataritza balantza defizitarioa orekatzen laguntzeko, Espainiako turismoaren bilakaera historikoa ezinbesteko erreminta izan da gobernuarentzat.
1950eko Hamarkada: Turismoaren Hazkundea
50eko hamarkadan hasi zen pixkanaka pizten turismo espainiarra. Arrakasta honen arrazoiak hauek izan ziren:
- Herrialde exotikoa, merkea, eguzkitsua eta hondartza ugari izatea.
- Ondare natural zein kultural aberatsa.
- Frankismoaren politikak jarduera hura lehenestea.
Bigarren Mundu Gerraostea eta Irekiera Ekonomikoa
II. Mundu Gerraostean welfare state (ongizateko estatua) garatu zen. Hegazkin hobeagoek eta errepide sare azkarrago batek Europa iparraldeko jendea Mediterraneo itsasertzera erakarri zuen.
60ko Hamarkada: Eguzkia eta Hondartzak
60ko hamarkadan hartu zuen protagonismoa batez ere mugak ireki berriak zituen Espainak: eguzkia eta hondartzak izan ziren bere ezaugarri tipikoak. Hasiera hartan, frankismoa nazioarteko isolamendutik irten berria zela baliatuz, atzerriarekiko irekiera ekonomikoak erosketa-ahalmen urriko turismoa ekarri zuen.
Halere, hasieratik onura ekonomikoek ezaugarri negatibo batzuk ere bazekartzaten atxikirik:
- Profil baxuko turismo udatiarra zen espainiarra.
- Erabat polarizatua Mediterraneoko kostan, gainera.
1973tik Aurrera: Krisiaren Eragina
Boom turistiko bat bizi izan zen 1973. urtera arte. Gero, nazioarteko krisiak eszenatokia erabat aldatu zuen. 1974tik 1980ko hamarkadaren hasierara bitartean beste garai batzuk bizi izan zituen Espainiak. Mundu mailako krisi ekonomikoak alderdi positibo zein negatiboak izan zituen.
Arazo Nagusiak Krisialdian
Arazoen artean honakoak aipa genitzake:
- Lan-egonkortasun falta indartuko da (langabezia-arazoak tartean).
- Istripu zein hainbat ekintza armatuk turistak gutxiagotuko dituzte.
- Ingurumenari egindako kaltea handia zen hainbat eremutan, eta arlo honi geroz eta arreta gehiago jartzen hasten dira turistak ere.
- Beste helmuga turistiko lehiakorren agerpena: Afrikako Iparraldea, Balkanetako penintsula, Karibe…
Demokrazia eta Deszentralizazioa
Baina, era berean, jarduera turistikoak urteotan sendotu, sasoiko turismoari aurre egiteko estrategiak garatu (azokak, jaialdiak…) eta gizarte segurantzarekin harremanak ezarri ziren erretiroa hartutako pertsonen aisialdia sustatzeko (Imserso).
Autonomia Erkidegoen Rola
Frankismoa amaitu eta demokrazia ezarriko da urte hauetan. Turismo konpetentzien deszentralizazioari ekingo zaio poliki-poliki, zenbait ardura erkidegoen esku utziz. Erkidegoek, 80 hamarkadaren amaieratik aurrera, euren lurraldeen gaitasun turistikoa garatu eta kudeatzeko orduan gero eta autonomia handiagoa lortuko dute.
Krisia bizi izan du, dena den, turismoaren sektoreak:
- Garestitzeak lehiakortasuna galaraziko dio.
- Azpiegitura gabezia nabarmenduko da.
- Lehiakide berriak indartuko dira (Maroko, Tunisia, Kroazia, Karibea…).
Arazo horiei aurre egiteko zenbait neurri adostu ziren: kalitatezko turismoa sustatzea, sasoien gehiegizko indarra eta lurraldeen arteko desorekak leuntzen saiatzea, eta turismoa berrasmatzea.