Espainiako Trantsizioa: 1977ko Hauteskundeak eta 1978ko Konstituzioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,78 KB
Espainiako Trantsizioa: Demokraziaren Lehen Urratsak
Alderdi Komunistaren Legeztapena eta Amnistia
Komunistek monarkia onartu baitzuten, bai eta Errepublikaren banderari uko egin ere. Alderdi Komunistaren legeztapenak militarren haserrea ekarri zuen, baina, Erregearen agintea eta Suárezen trebezia tarteko, Gobernuaren demokratizazio-lanaren arrakasta handienetako bat lortu zen. 1977ko ekainaren 15eko hauteskundeen bezperetan, Gobernuak beste amnistia bat deklaratu behar izan zuen.
1977ko Hauteskunde Demokratikoak
1977ko ekainean, espainiarrek Gorteetan ordezkari izango zituzten alderdiak aukeratu zituzten. 1936az geroztikako lehen hauteskunde demokratikoak ziren. %77,35ek eman zuten botoa. Adolfo Suárezen UCD gobernu-koalizioak irabazi zituen hauteskundeak; Felipe González bigarren geratu zen. Gehiengo absolututik oso hurbil, 165 aulkirekin, UCDk bere agintea berretsi zuen, baina Parlamentuko beste alderdi batzuekin behin eta berriz akordioak egin behar izan zituen. Santiago Carrilloren PCE alderdiak hogei aulki lortu zituen. Eskuin muturra, Manuel Fragaren Alianza Popularreko hamasei diputatuekin. Era berean, beste errealitate politiko bat ere utzi zuten hauteskundeek agerian: Euskadiko eta Kataluniako kontzientzia nazionalista, hain zuzen ere. Bi lurralde horietan, Arzalluzen EAJ alderdiak eta Pujol buru zuen koalizioak, hurrenez hurren, ordezkaritza parlamentario garrantzitsua lortu zuten.
Moncloako Itunak (1977)
Suárezen bigarren Gobernua 1977ko uztailean eratu zen. UCDko taldeetako buruzagiek osatzen zuten. Suárezek eta oposizioak ondo egindako gauzen artean, Moncloako Itunak nabarmendu behar dira. Gobernuak eta alderdi politikoen ordezkariek sinatu zituzten, 1977ko urriaren 25ean, pezetaren debaluazio handi baten ondoren. Gobernuaren, enpresarien, alderdien eta sindikatuen arteko hitzarmen horien helburu nagusia 1973an hasitako krisiari aurre egiteko neurri sorta bat onartzea izan zen.
1978ko Konstituzioa
Indar politikoek estatu mota berri bat eratuko zuen Konstituzioa prestatzeari ekin zioten. Espainiako historian lehen aldiz, Konstituzioaren testua ez zen alderdi bakar baten inposizioa, alderdi garrantzitsuenen arteko adostasunaren emaitza baizik. 1977ko abuztuan, alderdi politikoen zazpi ordezkarik —zentroko hiruk, sozialista batek, komunista batek, Alianza Popularreko kide batek eta Kataluniako nazionalista batek— osatutako batzordea eratu zen, Konstituzio berriaren zirriborroa prestatzeko.
Testua Kongresura eta Senatura igaro zen, bertan eztabaidatzeko. Azkenik, behin-behineko testua onartu zen.
Konstituzioa 1978ko abenduaren 6an onartu zen, erroldaren %67k parte hartu zuen erreferendumean, hautesleen %88ren aldeko botoak bilduta. Konstituzioak euskal errebindikazio historikoetako batzuk aintzat hartzen zituen, baina foruak ezeztatu zituen baieztapenak indar gabe uzten zituen. Horren ondorioz, EAJk abstentzioaren alde egin zuen, eta Euskal Herrian abstentzioa izan zen nagusi.
Konstituzioaren Ezaugarri Nagusiak
- 1978ko Konstituzioak "Zuzenbideko Estatu sozial eta demokratiko" gisa definitzen zuen Espainia.
- Gobernu era monarkia parlamentarioa da. Konstituzioak muga zorrotzak jartzen zizkion Koroaren eskudeei, eta Gorteei bermatzen zien agintearen erabilera.
- Estatu akonfesionala definitzen du, baina, hala eta guztiz ere, Espainiako gizartearen erlijio-sinesmenak kontuan hartzera, eta Eliza Katolikoarekin lankidetza-harremanak izatera bultzatzen ditu botere publikoak.
- Konstituzioak zehaztasun handiz zerrendatzen ditu espainiarren eskubide indibidualak, nagusitasunera heltzeko hemezortzi urteko adina finkatuz, eta, bide batez, heriotza-zigorra indargabetu eta atea irekitzen dio dibortzioari.