Espainiako Modernizazio Liberala: Desamortizazioa eta Trena

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Griego

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,77 KB

Mendizabalen Desamortizazio Prozesua (1836)

Sarrera

Aurrean dugun testua Mendizabal ministroak 1836ko otsailaren 21ean Gaceta de Madrid-en argitaratutako legea da, desamortizazioak bultzatzeko sortua. Garai hartakoa denez, lehen mailako dokumentua da. Egitura aldetik juridikoa da (lege bat delako), eta hartzaile aldetik publikoa (Parlamentuan onartu ondoren gizarte osoari zuzenduta dagoelako). Sinatzailea Maria Kristina erregeordea da, baina egilea Ministro Kontseilua da. Lege honen helburua Espainiarentzat “animazio, bizi eta zorioneko elementua” izatea zen.

Edukiaren Laburpena

Hainbat kontzeptu aipatzen dira:

  • Desamortizazioaren bidez, Gobernuak eskuratutako lurrak nazioaren jabetza bihurtu eta salmentan edo enkantean jartzea, zor publiko handia murrizteko.
  • Kapitalismoa bultzatzea eta honek eskatzen zuen “hildako aberastasuna” (esplotatzen ez den lurra) “berpiztea”, lurrak salduz.
  • Merkatu nazionalaren proiektua bultzatzea, “industriako... kentzea” eta “aberria... lortzea” aipatuz.

Iruzkina eta Testuinguru Historikoa

Desamortizazioak XIX. mendearen hasieran gertatzen dira, Monarkia absolutismoaren aurka sortutako sistema liberalak gizartea antolatzeko sistema berri bat zekarren unean. Sistema honek hiru botereen banaketa, absolutismoaren amaiera eta kapitalismoa zekarren (arlo ekonomikoan).

Doktrina liberalaren arabera, zoriontsu izateko bi elementu hauek ezarri behar ziren:

  • Giza banakoen eskubideen askatasuna: inprimatze eta adierazpen askatasuna, alderdi politikoak sortzeko askatasuna.
  • Ondasunak edukitzeko askatasuna, jabetza pribatua; izan ere, jabetza edukitzeak bakoitzak lanarekiko duen interesa arrazoitzen du.

Ikuspegi ekonomiko liberal eta kapitalista Cadizko Gorteetan (1810-1812) azaldu zen, gizabanakoen aldarrikapenari esker, askatasun ekonomikoa bermatuz, gremioak eta jaurerri eskumendunak ezabatuz, zergak kenduz, etab.

Desamortizazio prozesua, lehenengo Elizaren ondasunena eta gero udal eta herrien ondasunena, beste urrats bat izan zen XIX. eta XX. mendeetan.

Bi urrats egin ziren:

  • Estatuak ondasun horiek konfiskatzea.
  • Ondasunak enkantean saltzea, eta salmentaz lortutakoa Estatuak bere eginbeharretarako erabiltzea.

Mendizabalen Desamortizazioa (1836-1851)

Salmenta-prozesu luze hori ez zen jarraia izan, eta desamortizazioetako bat Mendizabalena izan zen (1836-1851). Hark dekretua gauzatu zuen, Vatikanoarekiko harreman diplomatikoak apurtu zituen eta iritzi publikoa nahasi egin zen; horregatik hartzen da lehen desamortizaziotzat. 1835ean Gobernua osatu zuen, Isabel II.aren tronuaren eta Estatu liberalaren jarraipena bermatzeko. Mendizabalek finantzabide berriak erabili behar zirela erabaki zuen, gerra karlista irabazteko.

Zenbait helburu lortu nahi ziren:

  • I. Gerra karlista (1833-1839) irabaztea, herri-zorra ezabatuz eta Ogasun egoera txarrari irteera emanez.
  • Desamortizazioaren onuradun nagusia, burgesia diruduna (noble eta absolutisten aurka), liberalen ideietara erakartzea.
  • Eliz ondasunen egitura aldatzea, amortizatua izatetik askea izatera.
  • Estatuaren sinesgarritasuna irabaztea, zor publikoa murriztuz.

Mendizabalen legearen onuradunak zor tituluak zituzten kapitalistak edo titulu horiek merkatuan eros zitzaketenak izan ziren: goi mailako burgesia eta antzinako noblezia. Burgesek lurrean inbertitu zuten dirua eta irabazi handiak lortu zituzten.

Testuaren Edukiaren Azterketa

Espainiako ekonomiaren modernizazioa bultzatzeko, politiko liberalek lege hau jarri zuten martxan, helburu hauekin:

  • Gerra karlista irabaztea. Horretarako, zor publikoa kaleratu eta handitu zuen, gastuei aurre egiteko. Baina hauek hain handiak zirenez, desamortizazioak aprobetxatu zituzten zorrak murriztu ahal izateko. Bi paragrafoetan “zor publikoaren murrizketa” aipatzen da.
  • Kapitalismoaren ikuspegia edo jabetza pribatuan oinarritutako pentsaera zabaltzea. “Hildako aberastasuna” (esplotatzen ez zen lurra) “berpiztea”.
  • Merkatu nazionala eraikitzea, “industriako eta zirkulazioko kanaletako oztopoak kenduz” eta “aberria zabalduz”.

Mendizabalen ardura nagusia Isabel II.aren eta Estatu Liberalaren jarraipena bermatzea zen, gerra karlista irabaziz. Horretarako dirua behar zen, eta finantzabide berriak erabili behar zirela erabaki zuen.

Balorazioa

Legearen onuradunak lur erosleak eta lur horren ordezko zor tituluak merkatuan eros zitzaketenak izan ziren; hau da, goi mailako burgesia eta antzinako noblezia.

Desamortizazio-prozesuaren helburua ez zen lurrak herri xehearen artean banatzea, Estatuaren Ogasun sistemarako dirua lortzea baizik.

Prozesu horrek nekazaritza-produkzioaren bolumena handitzen lagundu zuen eta Espainiako ekonomiaren modernizazioari bultzada handia eman zion. Madozek 1854. urtean bigarren desamortizazioa egin zuen. Hau udal lurretan aplikatu zen gehienbat, eta lortutako diruaz gobernuak trenbidearen eraikuntzari ekin zion.

Espainiako XIX. mendeko aldaketa ekonomiko eta politikoak ulertu ahal izateko ezinbestekoa da testu hau, desamortizazio fenomenoa aztertuz. Karlismoa gainditurik, sistema liberalak Espainiako modernizazioari ekin zion.

Burdinbideen Lege Orokorra (1855)

Sarrera

Aurrean daukagun testu hau Francisco de Luchana Sustapen ministroak idatzitako eta Isabel II.a erreginak onetsitako legea da, Madrilgo Gazeta-n 1855eko ekainaren 3an kaleratutakoa. Testua lehen mailakoa da (garai hartakoa delako); egitura aldetik politikoa da (legea delako); eta hartzailearen aldetik publikoa (espainiar guztiei zuzenduta dagoelako). Ministroak Parlamentuan aurkeztu zuen legea, trenbidearen eraikuntza bultzatzeko asmoarekin.

Edukiaren Laburpena

Legeak trenaren eraikuntza nola bultzatu nahi zen adierazten du, puntu hauek zehaztuz:

  • Trenbideen eraikitzaileak Gobernua edo partikularrak izango dira. (4. artikulua)
  • Partikularrek gobernuaren baimena beharko dute trenbidea eraikitzeko. (6. artikulua)
  • Eraikitzerakoan funts publikoaren laguntza izango dute; hala nola, beraiekin obra batzuk eginez, enpresei kapitalaren zati bat emanez eta kapital horien truke interes finkoa bermatuz. (8. artikulua)
  • Atzerriko kapitalei segurtasuna ematen zaie, adibidez, “konfiskazio edo bahimenduetatik libre” geratuz. (19. artikulua)
  • Trenbide enpresei eskainiko zaizkien abantailak azaltzen dira (20. artikulua):
    • Jabetza publikoko lursailak.
    • Langileentzako “egur, larre eta gainerakoak”.
    • Harrobiak.
    • Bidesariak.
    • Zerga baxuak ordaindu behar izatea material finko eta mugikorrengatik, eraikuntza bitartean eta hurrengo 10 urteetan: lehengaiak, makinak, egurrak, etab.
  • Trenbidearen neurriak azaltzen ditu. (30. artikulua)

Iruzkina eta Testuinguru Historikoa

Inguru Historikoa

Espainiako ekonomiaren modernizazioak bi oinarri izan zituen:

  • Desamortizazioa, non kapitalismoa eta jabetza pribatuaren aldeko pentsamoldea zabaldu zen.
  • Trenbidearen eraikuntza, produkzioak Espainia osoan saltzeko merkatu nazionala sor zezakeena.

Aldaketa ekonomikoak liberal aurrerakoiei esker atera ziren. 1833-1868 artean, bi unetan egon ziren liberal aurrerakoiak agintean:

  • 1836an La Granjako Sargentuen matxinada gertatu zenean, non Mendizabal ministro bihurtu zen eta desamortizazioak aplikatu zituen.
  • 1854ko uztailean, O’Donnell eta Serrano jeneral moderatuek bi urteko gobernu aurrerakoia ekarri zutenean, Espartero lehen ministro izanik.

Zenbait gertakizun garrantzitsu eman ziren ekonomia modernizatzeko:

  • Madoz ministroaren desamortizazioa (1855).
  • Atzerriko kapitalak erakartzeko, bankuen kreditu jarduera suspertzeko eta burdinbidea sustatzeko legeak:
    • Trenbidearen 1855eko Legea.
    • Bankuen 1856ko Legea.
    • Espainiako Bankuaren sorrera.

Burdinbidearen hedapena industrializazio mailaren eta herrien hazkunde ekonomikoaren adierazle izan zen. XX. mendean merkantziak garraiatzeko ezinbestekoa izan zen, baina Espainian mendearen bigarren erdira arte ez zen iritsi, itxura orografiko ezegokiagatik, geldialdi ekonomikoagatik, atzerapen teknikoagatik, inbertitzeko prest zegoen kapital pribaturik ez egoteagatik, diru-sarrera gutxiengatik, ezegonkortasun politikoagatik eta gerra zibilengatik.

Hala ere, trenbidea bultzatzeko kapitala lortu behar zen Europako beste nazioetatik; beraz, inbertitu behar zutenei zenbait abantaila eskaini zizkieten Burdinbideei buruzko 1855eko Lege Orokorraren bidez, adibidez:

  • Materialen muga zergak ezabatu; hau da, politika ekonomiko librekambista aplikatu. Aduanak desagertuz, materiala oso erraz sar zitekeen Espainiara.
  • Lurrak desjabetzeko pribilegioa eman zitzaien tren-konpainia pribatuei.

Testuaren Edukiaren Azterketa

Aztertzen ari garen testua Burdinbideei buruzko 1855eko Legea da, non trenbidearen eraikuntzan parte hartuko duten enpresen abantailak azaltzen diren. Enpresak Belgikatik, Britainia Handitik eta Frantziatik etorriko dira euren inbertsioak egitera.

Gainera, Gobernuak emandako pribilegio batzuei esker, trena eraikitzeko behar zituzten materialak Frantzia eta Britainia Handitik ekarri zituzten.

20. artikuluan agertzen dira emandako abantailak:

  • Jabetza publikoko lursailak erabiltzeko askatasuna.
  • Langileentzako “egur, larre eta gainerakoak” erabiltzeko askatasuna.
  • Harrobiak ustiatzeko askatasuna.
  • Bidesariak kobratzeko eskubidea.
  • Zerga baxuak ordaindu behar izatea material finko eta mugikorrengatik, eraikuntza bitartean eta hurrengo 10 urteetan: lehengaiak, makinak, egurrak, etab.

Balorazioa

Trenbide-sarea azkar egin zen, XIX. mendeko bigarren hamarkadan hasi zen eraikitzen Espainian, Frantziako eta Belgikako kapitalei esker batez ere. Horrek atzerapen nabarmena ekarri zuen Europarekin konparatuz: Espainiako merkatu nazionala eratzeko komunikabide onak behar ziren, eta hauen atzerapenak produktibitateak eta merkatu-ekonomiak jasan zituzten. Garapena eman zen azkenean, eta ondorioak izan zituen barne merkataritzaren hedapen eta integrazioan, lan banaketan, produktibitatean eta merkatu-ekonomiaren garapenean.

Lege hau oso garrantzitsua izan da Espainiako ekonomiaren historian. Baina trenbidearen eraikuntza oso berandu hasi zen eta hedapena oso geldoa izan zen. Honek Espainiako ekonomiaren atzerapena ekarri zuen.

Entradas relacionadas: