Espainiako Lurralde Antolaketa eta Geografiaren Gida

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,18 KB

1. Lurralde antolaketaren bilakaera historikoa

1.1. Antzinaroa (K.a. III. mendea – K.o. VIII. mendea)

Iberiar penintsulan hainbat herri indigena bizi ziren. Haiek ohitura eta erakunde (boterea antolatzeko modu) propioak zituzten.

Erromatarren garaian (K.a. III – K.o. V), erromatarrek penintsula konkistatu zuten eta, administrazioa hobeto kontrolatzeko, hasieran bi probintziatan eta gero zazpitan banatu zuten, bakoitza gobernadore baten pean. Gainera, erromanizazioa ekarri zuten; hau da, bertako herriak erromatar kulturara egokitu ziren. Erromatar Inperioa erori ondoren (K.o. V. mendean), bisigodoak iritsi ziren VIII. mendera arte, estatu bateratu eta independentea sortuz; hiriburua Toledo izan zen. Hainbat alderditan erromatarren antolaketa mantendu zuten, baina aldaketa garrantzitsu bat egin zuten: probintziak txikitu zituzten eta horiei dukerri deitu zitzaien (probintzia baino txikiagoak eta duke baten menpekoak).

1.2. Erdi Aroa

711. urtean, musulmanek Iberiar penintsulako zati bat konkistatu zuten, Toledoko erresuma amaituz. Penintsula bi zatitan banatu zen: musulmanen menpeko lurraldeak eta kristauek kontrolatutako iparraldeko mendialdeak.

  • Al-Andalus: Musulmanen lurraldeak kora izeneko probintziatan antolatu ziren. Kora bakoitzak hiriburu bat eta wali izeneko gobernadore bat zuen. Kora horiek iqlim izeneko zati txikiagoetan banatuta zeuden. Kora batzuk Taifa bihurtu ziren (erresuma musulman txiki autonomoak).
  • Kristau erresumak: Kristauak iparraldeko mendietan babestu ziren. Errekonkista prozesuan, beren gobernua eta lurraldeak antolatu zituzten. XIII. mendean, lau erresuma nagusi sortu ziren: Portugal, Gaztelako Erresuma, Aragoi eta Nafarroa (hasieran Iruñeko Erresuma). Penintsulako bosgarren erresuma, musulmana, Granada zen.

1.3. Aro Modernoa

Hiru epe nagusi bereizten dira:

  1. Errege-erregina Katolikoen garaia: XV. mende amaieran eta XVI. mende hasieran, Portugal izan ezik, Iberiar penintsula osoa Errege-erregina Katolikoen (Fernando Aragoikoa eta Isabel Gaztelakoa) menpe geratu zen. Haien ezkontzari esker, Gaztelako eta Aragoiko aginteak bateratu ziren, baina batasun hori dinastikoa izan zen (lurralde bakoitzak bere lege, administrazio eta ezaugarri propioak mantendu zituen). 1492an, Granada (azken erresuma musulmana) haien menpe geratu zen, eta 1512an, Nafarroa integratu zuten. Garai honetan, penintsulaz kanpoko lurraldeak ere hartu zituzten: Kanariar Uharteak eta Melilla.
  2. Austriarren Etxea: Fernando eta Isabelen lurraldeak Juana alabaren menpe geratu ziren. Felipe Habsburgokoarekin (Felipe I.a) ezkondu zenez, Austriarren Etxea ezarri zen. Iberiar penintsula osoa eta Portugal (1580-1640) haien menpe egon ziren. Hala ere, lurralde bakoitzak bere hizkuntza, lege, ohitura eta txanponak mantendu zituen.
  3. Borboien garaia (XVIII. mendea): Karlos II.a oinordekorik gabe hil zenez, koroa Filipe Anjoukoak eskuratu zuen (Felipe V.a). Borboia zenez, Ondorengotza Gerra piztu zen borboizaleen eta austriarren aldekoen artean. Felipe V.ak irabazi eta Oin Berriko Dekretuak ezarri zituen, estatu zentralista sortzeko Frantziako ereduari jarraituz. Matxinadak egon ziren, batez ere Aragoiko Koroaren lurraldeetan (Balearrak, Valentzia, Aragoi, Katalunia). Nafarroak eta Euskal Probintziek Felipe V.aren erabakiak onartu zituzten.

1.4. Aro Garaikidea (XIX. mendea – 1978)

XIX. mendean estatu liberala garatzen hasi zen eta hainbat antolakuntza-plan sortu ziren:

  • Cádizko Gorteak: Proposamen bat aurkeztu zuten, baina ez zen aurrera atera.
  • Jose I.aren erregealdia: Frantziako eredua ezarri nahi izan zuen, baina erregealdi laburragatik plana ez zen gauzatu.
  • Javier de Burgosen probintzia-banaketa (1833): 49 probintzia sortu zituen (50 Kanariak bitan banatzean), gaur egungoaren antzekoa. Helburua Antzinako Erregimeneko desoreka gainditzea zen, biztanleria, distantziak eta hedadura kontuan hartuta.

Lehen Errepublikan, estatu unitarioaren eta federalaren arteko eztabaida egon zen, baina ezin izan zen finkatu. Berrezarkuntzan, monarkia itzuli zen eta mugimendu erregionalistak zein nazionalistak (Euskadin, adibidez) indartu ziren. Bigarren Errepublikan, estatu zentralizatua egon arren, autonomia-eskubidea onartu zen. Kataluniak, Euskadik eta Galiziak proiektuak aurkeztu zituzten, baina Frankismoak berriz ere zentralismo zorrotza ezarri zuen.

1.5. 1978ko Konstituzioa eta eredu berria

Franco hil ondoren, Trantsizioan, 1978ko Konstituzioa onartu zen. Espainia estatu deszentralizatu gisa definitu zen, autogobernurako eskubidea aitortuz:

  • Udalerria: Oinarrizko unitatea da (adibidez, Durangaldeko herriak). Udalek kudeatzen dituzte oinarrizko zerbitzuak.
  • Probintzia: Udalerrien multzoa (adibidez, Bizkaia). Aldundiak kudeatzen ditu probintziaren interesak.
  • Autonomia Erkidegoa: Probintziez osatua (adibidez, Euskadi). Parlamentua eta gobernua ditu, eta bere legedia (Estatutua) defendatzen du.

Konstituzioak Espainia zatiezina dela dio, baina Erkidego Autonomoak sortzeko bidea ireki zuen. Baldintzak: lurralde mugakideak izatea eta ezaugarri kultural, ekonomiko eta historiko komunak izatea. Bi bide egon ziren: azkarra (Euskadi, Katalunia, Galizia eta Andaluzia) eta motela.

2. Kontzeptu geografiko eta politikoak

  • Geografia: Lurrazaleko ingurune fisikoa eta gizakiak hura eraldatzeko duen modua aztertzen duen zientzia.
  • Mapa: Eskualde bateko aldagaiak irudikatzen dituen adierazpen grafikoa.
  • Erromako Ituna (1957): Europako Ekonomia Erkidegoa sortu zuen hitzarmena. Espainia 1986an sartu zen. Ondorengo itunek (Maastricht, Lisboa) Europar Batasuna finkatu zuten.
  • Autonomia Erkidegoa: Espainiako banaketa politiko-administratibo nagusia, autonomia politikoa eta eskumen legegile zein exekutiboak dituena.
  • Estatua: Lurralde baten goi-mailako unitate politiko-administratiboa.
  • Autonomia Estatutua: Erkidego baten oinarrizko arau instituzionala, autogobernurako eskumenak zehazten dituena.
  • NBE (Nazio Batuen Erakundea): 1945ean sortua, munduko bakea eta giza eskubideak sustatzeko. Segurtasun Kontseiluan bost herrialdek (AEB, Errusia, Erresuma Batua, Frantzia eta Txina) beto-eskubidea dute.
  • 1978ko Konstituzioa: Espainiako arau gorena, diktadura monarkia parlamentario bihurtu zuena.

3. Paisaia eta erliebearen formak

  • Paisaia naturala: Giza ekintzak esku hartzen ez duen eremua (adibidez, Anetoko glaziarra).
  • Paisaia antropikoa: Giza ekintzak eraldatutako ingurunea (adibidez, Llauset).
  • Mendigune zaharra: Material gogorrez osatutako erliebe zaharra (adibidez, Pirinioetako ardatza).
  • Tolestura-mendikatea: Mesozoikoko sedimentuak Alpetar orogenian tolestu zirenean sortutakoa (adibidez, Cresta de los Infiernos).
  • Arro sedimentarioa: Tertziarioan hondoratutako eremuak, gero sedimentuz bete zirenak (adibidez, Ebroko arroa).
  • Modelatu karstikoa: Kareharria urarekin disolbatzean sortzen den paisaia (adibidez, Monte Perdido).

4. Hidrografia eta baliabideak

  • Arro Hidrografikoa: Ibai nagusi batek eta haren adarrek bustitako lurraldea. Sare hidrografikoa ur-lasterren lotura da (Ebrokoa da handiena).
  • Ibai-erregimena: Ibai baten emariak urtean zehar dituen aldaketak (maximoak eta minimoak edo agorraldiak).
  • Baliabide naturala: Naturak eskaintzen dituen gaiak (ura, petrolioa), ekoizpenerako edo kontsumorako erabiliak.

Entradas relacionadas: