Espainiako Nekazaritza Paisaiak: Iparraldetik Hegoaldera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,72 KB
Espainiako Nekazaritza Paisaiak
1. Espainia Hezeko Nekazaritza-Paisaia
Penintsularen iparraldea eta ipar-mendebaldea hartzen du. Inguru fisikoak erliebe gorabeheratsua du: lurralde lau gutxi eta klima ozeaniko euritsua.
Biztanleria ugaria baina, lurrak ezin diru-sarrera nahikorik eman, jendeak emigratu behar, adineko biztanleria geratu. Lursail txikien jabe dira, minifundioak, hesi bidez itxita. Mekanizazioa zaila.
Lurzorua batez ere abeltzaintzarako erabiltzen da.
Nekazaritzak ez du azalera handirik. Kostaldean, baratzeak haranen behealdean; haran hestuak. Prezipitazio erregularrak. Iraganean polilaborantza egiten zuten eta nekazariak oso bakartuta bizi ziren. Barazkiak eta frutak etxearen alboko baratzetan hasten zituzten. Kalitate eskasa. Lurzoruetan garagarra. Galizian gaur egun ere erabiltzen da. Polilaborantza galduz doa.
Abeltzaintza da jarduera ekonomikorik garrantzitsuena. Haragia eta esnea ekoizten dira landa irekia eta ikuilua tartekatuz (sistema mistoa). Etorkizuna ez oso ona, ustiategiak txikiak direlako eta zaharkituta daudelako. Haragia eta esnea ekoizteko behiak eta ardiak hazten dituzte.
Basogintza da beste jarduera garrantzitsua. Altzari-industria garatzea da helburua.
2. Penintsularen Barrualdeko Nekazaritza-Paisaia
Bi mesetak eta Ebroren sakonunea hartzen ditu. Altuera handiko erliebea da eta klima mediterraneo kontinentalizatua. Udan euri gutxi, neguan, izozte handiak.
Biztanleriak emigratu egin du eta lurrak bertan behera geratu. Biztanleria herrietan dago pilatuta (herri txikiak ipar-mesetan eta handiak hego-mesetan). Jabetza-sistema minifundioa da Duero ibaiaren haranean eta Ebro inguruko ureztatutako lurretan: Salamanca, Burgos, Gaztela-Mantxan eta Aragoi eta Extremadurako zenbait zonaldetan, aldiz, latifundioa. Lurzoruaren erabilerak askotarikoak.
Nekazaritzak azaleraren % 44 hartzen du. Eta ezberdintasun handiak lehorreko lurrak eta ureztatuen artean. Lehorrekoa da nagusi mesetaren eremu zabaletan eta Ebroko batzuetan; hauetan trilogia mediterraneoa da kultibo nagusia: zerealak, mahastiak eta olibondoak. Ureztaketari esker, ustiaketa intentsiboagoa egin dezakete. Autokontsumorako barazkiak ere ekoizten. Gaur egun, ureztaketak gora egin du, produkzioa dibertsifikatu da eta industria-landareak ere ekoizten.
Abeltzaintzak garrantzia du zenbait zonaldetan. Gaztela-Leonen eta Ebron ardiak nagusi eta, Salamanca eta Extremaduran, txerriak. Haragia eta esnea ekoizteko, behiak. Extremaduran paisaia nagusia dehesa da. Nekazaritzarako eta abeltzaintzarako ustiategi handiak.
Basogintza garrantzitsua (Soriako “Tierra Pinariega”).
3. Mediterraneoko Nekazaritza-Paisaia
Mediterraneoko kostaldea hartzen du, Guadalquivir harana eta Balearrak. Erliebea gorabeheratsua. Klima mediterraneo kostaldekoa; bero eta prezipitazio gutxi, udan batik bat.
Biztanleria oso ugaria baina, nekazariek nahiago egoitza gune pilatuetan finkatu. Lurraren jabetza oso zatituta. Lehorrekoan, jabetza txiki eta ertainak, Valentzian eta Murtzian; ertainak Katalunian; handiak Andaluzian. Lurzoruen erabilerak askotarikoak.
Nekazaritzan desberdintasun handia. Laborantza ureztatuek honako faktoreek mesede egiten diete: tenperatura leunak eta intsolazio handia. Aire zabaleko barazkigintza, fruta zitrikoak eta fruta tropikalak daude. Lehorreko laborantza, Guadalquivir eta Kostalde aurreko inguru menditsuetan. Horietan, zerealak, mahastiak, olibondoa eta almendrondoa nagusi.
Abeltzaintza, behiak eta txerriak Katalunian; ardiak eta ahuntzak lehorreko sailetan eta zezenak, Guadalquivirren.
4. Mendiko Nekazaritza-Paisaia
Mendirik altuenetan kokatua. Inguru fisikoan erliebeak altuera handia eta aldapa handiak ditu (muturreko baldintzak). Klima: negu hotzak eta prezipitazio ugariak, elur itxuran.
Biztanleriak oso dentsitate txikia du eta herriak jendez hustutzeko joera. Gaur egun, jendea herri handietara joaten ari da. Jabetza txikia, lursail itxiak eta besteetatik bananduta. Udalerriak dira baso eta larreen jabetza dutenak. Lurzoruaren erabilerak askotarikoak eta osagarriak dira, klimaren araberakoak.
Nekazaritzan baratzeko laborantza nagusi iparraldean; haranen behealdean kokatzen da. Hegoaldean, almendrondoak eta olibondoa dira nagusi eta terrazatan landatzen ohi dira.
Abeltzaintzak erregimen estentsiboa du. Behiak eta ardiak nagusi iparraldeko mendietan. Mediterraneoan, ardiak (transhumantzia).
Basogintzan egurra erregaitzat erabili ohi da. Eukaliptoaren, gaztainondoaren eta pinuaren zura ustiatzen da.