Espainiako Lurraldeetara Etorritako Atzerritarren Ehunekeoen Maparen Irudikina
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,57 KB
ESPAINIAKO LURRALDEETARA ETORRITAKO ATZERRITARREN EHUNEKOEN MAPAREN IRUZKINA
Aztergai dugun mapa hau 2015.urtean Espainiako lurraldeetara etorritako atzerritarren kopurua irudikatzen du. Mapa honetan aztertu daiteken eremu geografikoa Iberiar penintsulari dagokio, Espainiari hain zuzen eta “Instituto Nacional de Estadistica”, INE, webgunetik dago hartuta.
Koropleta mapa bat
delako esango genuke, koloreak erabiltzen baititu fenomeno geografiko batek hartzen duen ingurua irudikatzeko. Koloreen intentsitatearen arabera adieraziko dira inmigranteen kopuruak, zenbat eta ilunagoa izan ehuneko proportzioa altuagoa dela adieraziko du. Kopuru hau, ehunekotan eta zenbaki absolutuetan adierazita ageri da.
1995etik, Espainia inmigrazio-herrialdea da
Migrazioak biztanleriak espazioan egiten dituen mugimenduak dira. Espainiatik kanpo datorren biztanleriari inmigrazioa deritzogu. Atzerritarren kopurua 500.000 pertsona baino gutxiagokoa zen 1995ean, eta 2015ean 5.2 milioi pertsonatik gora heldu zen. Gehien bat arrazoi ekonomiko eta politikoengatik etortzen dira. Immigranteeam jomuga nagusia, hirigune nagusia eta zerbitzugune handiak dituzten erkidekoak dira. Hala nola Valentziako Erkidegoa (%20.06), Murtzia (%18,68), Madril (%18,84), Katalunia (%17,55), Errioxa (%15,91), Balearrak (%26,19) eta Kanariak (%15,77). Hala ere, oraintsu, eskualde horietako lan-merkatua oso pilatuta dagoenez, migrazioak gertatu dira barrualdeko (Gaztela-Mantxa -%11,11-) eta Bizkaiko golkoaren inguruko autonomi-erkidegoetarantz (EAE,Nafarroa…), mapan argi ageri den bezala.
Inmigrazio-erakarpen horren arrazoiak
askotarikoak izan dira: 1995. urtetik aurrera, eragin handia izan zuen eskulan-premiak, oparotasun ekonomikoak bultzatua, batez ere prestakuntza txikiko lanetan. Gainera, inmigranteak erakarri zituzten hainbat neurri hartu ziren; esaterako, bizileku-baimenik gabeko pertsonen erregularizazioak eta familia-biltzeak. Horrez gain, Espainia afrikar inmigranteak sartzeko ate nagusia da, Afrikatik gertu baitago; Latinoamerikarekin dauden lotura historiko eta kulturaren eraginez inguru horretatik persona asko iristen dira eta klima mediterraneo gozoak Europako erdialde eta iparraldeko pertsonak erakatzen dituzte.
Atzerriko inmigranteei dagokienez
eragin izan zuten zenbait arrazoi ekonomikok (lan-, lengozio-aukerak) eta politikok (eskubide-gabezia). Adibidez, egoera, bai ekonomiko, eta bai politiko latzean aurkitzen diren Afrikar etekinak, Ceuta eta Melillako eskualdeetan ugariak dira kokapen geografikoarengatik, nahiz eta mapan ez azaldu.
...