Espainiako Trantsizioa eta Nazioarteko Integrazioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,04 KB
Espainiako Trantsizioa (1975-1982)
Frankismoa diktaduratik demokrazia liberalera igarotzeko Trantsizioa izenez ezagutzen den aldi historikoa 1975etik 1982ra luzatzen da, Francoren heriotzatik 1982ko hauteskundeetara arte.
Trantsizioaren hasiera eta aukera politikoak
Trantsizioaren lehen aldia (1975-1978) Francoren heriotzarekin hasi eta Konstituzioa ezartzearekin bukatu zen. 1970eko hamarraldian, Espainiako politika munduak hiru aukera zituen:
- Erregimenaren jarraipena
- Erreforma
- Haustura
Franco hil zenean, Joan Karlos Borboikoa errege izendatu zuten, eta Carlos Arias Navarro gobernuburu jarraitu zuen. Frankismoaren aurkako indarrek hainbat herri mobilizazio sustatu zituzten askatasun demokratikoak eta preso politikoentzako amnistia eskatzeko. Lan gatazkak ugaritu ziren, eta Gobernuak zapalkuntzarekin erantzun zien, Gasteizko gertakaria (martxoak 3) kasu. Inmobilistek erregimenari jarraipena ematea eta poliziaren bidezko zapalketa nahi zuten.
Erreforma politikoa eta hauteskundeak
1976an, erregeak Ariasi dimisioa emanarazi zion, eta Adolfo Suárez gobernuburu izendatu zuen. Suarezek Erreforma Politikoaren Legea proposatu zuen, gizakiaren eskubideak aitortzeko, botere legegilea herritarren ordezkarien eskuetan uzteko eta hauteskunde demokratiko bat abiarazteko. Legea erreferendum bidez onetsi zen 1976ko abenduan.
1977ko ekainean hauteskunde orokorrak egin ziren. Alderdi nabarmenenak hauek izan ziren:
- Ezkerrean: PSOE eta PCE
- Eskuinean: Aliantza Popularra eta UCD
UCD izan zen irabazle, eta PSOE bigarrena.
Ekonomia eta bake soziala
Ekonomiaren alorrean, Trantsizioa abiatu zenean nazioartean petrolioaren krisia hasia zen. Energiaren krisiaren ondorioz, industria krisi sakona sortu zen, eta horren ondorioz langabezia gora egin zuen. Demokrazia eraikitzeko ezinbestekoa zen gobernua eta indar nagusiak elkar ulertzea eta bake soziala bermatzea. Horregatik, alderdi nagusiek Moncloako Itunak sinatu zituzten 1977ko urrian.
1977ko urrian Amnistia Legea onartu zen. Lege honek 1976ko abenduaren baino lehen egindako ekintza politikoak (matxinadak, sedizio ekintzak, etab.) barkatzen zituen, eta, horren ondorioz, ehunka preso politiko askatu zituzten.
Trantsizio bortitza eta gatazkatsua
Bestalde, trantsizio garaia bereziki bortitza eta gatazkatsua izan zen. Alde batetik, eskuin muturreko indarrek ez zuten sistema politiko frankistaren desagertzea onartzen, eta ezker iraultzailekoek trantsizioaren fartsa salatu eta frankismoarekin apurketa aldarrikatzen zuten.
Espainiaren Nazioarteko Integrazioa
Espainiaren integrazioa Mendebaldeko Blokean eta Europako instituzio kontinentaletan Suárezekin hasi eta Gonzálezekin gauzatu zen. Nazioarteko harremanen eraikuntza hiru eremutan zentratu zen: Europa, Latinoamerika eta Mediterraneoa. Estatu Batuekin harreman estuak mantendu ziren.
Mendebaldeko Blokean eta NATOn sartzea
Espainiak nazioarteko erakunde handitan parte hartu zuen eta gatazketan esku hartu zuen. Leopoldo Calvo Sotelo presidente zela, NATOra integratzeko eskatu zen, eta onartu egin zen. PSOE 1982ko hauteskundeak irabazi zituenean, NATOri buruzko erreferendumari aurre egin behar izan zion lehenik. PSOEren gobernua harremanetan hasi zen lehenengoz Israelekin. Politika horiek are gehiago sustatu ziren, bai esparru politikoan bai ekonomikoan. 1991n, Estatuburuen eta Gobernuburuen Iberoamerikako Goi-bilerak egiten hasi ziren.
Europar Batasunerako bidea
Gobernu sozialisten helburu nagusia Europako demokrazien esparruan sartzea eta erabat integratzea zen. Horretarako, Europako Ekonomia Erkidegoan (EEE) ahaleginetan hasi ziren. Frantziak oztopoak jarri zituen, nekazaritza politika erkidean zuen nagusitasunari eusteko. 1985eko ekainean, Espainiak eta Portugalek EEErekiko atxikimendua sinatu zuten.
Espainiak EEEren proiektu guztietan parte hartu zuen, bai eta Maastrichteko 1992an sinatutako Europar Batasuneko Itunean ere. Ekonomiaren liberalizazioak eta muga zergak ezabatzeak lehen sektorea kaltetu zuten hasieran, eta inportazioak handitzeak merkataritza-balantza desorekatu zuen. Gerora, egoera hobetu zen kohesio funtsei eta nekazaritzari nahiz eskualde-garapenari emandako laguntza ekonomiko guztia subiranotasun ekonomikoaren galera oso nabarmenaren truke gauzatu zen; era horrek, epe luzera, ikaragarri pobretu egin zuen Espainiar Estatuko langileria.
Nazioarteko parte-hartzea
Espainiak NATOn izan zuen papera bigarren mailakoa izan zen, adibidez, Irakeko inbasioa eta Libiako interbentzio militarra. 1991ko Golkoko Gerran Espainiak neutraltasuna mantendu zuen. 1991-2001 urte artean gertatutako Jugoslaviako gerretan, aldiz, Espainiaren parte-hartzea askoz nabariagoa izan zen eta bake misioetan parte hartu zuen. Gertakari hauen garrantzi handia da, Napoleonen kontrako gerretatik Espainiak ez baitzuen Europar lurraldeetan gatazka militarrik izan kanpoko etsai baten kontra (Dibisio Urdina alde batera utzita).