Espainiako Turismoa: Historia, Ezaugarriak eta Eskaria

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,13 KB

Zer da Turismoa?

Pertsonek aisialdiagatik, lanagatik edo beste arrazoi batzuengatik beren ohiko tokitik kanpo urtebetez baino gutxiago egiten dituzten jardueren multzoa da turismoa. Gaua bertan igarotzen dutenean eta 24 ordu baino gehiagoko egonaldiak egiten dituztenean, turistatzat hartzen dira.

Turismo Motak

Hiru turismo mota nagusi daude:

  • Turismo hartzailea: Atzerritik Estatura heltzen diren bisitariek egiten dutena.
  • Barne-turismoa: Estatu bereko biztanleek Estatuaren barruan egiten dutena.
  • Turismo igorlea: Herrialde bateko biztanleak beste batera doazenean egiten dutena.

Espainia Turismo Potentzia

Gaur egun, Espainia turismo-potentzia handia da. 2014. urtean, munduko hirugarrena zen turista kopuruari dagokionez, eta bigarrena diru-sarreretan.

Turismoaren Bilakaera Espainian

Hastapenak (1960ko Hamarkadara Arte)

1960ko hamarkadara arte turismo gutxi zegoen Espainian; burgesiako kide batzuek soilik egiten zuten. Gainera, Francoren diktadurak ez zion mesederik egin, nazioartean isolatuta baikinen. Baina ordutik aurrera hazkunde nabarmena izan zen estatuan.

Hazkundearen Faktoreak (1960tik Aurrera)

Hazkunde hori gertatzeko zenbait ezaugarrik garrantzia izan zuten:

Kanpo Faktoreak

  • Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Europako ekonomia hazi egin zen.
  • Klase ertaina eta langileak denbora librea eta dirua izaten hasi ziren, opor ordainduak barne.
  • Emakumea lan-munduan sartu zen, familien diru-sarrerak handituz.
  • Garraioen hobekuntzak (automobila, hegazkina) bidaiatzea erraztu zuen.

Barne Faktoreak

  • Espainiaren kokapen geografikoa Europatik gertu.
  • Baliabide natural onak (klima, hondartzak), eguzki eta hondartza turismoa bultzatuz.
  • Kultura-ondare aberatsa (hiri historikoak, monumentuak...).
  • Prezio merkeak, herrialdearen atzerapen ekonomiko erlatiboagatik.
  • Politika turistikoa: Espainia nazioartean onartua izan zenean, turismo-helmuga gisa propaganda handia egin zen. Turismoko diru-sarreren zati bat industrializaziora bideratzen zen.

Krisialdia (1975-1985)

1975etik 1985era, Espainiak turismo-krisialdia izan zuen. Horretarako zenbait faktore gertatu ziren:

  • Mundu osoko krisi ekonomikoa (petrolioaren krisia).
  • Turismo-eskaintza ez zegoen eskarira egokituta; eredu dibertsifikatuagoa behar zen.
  • Helmuga turistiko lehiakor berriak agertu ziren (Karibea, Afrika iparraldea...).
  • Espainiako egoera politikoaren ziurgabetasuna (trantsizioa).

Egonkortzea eta Eredu Berria (1985etik Aurrera)

1985etik aurrera, turisten eta diru-sarreren kopuruek hazkundea izan zuten berriro eta egoera egonkortu egin zen. Horren zergatia zenbait faktoretan aurki dezakegu:

  • Espainia EBn (Europar Batasunean) sartu izana (1986).
  • Lehiakide ziren tokietako politika ezegonkorra.
  • Barne-turismoaren hazkundea.
  • Kalitatean eta iraunkortasunean oinarritutako turismo-eredu berri baten bilaketa (nahiz eta oraindik guztiz ezarri gabe egon).

Egungo Egoera

Hala ere, turismoaren birmoldaketa oraindik ez da erabat egin. Hori dela eta, oraindik 'eguzki eta hondartza' eredu masiboa da nagusi.

Espainiako Turismoaren Ezaugarriak

Espainiako turismoaren ezaugarri nagusietako bat turisten esku jartzen den zerbitzu-multzoa da, batez ere produktuaren saltzaileek eta turismo-instalazioek osatua.

Zerbitzuak eta Instalazioak

Produktuaren Saltzaileak

  • Erakunde publikoak: Nazioarteko azoketan turismoa sustatzen dutenak (adibidez, Turespaña).
  • Bidaia-agentziak eta tour-operadoreak.

Turismo Instalazioak

Turisten ostatua Mediterraneoko Balear Uharteetan eta Kanarietan kontzentratzen da batez ere. Instalazio mota nagusiak hauek dira:

  • Hotel-establezimenduak: Gehienak maila ertainekoak (3-4 izar).
  • Hotelak ez diren establezimenduak: Kanpinak, apartamentu turistikoak, landetxeak...
  • Mantenu eta ostalaritza zerbitzuak: Jatetxeak, tabernak, kafetegiak...
  • Aisia-premietarako zerbitzuak: Kirol-instalazioak, parke tematikoak, eski-estazioak...

Turismo Eskaria Espainian

Turismo-eskaria turismo-zerbitzuak eskatzen dituzten pertsonen multzoa da. Bi mota nagusi bereiz daitezke:

Atzerriko Eskaria

  • Jatorria: Gehiena Europatik dator (Erresuma Batua, Alemania, Frantzia, Italia...).
  • Motibazioa: Nagusiki eguzki eta hondartza turismoaren bila datoz.
  • Sasoia: Gehienbat udan etortzen dira, nahiz eta Kanarietan urte osoan zehar etorri.
  • Helmugak: Katalunia, Balear Uharteak, Kanariak, Andaluzia eta Valentziako Erkidegoa dira nagusi.
  • Ezaugarriak: Askotan pakete turistikoak kontratatzen dituzte eta hotel-establezimenduak erabili ohi dituzte.

Eskari Nazionala

  • Motibazioa: Aisialdiaz gain, familia eta lagunak bisitatzearekin ere lotuta dago. Oporraldi laburragoak eta urtean zehar banatuagoak izaten dira.
  • Jatorria: Jatorri nagusiak Madril, Katalunia, Andaluzia eta Euskal Autonomia Erkidegoa dira.
  • Helmugak: Kataluniako eta Valentziako hondartza-eremuak nahiago dituzten arren, penintsulako iparraldeko kostaldera edo mendialdera (landa-turismoa) joateko joera ere badago. Hiri-turismoa ere garrantzitsua da.
  • Ezaugarriak: Kasu honetan, zerbitzuak zuzenean kontratatu ohi dituzte eta hotelak ez diren ostatuak (apartamentuak, landetxeak, bigarren etxebizitzak...) nahiago dituzte maiz.

Entradas relacionadas: