Espainiako Trenbide Sarea eta EAEko Landa Espazioak: Azterketa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,96 KB
Espainiako Trenbide Sarea: Iruzkina
Hemen Espainiako trenbide sarearen maparen iruzkina deskribatuko dut.
Trenbidea izan zen XIX. mendearen bigarren erdiko eta XX. mendearen hasierako garraiobide nagusia. Harrezkero, bigarren mailan geratu da, beste garraiobide batzuen ahaleginak direla eta, eta gaur egun hura bultzatzeko ahaleginak egiten ari dira.
Trenbide-sarearen gaineko eskumenak
Estatuarenak dira gehienbat.
Adif enpresa (Trenbide Azpiegituren Administratzailea) da azpiegituren jabea, eta haiek eraikitzeaz eta trenbideak ustiatzeaz arduratzen da; eta RENFE-Operadora trenen jabea da, eta haiek mantentzeaz eta bidaiarien eta salgaien zerbitzuak emateaz arduratzen da. Autonomia-erkidegoek kudeatzen dituzte metropoliko, tokiko eta eskualdeko zenbait trenbide.
Trenbide-sarea: Osaketa
Hiru sarez osatuta dago:
- Sare konbentzionala: 200 km/h-tik gorako abiaduretarako prestatuta dago. Penintsulan, egitura erradiala du, Madrildik periferiako hiri nagusietara. Oinarrizko sare horretatik, bigarren mailako sare osagarria eratzen duten hainbat adar zabaltzen dira.
- Abiadura handiko trena: 200 km/h-tik gorako abiaduretako prestatuta dago. 1992an Madril-Sevilla trenbidea irekitzean jarri zen abian, eta, eredu erradial bati jarraituz, bidaiarien eskari handiena duten korridoreetara hedatuz joan da.
- Trenbide estuko sarea: Kantauriko erlaitzean ezarrita dago batez ere, baina beste erkidego batzuetan ere badaude zenbait linea.
Ezaugarri Teknikoak
Bi multzo garbi bereiz daitezke. Alde batetik, ezaugarri egokienak abiadura handiko sareak ditu. Bestetik, sarearen gainerakoan bideen eta ibilgailuen parte bat modernizatu da.
Bidaiarien eta Salgaien Zirkulazioa
Bidaiarien zirkulazioa errentagarria da errepideak arintzen dituen hirietako kanpoaldean eta erdigunean arteko aldirietako lineetan eta gainera hazi egin da abiadura handiko lineetan.
Salgaien zirkulazioan salgai astun eta bolumen handikoak garraiatzen dira, sarritan zamalanak errazten dituzten kontainerretan sartuta. Hala ere, zirkulazioa urria da. Elkarreragingarritasuna edo eten gabeko zirkulazioa ez da posible, bide guztiek zabalera bera ez dutelako. Arazoa konpontzeko ahaleginak egin dira errodadura lerragarriko bagoi gehiago erabiliz, bideen zabalerak aldatuz, eta hirugarren erraiak eraikiz.
Lurraldeen Arteko Desorekak
Lurraldeen arteko desorekak daude ekipamenduetan eta trenbiderako irisgarritasunean. Egoera onena estatuko eremu dinamikoenek dute - Madril, Bartzelona, Bilbo, Valentzia, Zaragoza, Sevilla -; aldiz, hain dinamikoak ez diren eremuek, mugetatik gertukoek kasu, azpiegitura eskasak eta irisgarritasun txikikoak dituzte.
Europar Batasunarekiko Integrazioa
Europar Batasunarekiko trenbide-integrazioa sendotuz joango da Europako bide-zabalera progresiboki ezarrita, bai eta Europako Barneko Trenbide Sarean integratuta ere, Frantzia eta Portugalekiko loturak hobetuko dituzten bidaiari eta salgaientzako ahalmen handiko bost korridoreren bitartez.
Ingurumenaren Gaineko Jarduerak
Ingurumenaren gaineko jardueren xedeak dira trenbidea paisaian txertatzea gutxitzea. Horrez gain, erabiltzeari utzi zaion trenari lotuta, geltokiei beste erabilera bat emanez edota zerbitzuz kanpo dauden bideak ibilbide ekologiko eta turistiko bihurtuz.
Konklusioa: Esandakoa laburbilduz.
EAEko Nekazaritzarako, Abeltzaintzarako eta Basogintzarako Espazioak
Sarrera, mapan ikus dezakeguna deskribatuz.
Atlantikoko Isurialdea
EAEko landa-espazioak hainbat ezaugarri ditu, baldin eta Bizkaiko golkoaren isurialdean edo mediterraneo isurialdean kokatuta egon. Desberdintasun horien oinarriak inguru fisikoa, nekazaritza-egitura eta lurzoruaren erabilera dira.
Bizkaiko golkoko isurialdearen eta isurialde mediterraneoaren banalerroko iparraldeko lurrak hartzen ditu. Eremu horietako inguru fisikoek, erliebe malkartsua dute, eta eremu lauen barruan, ibaietako ibilgu ertain eta baxuen ibar estuak sartzen dira. Klima ozeanikoa dago eta prezipitazioak ugariak eta erregularrak dira. Lurren kalitatea txarra da.
- Nekazaritza-egituran, ezaugarri hauek daude:
- Landa inguruan, biztanle gutxi daude askok alde egin zutelako hiri eta industria guneetara. Baserrietan, biztanleak sakabanatuta daude, herrixketan pilatuta daudelako. Etxeak harrizkoak izaten dira, eta bi isurialdetako teilatuak eta hiru solairu izaten dute.
- Nekazaritza-ustiategia baserri inguruan antolatuta dago. Etxe bloke bat osatzen du normalean, eta horrela dago osatuta: Familiaren etxebizitza eta nekazaritza gelak, ortu txiki bat etxearen ondoan eta ustiatzeko lurrak. Bi zatitan egituratuta daude:
* Landa → Etxetik gertu.
* Mendia → Altitude handia duten lurretan.
- Teknikei dagokienez, hainbait zailtasun egoten dira mekanizatzeko. Ekoizpen sistema areagotu egin da, eta baratzeko ekoizpena eta esne industria espezializatzera bideratuta dago.
b) Landa inguruko erabileretan, bilakaera handia egon da 1960ko hamarkadatik aurrera.
- Nekazaritza-jarduera haranen barrualdean pilatzen da, eta gaur egun lan hauek egiten dira batez ere: Bazka, fruta-arbolak eta barazkigintza. Nekazaritza intentsiboa da, eta plastikoen azpian egiten dute.
- Larre ugariak abeltzaintzarako aprobetxatzen dira. Behi-azienda nagusi, erregimen intentsiboan, eta esnetarako edo haragitarako erabiltzen dira. Aralarreko, Aizkorriko eta Gorbeiako mendietan daude batez ere. Altuerako larreak aprobetxatzen dira bertako arraza hazteko.
- Baso-ustiaketa erliebe malkartsuagoetan egiten da, eta jarduera horrek gora egiten du denbora partzialeko nekazaritza zabaldu egin delako, horretarako langile gutxiago behar direlako.
Mediterraneo Isurialdea
EAEko landa espazioak hainbat ezaugarri ditu. Bizkaiko golkoaren isurialdean edo mediterraneo isurialdean dagoen kontuan hartuta. Alde horien oinarriak inguru fiskoa, nekazaritza-egitura eta lurzoruaren erabilerak dira.
Lur hauek hartzen ditu: isurialde atlantiko eta mediterraneoaren banalerroko hegoaldeko lurrak.
Inguru fisikoan, laborantza egiteko errazagoak diren erliebe-eremuak sartzen dira. Klima iparraldetik hegoaldera doa.
- Nekazaritza-egituran, ezaugarri hauek daude:
- Landa-inguruko biztanleria ugariagoa da. Biztanleria gehiena pilatuta dago, eta elkarren artean banatutako hainbat herri handik osatzen dute. Herri tradizionalak harrizkoak dira, isurialde bakarreko eta malda gutxiko teilatua dute.
- Ustiategien batez besteko neurria handitu egin da, errentamenduen bidearen ondorioz eta lursailak pilatzearen ondorioz. Irekiak izan ohi dira, eta hainbat bidetan banatuta daude.
- Teknikak ere asko modernizatu dira, eta produkzio-sistema laborantza espezializatzera bideratuta dago.
b) Landa-inguruak batez ere nekazaritzarako eta basogintzarako erabiltzen dira.
- Nekazaritza espezializatu egin da.
* Lehorreko lurretan, zerealak eta mahastiak dira nagusi. Zerealak Arabako Lautadako eskualdeetan eta hango haranetan hedatzen dira. Mahastiak Arabako Errioxan dira nagusi. Inguru horretan egiten da ia laborantza bakarra gaur egun. Ustiategiak txikiak izaten dira, baina oso errentagarriak, produktibitate handikoak eta kalitate handikoak dira.
* Ureztaketan oinarritutako nekazaritza Ebroren eta bere ibaiadarren lautada alubialetan egiten da, baita arroetan, ura duten eremuetan eta barruko haranetan ere. Hauek laboratzen dira: Artoa, bazka, fruta-arbolak, patatak… Hauek guztiak nekazaritza eta industria handira bideratuta daude.
- Baso-ustiaketa gehiena Arabako mendilerroetan egiten da, eta radiata pinua zerratzeko, txikitzeko eta eraldatzeko erabiltzen da gehienbat.
Konklusioa azaldutakoa laburbilduz.