Espainiako Ordenamendu Juridikoa: Lege Iturriak eta Hierarkia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,44 KB
Espainiako Ordenamendu Juridikoa: Lege Iturriak
Nazioarteko Hitzarmenak eta Europar Batasuna
Espainiak nazioarteko hitzarmen bat sinatzen duenean, hitzarmen horren arauak Espainiako ordenamendu juridikoan kokatu behar dira. Zein da haien tokia? Dudarik gabe, Konstituzioaren azpian egon beharko dute, baina arautzen duten materiaren arabera, estatu mailako legeak aldatu ahal izango dituzte.
Nazioarteko tratatu bat sinatu nahi duenean, Espainiak aurretik berretsi beharko du tratatu horrek bere Konstituzioa urratzen ez duela.
Europar Batasuneko Arauak
Espainia Europar Batasuneko (EB) parte da, nazioarteko erakunde bat izanik. 1986an Espainia EBn sartu zenean, zenbait materiatan Europar Batasunari onartu zion bere estatuan indarra izango duten arauak egiteko ahalmena.
Europar Batasunak ordenamendu juridiko propioa du, eta EB osatzen duten estatu guztiek Europatik datozen legeak barneratu beharko dituzte. Non kokatuko dira Europatik datozen legeak? Konstituzioaren azpian kokatuko dira, eta Espainiak aurretik zeuzkan legeekin talka egingo balute, Espainiako legeak aldatu beharko dira.
Legea
1. Kontzeptua
Legea ordenamendu juridikoko protagonista da, ugarien ikusiko dugun formula baita. Legea herrialdearen borondatea dela esaten da, botere legegiletik ateratzen delako eta herriak botere legegilea aukeratzen duelako. Legea Konstituzioaren pean kokatzen da, eta ondorioz, hau errespetatu behar du.
Legearen funtzioak:
- Konstituzioak ezartzen duena garatzea.
- Konstituzioan lantzen ez diren materiei buruz ere legeak egiteko aukera egotea.
Espainiaren kasuan, badakigu erkidego autonomikoak ditugula, eta deszentralizazio horren ondorioz, erkidegoetan ere erkidegoetako legeak egiteko ahalmena izango duten botere legegileak daude.
2. Lege Erreserba
Espainiako Konstituzioak ezartzen du zenbait materia legez gara daitezkeela bakarrik; materia horiek garatzeko lege bat beharko dugula derrigorrez. Lege erreserbak ez du esan nahi lege hori erregelamenduz gara ezin daitekeenik, baina gai horren oinarriak beti legez arautu behar dira.
Lege erreserba duten gai nagusiak:
- Konstituzioaren lehenengo titulua (14-55 artikuluak).
- Jabetzaren materiak (132. artikulua).
- Sektore publikoari erreserbatzen zaizkion errekurtsoak.
3. Lege Motak
Lege Organikoak
Bi ezaugarri dituzte:
- Materia batzuk arautzeko derrigorrezkoak dira.
- Lege organikoak egiteko prozedura berezia dago (Kongresuaren gehiengo absolutua eskatzen da onartzeko).
Lege organikoak garrantzi handienekoak dira. Konstituzioak dioenez, honako hauek lege organikoz arautu behar dira:
- Oinarrizko eskubide eta askatasunak.
- Autonomia Estatutuak.
- Hauteskunde erregimena.
- Konstituzioak espresuki hala esaten duten materiak.
Autonomia Estatutuak
Autonomia Estatutuak lege organiko berezi batzuk dira. Haien berezitasunak arautzen duten materian eta jarraitzen duten prozeduran datza. Lege diren heinean, Konstituzioaren eta nazioarteko tratatuen azpian kokatzen dira.
Autonomia Estatutuak erkidego bakoitzaren “konstituzioak” dira. Estatutuek erkidego bakoitzaren oinarriak ezarriko dituzte: egongo diren erakundeak eratuko dituzte, erkidego horrek izango dituen eskuduntzak zehaztuko dituzte, etab.
Autonomia Estatutuak onartzeko prozeduran, ekimena edo iniziatiba erkidego bakoitzeko botere legegileak izango du.
Lege Arruntak
Lege arruntez arau daitezkeen materiak, nahi izanez gero, lege organikoz ere arau daitezke, baina ez alderantziz. Lege arruntak, hitzak berak esaten duen moduan, legeen artean sinpleenak izango dira, eta hauek onartzeko gehiengo sinplea eskatuko da. Logikoa denez, lege arrunt batek inoiz ezingo du arautu lege organiko bati erreserbatzen zaizkion materiak.
Lege Mailako Arauak (Botere Exekutiboarenak)
Botereen banaketa aztertu genuenean, botere legegileari egokitzen zaio legeak egitea. Hala ere, arau honek bi salbuespen ditu, non botere exekutiboari lege maila izango duten arauak egiteko aukera onartzen zaion:
Lege Dekretuak
Lege Dekretuak Konstituzioaren 86. artikuluan datoz, eta bertan esaten da maila oso altua eta presazkoa den egoeran bakarrik erabil daitekeela figura hau. Bi baldintza hauek oso malguak dira, zaila baita definitzea zein den behar maila altua eta baita ere presazko egoera bat. Kasu bakoitza aztertu beharko da, ea bi baldintza horiek betetzen diren ala ez. Printzipioz, gobernuak erabaki ahal izango du bi baldintza betetzen diren edo ez.
Behin lege dekretu bat eginda, honen izaera behin-behinekoa da, hau da, gobernuak egiten duen lege dekretuak 30 eguneko epean Kongresuan berretsi edo onartu beharko du. Inoiz ezingo dira zenbait materia lege dekretu bidez arautu, adibidez, oinarrizko eskubide eta askatasunak.
Dekretu Legegileak
Dekretu Legegilea botere exekutiboaren arauak dira, hau da, botere exekutiboak egiten dituen lege mailako arauak. Kasu honetan, Konstituzioak bilatzen duena botereen artean elkarlana bultzatzea da.
Mota desberdinetako dekretu legegileak daude:
- Oinarri Legeak: Kongresuak oinarrizko lege bat ateratzen du, eta botere exekutiboari oinarri horren garapena egokitzen zaio.
- Delegazio Legeak: Botere legegileak exekutiboari delegazioa egiten dio, aurretik zeuden materia baten inguruko legeak batzeko eskaera eginez.