Espainiako Trantsizioa eta Euskal Autonomiaren Eraikuntza
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB
Errepublikazale izan ziren sozialista eta komunistak integratzeko borondatea zuen monarkia bat eraikitzearen aldeko jarrera, hain zuzen ere.
Espainiako Estatu Autonomikoaren Ezarpena
Aurreko puntuan esan dugunez, konstituzio berriarekin batera, Espainiako Estatu autonomiko honen ezarpena ez zen batere erraza, ezta prozesu homogeneoa ere izango; bide desberdinak irekiko ziren prozesua aurrera eramateko. Komunitate historikoek biderik arin eta betekoena hartzeko gaitasuna izango zuten —Andaluzia ere bide honetan sarturik izatea lortuko zuen—, eta beste lurralde guztiek astiroago eta motelago jorratuko zuten autonomiaren bidea.
Gernikako Estatutua eta Euskal Autonomia
Dena den, orokortasun hori ez zen guztiz garbi geratuko, eta Foru Aldundietatik beti nolabaiteko erresistentzia-indarrak ikusi ahal izan ditugu Eusko Jaurlaritzaren homogeneizatzeko ahaleginen aurrean. Estatutua, berez, indar politiko gehienen arteko negoziazio politiko eta adostasun prozesu baten emaitza izan zen. Gainera, erreferendumean onartu behar izan zen Euskadin. Estatutuaren alde jarri ziren ia indar politiko eta sindikal gehienak eta garrantzitsuenak.
Ezker abertzale eta erradikalak abstentzioaren aldeko kanpaina egin zuten, eta ezker zein eskuin muturreko alderdi eta talde extraparlamentarioek ezezkoaren aldekoa.
Gernikako Estatutuan aldarrikatzen da Euskadik berezko nortasuna duen Erkidego bat dela.
Nafarroaren Egoera eta Zatiketa
Nafarroan indar nazionalisten indarra eskasa izateak ekarriko zuen euskal proiektu nazional baten eraikuntzarako lehendabiziko eragozpena: Hegoaldeko zatiketa instituzionalizaturik geratuko zela.
Krisi Ekonomikoa eta Moncloa Itunak
1973an, arabiar eta israeldarren gerra ondoko petrolioaren prezio igoerarekin hasitako nazioarteko krisi ekonomikoak bere ondorioak Espainian ere hurrengo urtean ezarri zituen. UCDko gobernuaren posizio politikoa sendoa zen, eta oposizioak beste alternatiba bat behartzeko adina indarrik ez zuen une hartan. 1977ko udazkenean, gobernuak, patronalak, sindikatuek eta alderdi politikoek Moncloa Itunak izenez ezagutzen ditugun akordioak sinatzea lortu zuten. Ondorioak berehalakoak izan ziren: inflazioak beherakada egin zuen eta giro ekonomiko baretuago bat lortu zen.
Moncloa Itunetan sindikatuek izan zuten parte-hartzeak eta aurreko urtean hasitako greba mugimenduaren amaierak krisia gainditzen eta ezegonkortasun sozialari bukaera ematen lagundu zuten.
23-F Estatu Kolpe Saiakera
Etxemilitarraren arduraduna zena, Armada Jeneralaren eta Guardia Zibil talde baten laguntza zutelarik —azken hauek Tejero Teniente Koronel eta Pardo Zancada buru zirela—, estatu kolpe saiakera bat gertatu zen.
Kongresutik kanpo zeuden edozein talde politikoren arduradun guztiak "kea" bihurtuko ziren "transistoreen gaua" modu onean pasatu arte, demokraziaren bultzada prozesuan hain adoretsu eta garrantzitsua izan zen gizarte zibila aberriaren aita-amen umezurtz utziz.
Suárezen Dimisioa eta Trantsizioaren Jarraipena
Edozein kasutan, Suárezen dimisioa bultzatu zuten arazoak zutik zirauten eta Calvo Sotelo presidente izendatu zen.