Espainiako Trenbide Garraioa: Sarea, Arazoak eta Etorkizuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,69 KB

Trenbide Bidezko Garraioa

XIX. mendearen bigarren erdiaren eta XX. mendearen hasiera artean trenbidea garraio bide nagusia izan zen.

Ordutik aurrera bigarren mailara igaro da eta finantza egoera larriagotu da.

Egoera Larriaren Arrazoiak

  • Eskaria geldi dagoelako.
  • Ustiapen kostuak oso handiak direlako.

Ondorioak

  • Defizit handiena bigarren mailako lineetan dago.
  • Horren eraginez, linea asko itxi egin ziren eta beste batzuk Bide Berde bihurtu dira (turismorako ustiatu dira).

Espainiako Trenbide Sare Nagusiak

Trenbidearen garraioa hiru sarek osatzen dute:

  • Espainiako Trenbideen Sare Nazionala (RENFE)
  • Bide Estuko Trenbideak (FEVE)
  • Abiadura Handiko Sarea (AVE)

Espainiako Trenbideen Sare Nazionala (RENFE)

  • Trenbideen trafiko osoaren %90 baino gehiago hartzen du.
  • Egitura erradiala du. Oinarrizko lineak hiriburutik hiri nagusietara abiatzen dira.
  • Zuhaitz itxurako egitura du: oinarrizko saretik adarrak zabaltzen dira.

Egitura Erradialaren Abantailak eta Desabantailak

  • Abantailak: Lotura kopuru handia egin daiteke linea gutxirekin, eta horrela kostuak murrizten dira.
  • Desabantailak: Itzulinguru ugari egin behar dira eta denbora gehiago behar da leku batetik bestera joateko.

Bide Estuko Trena (FEVE)

  • Kokapena: Bizkaiko itsasoko erlaitzean, Gaztela eta Leonen, Katalunian, Valentzian, Murtzian eta Balearretan daude.
  • Arazo nagusia: Sarea gutxiegi erabiltzen dela.
  • Konponbideak: Azpiegiturak hobetu dira eta hurbileko bidaietarako espezializatu da.

Abiadura Handiko Sarea (AVE)

  • Lehenengo linea Madril-Sevilla izan zen.

Sarearen Ezaugarri Teknikoak eta Eraginkortasuna

Lineen ezaugarri teknikoek kontraste handiak dituzte:

  • Bide eta material ugari modernizatu dira eta segurtasuna handiagotu da.
  • Baina, bide gehienak hala-moduzkoak dira: elektrifikatu gabe daude, norabide bakarrekoak dira, malda handiak dituzte eta bira ugari egiten dituzte.

Ondorioz, bidaia egiteko denbora gehiegi behar da eta kostuak handiak dira.

Errentagarritasuna

Bidaiarien trafikoa errentagarria da egoitza periferikoen eta hiri-lanlekuaren arteko hurbileko lineetan.

Lurralde Desorekak eta Inbertsioak

Ekipamenduak eta inbertsioak kontuan hartuz, lurraldeen artean desoreka argiak daude:

  • Gune garatuenak: Biderik ekipatuenek eta inbertsio gehien jasotzen dituztenek hiri garatuenak lotzen dituzte (Madril, Bartzelona, Bilbo, Valentzia eta Zaragoza).
  • Eskualde eskasak: Beste eskualde batzuetan azpiegiturak eskasak daude (Leon, Extremadura, Murtzia eta Andaluzia).

Azpiegituren Plan Gidariaren Helburuak

  • Hurbileko trafikoa handiagotu.
  • Abiadura handiko sarea zabaldu eta Europarekin lotu.
  • Trafikoaren kontrola, seinaleak eta segurtasuna hobetu.

Europar Batasuneko Sarearekin Lotura

Espainiako trenbideen sareak Europar Batasuneko sarean hobeto sartuta egon nahi du.

EBren Helburuak (2010erako)

EBk abiadura handiko sarea eratu nahi du. Arrazoiak:

  • Estatuen arteko joan-etorriak egiteko denbora gutxiago behar da.
  • Kutsadura gutxiago eragiten du.
  • Energia gutxiago kontsumitzen du.

Errentagarritasun Baldintzak eta Onurak

Errentagarria izateko, inbertsio handiak egin behar dira eta eskaria handia izan behar da. Espainiarentzat, hiri nagusiak EBaren erdialdekoetara hurbiltzea ekarriko du.

Entradas relacionadas: