Espainiako migrazio saldoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,84 KB
¡Escribe tu texto aquí!1.
ABELTZAINTZA ESTENTSIBOA:
Lurrazaleko abelburu dentsitate baxua izanik Errekurtso propioen aprobetxamenduaz baliatuz egiten den abere produkzio Sistema. Oro har, bertako arrazekin eta ohiko lan-teknikekin ere lotzen da.
2.ABELTZAINTZA INTENTSIBOA:
Inguru
Fisikotik bereizita dago, ukuiluratuta dagoelako eta pentsuekin elikatzen
Delako erabat edo zati handi batean. Ipar-ekialdean. Teknika modernoak
Erabiltzen ditu; horien prezioek gora egin dute nabarmen.
3.ALDE ZAHARRA:
Hiriaren hasierari dagokion esparrua da, etxe txikiak t kale
Estua t bihurriak ditu ezaugarri. XIX. Mendeko hazkundearen ondorioz hiriak
Hazi t zabalguneak eraikitzeko alde zaharra inguratzen zuten harresiak bota
Zituzten.
4.ARRO HIDROGRAFIKOA : Ibai batek eta haren ibaiadarrek drainaturiko lurraldea
5
ARRO SEDIMENTARIOA
: Hondoratze-eremua, non higaduraren ondorioz Material sedimentarioen pilaketa gertatzen baita.
6
AUTONOMIA-ERKIDEGOA
: Bere ordezkarien bidez bere burua administratzeko ahalmena eta autonomia Legegilea eta betearazteko eskumenak dauzkan lurralde-entitatea.
7
BIZI-ITXAROPENA
: Belaunaldi baten jaio urteko hilkortasun baldintzak aldaketarik gabe mantenduz Gero, belaunaldi horrek bizi ahal duen batez besteko urte kopuruaren kalkulua.
8
BIZTANLERIA AKTIBOA
: Ondasunak eta zerbitzuen ekoizpenerako lan eskua ematen duten Edo ekoizpen-prozesuari gehitzeko egoeran eta aukeran dauden pertsona multzoa.
9
BIZTANLEARIAREN BENETAKO HAZKUNDE
: Hau kalkulatzeko, berezko hazkundea eta Migrazio-saldoa batzen dira. BenH= BerH (Jaiotzak – Heriotzak)+ MS (Immigranteak – Emigranteak).
10
BIZTANLERIAREN ZAHARTZEA
: Pertsona zaharren gehikuntza erlatiboa. Zaharren gehikuntza eta gazteen garrantziaren galera erlatiboa sortzen dituen Jaiotzaren gutxitzea da zergati nagusia.
11
CBD (CENTRAL BUSINESS DISTRICT)(NEGOZIO BARRUTI NAGUSIA
: Merkatal Kontzentrazio handia, merkataritza espezializatua, jolas establezimenduak eta Finantza-jarduera nabarmen dagoen hiri erdiko barrutia.
12
DESERTIFIKAZIOA/BASAMORTUTZEA
: Klima aldaketak eta giza jarduerak (gehiegizko ustiapena, gehiegizko Artzaintza, deforestazioa) bezalako zenbait faktoreren ondorioz lur elkorrak, Erdielkorrak eta alde subheze lehorren degradazioa.
13
EKINTZA-GUNEA (ANTIZIKLOIA ETA DEPRESIO-BORRASKA
: Presio altuko (antizikloi) eta Behe-presioko (depresio) gunea, estatistika-maiztasunean leku jakin batean Kokatu egiten da eta bere inguruko aire-masak eta fluxuak bideratzen ditu.
14
ERROMAKO ITUNA
: Europako Energia Atomikoaren Erkidegoa (EURATOM) eta Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE) sortzeko Belgikak, Herbehereek, Luxenburgok, Frantziak, Alemaniako Errepublika Federalak eta Italiak, 1957an, sinaturiko Akordioak.
15
EUROPAR BATASUNA
: Europako Ekonomia Erkidegoaren oinordekoa Den komunitate ekonomiko eta politikoa, 1993an sortua. Europako 28 estatuk Osatuta dago. Haren organo erabakitzaile nagusiak Parlamentua, EBren Ministro-kontseilua eta Batzordea dira.
16
GARAPEN IRAUNKORRA (JASANGARRIA):
Etorkizuneko belaunaldien Beharrizanak arriskuan jarri gabe oraingo belaunaldien beharrak asetzea posible Egiten duen garapena.
17.GARRAIO-AZPIEGITURAK:
Garraio-sistemaren oinarri materiala da, hau da,
garraio-azpiegiturak eraikin edo egitura finkoak dira: errepideak, autobideak,
Trenbide sareak, portuak, aireportuak, …. Azpiegitura hauetaz gain,
Garraio-baliabideek ere garraio-sistema osatzen dute. Baliabideak osagai
Mugikorrak dira: ibilgailuak, autobusak, ontziak, kamioiak, hegazkinak, …
18
GOI-TEKNOLOGIAKO INDUSTRIA
: Ezagutzaren berrikuntza azkarra, askoz Handiagoa beste teknologietan baino, eta konplexutasun maila altua, I+G-n Etengabeko ahalegina eta oinarri teknologiko sendoa eskatzen dituena, Ezaugarriak dauzkana.
19
HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA
: Udalerriek Hirigintza antolatzeko erabiltzen duten oinarrizko tresna da. Plan orokorrak Hiriaren garapena zenbait urtetarako proiektatzen du: inguru bakoitzeko lurra Zertan erabiliko den eta abar.
20
HIRI-HIERARKIA
: Hiri batek bere inguruko edo urruneko beste hiriekin Dituen harremanen ondorioz sortzen den mailaketa da (hiri batzuek metropoli Nagusiak dira, beste batzuek eskualdeko metropoliak, azpi-eskualdeko Metropoliak …)
21
INDUSTRIA-DESLOKALIZAZIOA
: Enpresa industrial baten jarduera osoa edo parte bat bere jatorrizko Kokalekutik kostu txikiagoak (soldatak, zergak, eta abar) edo langile Kualifikatuak dituen beste herrialde batzuetara edo beste industria-eskualde Batzuetara lekualdatzea.
22
KONURBAZIOA
: Bi hiri edo gehiago paraleloan haztea hiri-aglomerazio batean batu arte.
23
LANDAREDI POTENTZIALA
: Gizakiaren esku-hartzerik gabe toki batean Berez, era natural batean, hedatu beharko lukeen landaredia.
24
MENDIGUNE ZAHARRA
: Paleozoikoko material kristalino eta metamorfiko zurrunek Sortutako egitura geologikoa, alpetar orogenesian ezin izan ziren tolestu eta Desitxuratu ziren konkor ala hausturaren bidez.
25
METROPOLI-INGURUA
: Hiri nagusi eta dinamiko batek eta haren eraginpean era osagarrian hazten diren Inguruko beste batzuek osatzen duten multzoa.
26
MIGRAZIO-SALDOA
: Leku jakin bateko immigrazio eta emigrazioaren arteko balantzea.
27
MODELATU KARSTIKOA
: Uraren eraginez eta CO2-aren Eraginez kareharrizko arroken desegite-prozesuen ondorioz sortzen den Modelatua.
28
MODELATU KARSTIKOA EDO ERLIEBE KARSTIKOA
: Haitz sedimentario edo metamorfikoen Gainean modelatutako forma multzoa bere osagai mineralen disoluzioaren Ondorioz.
29
NEKAZARITZA ESTENTSIBOA
: Tokian tokiko baliabide naturaletan Oinarrituta dagoen nekazaritza-sistema eta hektareako errendimendu baxua ematen Duena.
30
NEKAZARITZA INTENTSIBOA
: Ekoizpen-baliabideak (eskulana, makineria, Ongarriak, eta abar) modu intentsiboan erabiliz azalera-unitatetik ekoizpen Kantitaterik handiena atera nahi duen nekazaritzako ekoizpen-sistema.
31
NEKAZARITZA-USTIATEGIA
: Jabe edo enpresari bakar baten erantzukizunaren menpe dagoen nekazaritzako Ekoizpen-unitatea.
32
NEKAZARITZA-PAISAIA
: Gizataldeen baso, nekazaritza eta abelazkuntzako kulturak modelaturiko paisaia.
33
NEKAZARITZA-USTIAPENA:
Enpresa batek edo nekazariak berak dituen lur eta produkzio Bitartekoak (instalakuntzak, makineria,irrigadio sistema…) gizakiarentzako Baliozko diren produktuak, bereziki elikagaiak eta lehengaiak lortzeko.
34.NPB(NEKAZARITZA POLITIKA BATERATU):
Europar
Batasunak eratutako nekazaritza arloko estrategia multzoa da. Helburu batekin
Sortu zen: Europar Batasuna osatzen zuten herrialdeetako nekazaritza
Azpisektorean zeuden arazoei aurre egiteko. NPB finantzatzeko, EBko aurrekontu
Osoaren erdia erabiltzen du gutxi gora behera.
35
PENDULU-MUGIMENDUAK
: Aldizkakotasun jakineko populazioaren joan-etorrizko desplazamendua. Normalean, Bizilekua eta lantokiaren arteko eguneroko desplazamenduak.
36
POPULAZIO-DENTSITATEA
: Pertsonen eta berek hartzen duten lurrazalaren arteko erlazioa. Kilometroko Biztanletan (bizt./km2) adierazi ohi da.
37
TERTZIARIZAZIOA
: Jarduera ekonomikoaren barnean zerbitzu-sektore edo hirugarren sektorearen Hazkunde nabarmena dakarren eraldaketa ekonomiko eta soziala; hirugarren Sektorea, hala, lanpostu gehien sortzen dituen eta BPGari (barne-produktu Gordinari) gehien ematen dion sektorea izatera pasatzen da.
38
TOLESTURA-MENDIKATEA
: Sekundarioan eta Tertziarioan itsas arroetan metatutako material sedimentarioen Tolesturaren ondorioz orogenesi alpetarrean sortutako mendiak.
39
TRANTSIZIO DEMOGRAFIKOA
: Jaiotza- eta heriotza-tasa altuak ezaugarri Dauzkan gizarte preindustrial batetik tasa baxuak dauzkan gizarte industrial Edo postindustrial baterako bilakaera-aldia deskribatzen duen teoria.
40
URBANIZAZIO BARREIATUA
: Hiria lur-eremu zabalak modu ez jarraituan Erabiliz sakabanatzea. Hiriaren eta landaren arteko muga argirik gabeko Urbanizazio-prozesu berria da, hiri postindustrialari lotua. Lur eremu zabalak Modu etenean erabiliz hiriaren sakabanatzea. Hiria eta landaren arteko muga Argirik gabeko urbanizazio prozesu berria, industria-osteko hiriari loturikoa.
41
UREN MUGA-LERRO EDO BANALERRO
: Bi arro hidrografiko banatzen duen Lerroa.
42
ZABALGUNEA
: Burgesiak eskatu eta zoru urbanizatu egokia ez duten hirien zabalkundeari Erantzuna emateko sortutako hiri-plangintza.
43
ZENTSUA
: Denbora jakin bateko estatu bateko biztanle guztien zenbatzea beren ezaugarri Demografikoak, kulturalak, ekonomikoak eta gizartekoak kontuan hartuta.
44
ERROLDA
: Urtero urtarrilaren 1ean eguneratzen den udalerri bateko biztanleriaren Zerrenda, biztanleen zenbait ezaugarri ere biltzen dituena.