Espainiako Trantsizio Demokratikoa: Ekonomia, Politika eta Gizarte Aldaketak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 9,47 KB
Ekonomia
a) Garapen Ekonomikoaren Garaia (1959-1973): Egonkortze eta Garapen Plana
- 50eko hamarkadako irekitasuna, teknokraten eskutik.
- Ondorio negatiboak ere izan zituen.
- Egonkortze Plana hazkunde prozesuaren bideratzaile izan zen.
b) Krisi Ekonomikoa
- Herrialde garatuetan, 1973ko petrolio krisiak oparoaldia amaitu zuen.
60ko eta 70eko Hamarkadetako Aldaketa Sozialak
60ko eta 70eko hamarkadetako hazkunde ekonomikoak aldaketa sozialak ekarri zituen gizartean:
- Emigrazioa nekazaritza guneetatik industria guneetara.
- Bizi maila igo eta Espainia kontsumo gizartean sartu zen.
- Zerbitzu publikoak hobetu ziren.
- Pentsamolde aldaketa gertatu zen.
Barne Politika
Teknokratak politikan ere eragin handia izan zuten. Inmobilismoaren eta teknokraten arteko oreka bilatu zen bi sektoreen artean.
Lege garrantzitsuak onartu ziren:
- Mugimendu Nazionalaren Printzipioen Legea
- Prentsa Legea
- Lege Organikoa
Aldaketak 1969tik aurrera gertatu ziren: Juan Carlos eta Carrero Blanco agertu ziren. Carrero Blanco presidente izendatu zuten. Carrero hil zenean, Arias Navarro presidente izendatu zuten.
Erregimenaren Oposizioa
a) Oposizioa 60ko Hamarkadan: Oposizio Berriaren Garapena
Aldaketa sozialek eta erregimenaren kontraesanek oposizio berri baten garapena ekarri zuten. Langileen mugimenduak, grebak, unibertsitateko eta elizako sektoreek diktaduraren aurkako jarrera azaldu zuten. 1962an, oposizioko indar guztiek Europako Mugimenduak Munichen egin zuen kongresuan parte hartu zuten.
b) Oposizioa Diktaduraren Amaieran
1969tik aurrera, erregimenaren botere-taldeen barnean hausturak gertatu ziren. Bi alderdi nagusi indartu ziren: PCE (Espainiako Alderdi Komunista) eta PSOE (Espainiako Langile Alderdi Sozialista).
Francoren Heriotza eta Frankismoaren Amaiera
- Oposizioaren jarduera politikoa indartu zen (Platajunta, adibidez).
- Talde terroristak ugaritu ziren (ETA, FRAP, GRAPO).
- Gobernuaren errepresioa gogortu zen.
- Errepresio bortitz hark erabat isolatuta utzi zuen erregimena.
1975eko azaroaren 20an, Franco hil zen, eta diktadura frankista amaitu zen. Erregimenaren aldaketa trantsizio bidez egin zen.
Gerraostea eta Erregimenaren Hasierako Urratsak
- 1937ko ekainerako, Bilbo Francoren tropen menpe zegoen.
- Euskal abertzale eta oposizioko kide ugari Ipar Euskal Herrira eta Frantziara erbesteratu ziren.
- Bigarren Mundu Gerran, Alemaniak Frantzia inbaditu zuenean, egoera aldatu zen.
- Erbestean zeuden euskaldunek beren jarduera politikoa antolatu zuten.
- Euskal Herriko alderdi eta sindikatuek Baionako Ituna sinatu zuten.
Erregimena Sendotzea eta Oposizioaren Krisialdia
- 1947tik aurrera, erregimenaren nazioarteko onespena lortzen hasi zen.
- Urte haiek oso gogorrak izan ziren Euskal Herrian, errepresioa eta pobrezia nagusi zirela.
Garapen Aroa eta Oposizio Berria
- 60ko hamarkadan, industrializazio prozesu garrantzitsua gertatu zen.
- Garapen ekonomikoak aldaketa sozial ugari ekarri zituen.
- 60ko hamarkada ez zen oposizioaren inolako ekimenik gabe igaro.
- ETA 50eko hamarkadaren amaieran sortu zen.
- ETAren barnean bi joera nagusi sortu ziren, eta 1974an zatiketa gertatu zen.
Frankismoaren Amaiera Euskal Herrian
- 70eko hamarkadan, euskal gizartea erradikalizatu zen, eta ETAk ekintza armatuak areagotu zituen.
- Burgosko Gerra Kontseilua (1970) gertatu zen, nazioarteko oihartzun handia izan zuena.
- Txiki eta Otaegi (ETAko kideak) eta FRAPeko 3 kideren fusilamenduak (1975) gertatu ziren, errepresioaren gogortasuna erakutsiz.
- Azken urteetan, diktadura garaiz kanpoko erregimen gisa ikusten zen.
Monarkiaren Ezarpena eta Trantsizioaren Hasiera
1975eko azaroaren 22an, Franco hil eta bi egunera, Gorteek Juan Carlos Borboikoa errege izendatu zuten. Honek, inbestiduran, askatasun handiagoko garai baten hasiera iragarri zuen, baina Carlos Arias Navarro gobernuburu izendatu zuenean, inmobilismoari eutsiko zitzaiola zirudien.
1976tik aurrera, oposizioa mobilizatu zen, honakoa eskatuz:
- Askatasun handiagoa,
- Amnistia,
- Alderdi eta sindikatuen legalizazioa,
- Hauteskunde demokratikoak.
Erregea eta sektore frankista batzuk ohartu ziren erregimenaren irtenbide bakarra erreforma egitea zela. Horren aurrean, erregeak bi erabaki garrantzitsu hartu zituen:
- Fernández Miranda Gorteetako eta Kontseiluko presidente izendatu zuen.
- Adolfo Suárez gobernuburu izendatu zuen.
Erreforma Politikoaren Legea
Adolfo Suárezen izendapenak hasieran mesfidantza areagotu zuen bai oposizioan, bai inmobilistengan. Baina guztiak harritu zituen amnistia ematerakoan eta oposizioko alderdi bakoitzarekin hitz egiterakoan.
Honek, sistemaren egituraz baliatuz, erregimenaren erreforma politikoa hasi zuen, Erreforma Politikorako Legearen bidez.
Fernández Mirandaren (sustatzaile nagusia) eta Gutiérrez Mellado jeneralaren (presidenteordea) laguntza izan zuen. Azken honek militarrak lasaitu eta kontrolatu zituen, ez zeudelako erreformarekin ados.
Legearen arabera:
- Gorte berriak aukeratuko ziren (bi ganberakoak).
- Diktadurako Funtsezko Legeak aldatzeko ahalmena izango zuten.
1976ko abenduko erreferendumean, Gorteek eta herriak legea onartu zuten, sistema frankistaren amaiera eta TRANTSIZIOAREN HASIERA markatuz.
Hauteskundeak eta Moncloako Itunak
Erreforma politikoaren legeak finkatutako ildoari jarraituz, gobernuak Gorte berriak aukeratzeko hauteskundeetara deitu zuen, 1977ko ekainaren 15erako. Prozesua erabat demokratikoa izan zedin, gobernuak alderdi politiko guztiak legalizatu zituen.
Hauteskundeak UCDk (Unión de Centro Democrático) irabazi zituen, eta Adolfo Suárezek gobernu berri bat antolatu zuen erreformarekin jarraitzeko. Garrantzi handikoa izan zen Moncloako Ituna (1977ko urria). Gobernuak, patronalak, sindikatuek eta parlamentuan ordezkaritza zuten alderdi guztiek sinatu zuten, honako konpromisoak hartuz:
- Sistemaren erreformarekin jarraitzeko konpromisoa.
- 1973an hasitako krisiari aurre egiteko neurri sorta bat onartzea.
Oposizioko talde ugari ez zegoen konforme haustura itunduarekin; erabateko haustura eskatzen zuten.
1978ko Konstituzioa: Oinarri Demokratikoak
Sistemaren erreformarako, ezinbestekoa zen erregimen demokratiko berria arautuko zuen konstituzioa egitea eta onartzea.
Aurreproiektu bat egin zen UCDko hiru kidek eta aurreko hauteskundeetan boto gehien jaso zuten alderdietako lau kidek osatutako talde batek. EAJ kanpoan geratu zen, eskaera abertzaleen beldurragatik.
Testuak harrera ona izan zuen: bi ganberek eta herritarrek (1978ko abenduaren 6ko erreferendumean) onartu zuten.
Konstituzioaren oinarri nagusiak monarkia parlamentarioa, erregimen demokratikoa eta lurralde antolaketa deszentralizatua izan ziren.
Bi zati bereizi zituen:
- DOGMATIKOA: Oinarrizko printzipioak definitu eta beteko direla ziurtatu zuen.
- ORGANIKOA: Konstituzioaren hiru gai nagusiak antolatu zituen: eskubideak eta betebeharrak, erakundeak eta lurralde antolaketa.
ESKUBIDEAK: Sufragio unibertsala eta norbanakoaren eskubideak eta askatasunak aitortu ziren.
ERAKUNDEAK: Monarkia, Parlamentua, Gobernua eta Auzitegi Konstituzionala ezarri ziren.
LURRALDE ANTOLAKETA: Estatuaren batasuna aitortu arren, lurraldea antolatzerakoan autonomiaren bidea zabaldu zen, horrela Espainiako 17 autonomia erkidegoak sortuz.
Estatu Berriaren Bilakaera eta Trantsizioaren Amaiera
Konstituzioa onartu ondoren, Gorteetarako hauteskundeak 1979ko martxorako deitu ziren. Suárezek irabazi zuen berriro, baina gehiengo absoluturik gabe (PSOE oposizioko lehen indar politiko gisa geratu zen).
1979ko apirilean, demokraziaren garaiko lehen udal hauteskundeak egin ziren:
- UCDk irabazi zituen, baina benetan garaile PSOE eta PCE izan ziren, elkartu baitziren estatuko udal garrantzitsuenak lortzeko.
Udaleko eta estatuko boterearen artean kontraesan nabarmena sortu zen, ezegonkortasun politikoa ekarriz.
Horri egoera ekonomiko larria, terrorismoaren gorakada, UCDko barne borrokak eta Felipe González PSOEko liderraren oposizio gogorra gehitu zitzaizkion.
Azkenean, babes nahikorik ez izateagatik, Suárezek dimititu egin zuen 1981eko urtarrilean.
Ordezteko, UCDk Leopoldo Calvo Sotelo proposatu zuen. 1981eko otsailaren 23an, diputatuen ganbaran bere inbestidura bozkatzen ari zirela, Tejero koronela guardia zibilen destakamentu batekin indarrean sartu eta diputatuak bahitu zituen, estatu kolpea emateko asmoz. Militarrek erregearen eta armadaren babesa espero zuten, baina ez zuten lortu, eta estatu kolpeak porrot egin zuen.
Calvo Soteloren izendapenak ez zuen UCDren gainbehera geldiarazi. Gutxiengoarekin gobernatzeko zailtasunak zirela eta, Calvo Sotelok hauteskunde aurreratuetara deitu zuen 1982ko urrirako. PSOEk gehiengoa lortu zuen, eta horrekin trantsizioa amaitutzat eman zen, baita Espainiako sistema demokratikoaren sendotze prozesua ere.